Hilero 91 emakume artatu ditu Gasteizko Udalak indarkeria matxistagatik

  • Gasteizko Udalak aurrenekoz bildu ditu indarkeria matxistaren arretaren inguruko datuak. Genero indarkeriaren errealitatea bere gordintasunean erakusten dute zifrek: 2018ko urtarriletik urrira arte, guztira, 916 emakume artatu dituzte Gasteizko Udaleko zerbitzuek indarkeria matxistagatik, hain zuzen 91,6 emakume hilabetero.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko otsailaren 15ean - 13:07
Eraso matxisten aurkako manifestazio bat Gasteizen

Gizarte Politika eta Osasun Publikoaren sailak 567 emakumeri eman die arreta; Udaltzaingoak, berriz, genero indarkeriaren eta sexu askatasunaren aurkako delituengatik 349 emakume artatu ditu.

Gizarte Politika eta Osasun Publikoaren sailari dagokionez, genero indarkeriagatik artatu dituen 567 emakume horiek 649 adingabe dituzte haien kargu. Jatorriaren inguruan, txostenak jaso du emakumeen %54 Espainiakoak direla. Bestalde, biktimen adinaren inguruan, %53k 31 eta 45 urte artean dute, eta %19k 30 urte baino gutxiago.

Bikotekideak emandako tratu txar emozional edo psikologikoa da indarkeria mota nagusia; ondoren, tratu txar fisikoa dago. Gero, bikotekide ohiak emandako tratu txar psikologikoa dator, eta, ondoren, bikotekideak emandako tratu txar ekonomikoa.

Udaltzaingoaren datuak

Bestetik, Gasteizko Udaltzaingoak genero indarkeriaren eta sexu askatasunaren aurkako delituen jarraipena egin du, eta kasu horretan 2018ko lehen hamar hilabeteetan 349 emakumeri arreta egin die. Artatutako 349 emakume horiek 31 adingabe dituzte beren kargura.

Horietatik, 27 emakume (%7,7) sexu askatasunaren kontrako delituengatik artatu dituzte, alegia sexu erasoak, sexu abusuak eta sexu askatasunaren aurkako bestelako delituak pairatu dituztenak. Sexu askatasunaren aurkako delituei buruz, nabarmendu beharra dago  %30 14 urtetik beherako emakumeei egin zaizkiela.

Kasu honetan, Udaltzaingoaren txostenak ere ustezko erasotzaileen ezaugarri nagusiak jaso ditu. Sexu-askatasunaren aurkako erasotzaileen %75ek 30 urte baino gehiago dute, eta %60 autoktonoak dira.

Indarkeria matxistaren kontra iaz onartutako protokoloaren harira, publiko egin du Gasteizko Udalak arreta zerbitzuek jasotako kasuen txostena. Gainera, hirian genero indarkeriaren gaineko analisia egin du Udalak, baita aurrera begira hartu beharreko neurrien balorazioa ere. Berdintasunerako Zerbitzuak egin du txostena, Gasteizko Udalaren Gizarte Politika eta Osasun Publikoaren sailarekin eta Herritarren Segurtasunerako sailarekin batera.

Albistea Arabako Aleak zabaldu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.

 

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-10-02 | Inma Errea Cleix
Ez da sexua

Aldarri eta kanpaina, lege, arau, plan eta aurrekontu, babes-mekanismo eta zigor-makinaria oro gorabehera, etenik gabe jarraitzen dute kasu gogorrek eta jokabide zitalek betetzen albistegiak, tantaka zein zaparradan, eta gizon-desmasiak salatzeko protesta-ekintzek,... [+]


2024-10-02 | Hiruki Larroxa
Gizonen anaidia akabatzeko premia

Gisèle Pélicot-en kasuak bortxaketetatik haratago dagoen arazo bat erakusten du: gizonezkoon konplizitatea indarkeria matxistaren aurrean. Kezkagarria ez da soilik erasoa, baizik eta, gertatutakoa jakinda, egoera ez salatzea erabaki zuten gizonen isiltasuna... [+]


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-09-17 | ARGIA
Hamahiru urteko espetxe zigorra ezarri diote adimen urriko alabaordeari sexu erasoak egin zizkion gizonari

Gasteizko sententzia horrez gain, asteburuan gutxienez beste lau sexu eraso salatu dituzte; hiru Gasteizen eta bat Donostian.


2024-09-16 | Euskal Irratiak
Luhusoko bestetan izandako bortxaketa salatu dute

Ehun bat pertsona bildu ziren larunbatean Luhusoko plazan Itaia emazte antolakundeak eta Luhusoko besta komiteak jakinarazi duten bortxaketa salatzeko.


2024-09-12 | ARGIA
Emakume bat hil dute labankadaz Bilbon, eta bikotekidea atxilotu dute

Osteguneko lehen minutuetan jazo dira gertaerak Mina del Morro inguruan, Santutxu auzoan, 00:20 orduak aldera, eta ustez, 34 urteko gizon batek 31 urteko bikotekidea hil du.


2024-09-06 | ARGIA
84 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak Gasteizen, bere emaztea hiltzen saiatzeagatik

76 urteko emazteak zauri larriak ditu. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, ostiral goizaldean egin dio eraso eta Ertzaintzak senarra atxilotu du emaztea hiltzen saiatzeagatik.


Bilboko genero-indarkeriagatiko epaiketetan kolore bereizgarriak jartzeko neurria ezabatzea erabaki du EAEko Auzitegi Nagusiak

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Bilboko bi Epaitegiek neurri hori onartu dute. Bilboko epaile dekano Aner Uriartek neurria emakumeak babesteko eta ez birbiktimizatzeko helburuarekin hartu dela esan du, baina Bilboko Abokatuen Elkargoak salatu du kolokan jartzen dituela ikertuen... [+]


Eskoletan eduki sexualeko irudi faltsuak zabaltzen ari direla salatu dute Hego Koreako feministek

Neska gazteak agertzen dira irudietan eta Telegram bidez zabaltzen dituzte. Irailaren 1ean kanpaina bat abiatuko dute sare sozialen bidez, gobernuak neurriak hartu ditzan.


2024-08-28 | Onintza Enbeita
Olatz Mercader, Patxi Ezkiagaren sexu abusuen biktima
“Euskal kulturaren mundua erabat isilik gelditu da”

Hil arte bizirik sentitzearen beharraz ari da Olatz Mercader. Gaixorik egon izan delako bere bertsio gutxitua hurbilegi ikusi duenak badaki zein garrantzitsuak diren konpromisoa, grina eta desioa.


Donostiako azken eraso matxistak salatu dituzte

Ertzaintzak 27 urteko gizon bat atxilotu du Donostian, abuztuaren 18ko goizaldean, Aste Nagusiko azken gauean, Parte Zaharrean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita. Eraso matxista horrez gain, beste batzuk ere publiko egin dira hirian azken asteotan, eta horiek guztiak... [+]


Bilboko Emakumeen aurkako Indarkeriaren Epaitegiek onartu dute ikertuei eta euren abokatuei kolore-bereizgarriak jartzea

Bilboko epaile dekano Aner Uriarteren arabera neurria “nor den nor” identifikatzeko eta emakumeak babesteko eta ez birbiktimizatzeko da. Bizkaiko Abokatuen Elkargoak salatu du ez direla errespetatzen errugabetasun printzipioa eta “duintasuna”.


27 urteko gizon bat atxilotu dute Donostian, emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta

Gertaera abuztuaren 18ko goizaldean izan zen Donostiako Alde Zaharreko kalezulo batean, Ertzaintzak adierazi duenez. Egun horretan emakume batek beste sexu-eraso bat salatu zuen Donostian, gizon batek “diskoteka baten inguruan ukituak egin zizkiola” esanez.


2024-08-23 | ARGIA
Burlatako sexu erasoa dela eta 18 urteko gazte bat atxilotu dute

Joan den astean izan ziren Burlatako jaiak eta aste honetan jakin da adingabeko neska gazte batek izandako sexu erasoa. Espainiako Poliziak, halaber, jakinarazi du erasoarekin lotutako 18 urteko gazte bat atxilotu zuela joan den igandean.


Eguneraketa berriak daude