Hilekoaren zikloa euskaraz ezagutzeko lehen web aplikazioa sortu dute Iametzak eta Ara!Gorputzek

  • Norbere zikloaren ezagutza ugalkortasunetik harago ezinbestekoa dela uste dute sortzaileek, eta oinarrizko hiru puntu errespetatu dituzte Zikloan web aplikazioa egiterakoan: ikuspegi feminista kritikoa, datuen babesa eta euskara hutsean izatea.


2023ko urriaren 03an - 10:25
Azken eguneraketa: 17:08

Zikloan izeneko web aplikazioa aurkeztu dute, hilekoaren zikloari buruzko jakintza eta jarraipena euskaraz egitea ahalbidetzen dituen lehena. Iametza arduratu da web aplikazio progresiboa garatzeaz, eta Ara!Gorputz elkarteak edukiak prestatu ditu. Hainbat dira hilekoaren jarraipena egiteko aplikazioak gaur egun, baina funtsezko desberdintasunak ditu Zikloan-ek. Esaterako, Enara I. Dominguez Ara!Gorputzeko kideak ziurtatu du erabiltzaileen datuak ez dizkietela inongo erakunde edo enpresari salduko, ezagunak diren beste batzuek egiten duten bezala.

Datuen babesari garrantzia eman diote: “Ara!Gorputzeko Ione [F. Zabaleta] eta biok izango gara datuetara sarbidea izango dugun bakarrak, eta helburua izango da etorkizunean ikuspegi feminista duten ikerketetarako baliatzea”, azaldu digu I. Dominguezek. Nolakoak dira hilekoak Euskal Herrian? Galdera hori bueltaka izan dute Ara!Gorputzen 2018an gaia lantzen eta tailerrak ematen hasi zirenetik, eta erantzuna topatzeko Zikloan tresna egokia dela uste dute, adin tarteen eta lurraldeen araberako informazioa biltzeko: “Hilekoaren prozesuan testuinguruak asko eragiten du, eta hizkuntzak egiten gaituenez, guretzat oso-oso garrantzitsua da euskara hutsean izatea”. Orain arte zikloaren jarraipena erdaraz erregistratzen zutenek, aurrerantzean aukera izango dute euskaraz egiteko, Zikloan.eus helbidean.

Hizkuntzaren hutsune hori sumatu zuten Iametzako langileek duela bost bat urte, eta teknologiarekin lan egiten dutenez, behar horri erantzuten hasi ziren, eta web aplikazio bidez eman diote forma. Eli Pombo Iametzako kideak argitu du zer den web aplikazio progresiboa: “App deskargagarri bat izan gabe, app bat bezala erabiltzeko moduan prestatu da, eta teknologiak ahalbidetzen du app baten tresna guztiak erabiltzea”. Zehaztu du Iametzan web aplikazio progresiboen aldeko apustua egiten ari direla, eta egokiago ikusten dutela etorkizunean hobekuntzak txertatu ahal izateko.

Ikuspegi feministara moldatuta

Pombok eskerrak eman dizkie Ara!Gorputzeko Enara eta Ioneri, “bidean gurutzatu” eta euren ikuspegi kritikoa ezagututakoan buruan zuten proiektua moldatzea eragin zietelako. I. Dominguezek baieztatu du proiektua berrikusi zutela, eta elkartean urteetan ikertutako jakintza eta ikuspegi feminista aplikazioan txertatu zituztela. Informazio hori “Jakintza” atalean bildu dute, artikulutan banatuta.

Besteak beste, egileek zaindu dute zikloaren “kontrola” baino “behaketa” egiteko erreminta izatea, nahiz eta jakitun diren “marra oso fina” dela, I. Dominguezek ohartarazi duenez: “Badakigu zikloan lau arketipo daudela, eta zikloak forma jakin bat izan behar duela esaten digute. Guri ere pasa zaigu konturatzea ez zarela hor sartzen, eta norbere burua epaitzea bultzatzen du horrek”. Hortik urrundu nahi izan dute, eta ikuspegi neutroago bat eman; bidean agertu zaizkien hausnarketak eta kontuan izan beharreko ñabardurak ere oharren bidez zehaztu dituzte web aplikazioan.

Pantailen atzean gertutasuna transmititzeko, Ara!Gorputzeko kideekin zuzeneko harremana izateko kontaktua jarri dute, eta I. Dominguezek esan du ekarpenak jasotzeko eta bertsio berriak egiteko asmoa dutela, momentuz soilik oinarrizkoa baita Zikloan.

Nola izendatu hilekoa euskaraz

Ara!Gorputzetik nabarmendu dute “erronka kolektiboa” daukagula, hilekoari lotutako euskarazko hitz egokiak topatzeko. Erdaretatik itzulitako hitzak erabiltzen ditugula dio, eta ugalkortasunaren ikuspegitik. “Hilekoa ez da oso gai erosoa oraindik, eta gainera, hitzak ere ez badira erabiltzeko erosoak, are zailagoa da gaiaz hitz egitea”. Adituak eta arituak animatu dituzte hizkuntzari lotutako proposamenak egitera.

“Ugalkortasun aparatua, umetokia... zergatik deitzen diegu horrela?”, galdegin du I. Dominguezek. Uste du kulturalki jasotakoa dela zikloa eta hilekoa soilik ugalkortasunera bideratuta egotea, eta eskoletan txikitatik hitz horiek erabiltzeak horretan sakontzen duela dio. Gogoeta eta aldaketa behar direla aldarrikatu dute Zikloan-en sortzaileek, eta azaltzeko zailena egiten zaien ideia mahai gaineratu dute: haurdun geratzeko ez ezik, obulazioa ezinbestekoa dela osasuntsu egoteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hilekoa
Tanpoiek metalak dituztela frogatu dute; tartean, beruna eta artsenikoa

Lehen aldiz, ikerketa bat egin dute tanpoiek metalak ote dituzten ikusteko. Izan ere, metal batzuk toxikoak dira, baina AEBetako, Europako eta Erresuma Batuko legediek ez dute horri buruzko araudirik.


Endometriosia
“Genero kontua da: osasun sistemak guztiz baztertzen eta erasotzen gaitu, ikusezinak gara”

Pertsona oso energetikoa da eta gorputzak uzten dion bitartean “ahalik eta gehien” disfrutatzen saiatzen da Espe Ciriza Asenna Nafarroako Endometriosi Elkarteko kidea (Iruñea, 1981). Endometriosia dauka, eta horren ondorioz, “izugarrizko” min... [+]


Hilekoa min kroniko bihurtzen denean

Asenna Nafarroako Endometriosi Elkartea sortu dute gaixotasuna ikusarazi, elkar babestu eta formakuntzak emateko. Salatu dute “gutxi” ikertzen dela eta mediku batetik bestera ibili behar dutela.


Ekainetik aurrera Hego Euskal Herrian baja hartu ahal izango da hilekoagatik, abortuagatik eta haurdunaldiagatik

Europar Batasunean hilekoaren minaren ondoriozko baja aitortu duen lehen estatua da Espainiakoa. Abortuaren Legearen erreformak jaso ditu neurriok.


Ginekologoarengana joateko hamaika traba

Hainbat gaztek ginekologoarekin duten lehen harremana korapilatsua izan ohi da. Euren bizipenak eta kezkak kontatu dizkigute Aroa Sotelok (Bilbo, 1998), Ainhoa Labairuk (Bilbo, 1998), Naiara Martinek (Mar del Plata, Argentina, 1990) eta Uxue Reyk (Iruñea, 1997). Lehenago... [+]


Materialismo histerikoa
Kamehameha egoerak

Imajinatu, nonbait honetako elkarteren batean, neska sartu berri batek, inozentzia osoz proposatzen duela komunean, komuneko papera dagoen moduan, konpresak edo tanpaxak jartzeko. Eta komuneko papera jartzeaz arduratzen den kidea guztiz asaldatzen dela bere adinean konpresak... [+]


2023-03-15 | Saioa Baleztena
Francisco Carmona. Hileko mingarriak tabu.
“Endometriosia normalizatzeak emakume askori eragiten dien sufrimendua bukatzeko, ezagutzera eman beharra dago”

Bartzelonako Clínic ospitaleko Ginekologia eta Obstetrizia saileko arduraduna eta Society of Endometriosis and Uterine Disorders elkarteko presidentea da Francisco Carmona (Jaen, Espainia, 1959). 2021ean Endometriosis. La guía para entender qué es y... [+]


Maddalen Aristegi Sanchez eta Ane Narbarte Lasa
“Zientziaren izenean egin diren sarraski askok eragina dute oraindik gure gorputzetan”

Ane Narbarte Lasa eta Maddalen Aristegi Sanchez oiartzuarrak dira Loregorri proiektuaren sortzaileak, “ziklizitatea eta hilekoa askatasunez bizitzea” helburu duen egitasmoa. Euskal Herri osotik euskarazko tailerrak emateaz gain, haiek ekoiztutako konpresa ekologikoak... [+]


Hilekoa Euskal Herriko literaturan II
Odola darie irudiei

Odola dario literaturari artikuluan euskal literaturan hilekoak bete izan duen tokiari erreparatu genion, aztertzeko nola irudikatua izan den. Artikulu haren segida da honakoa, baina fokua pixka bat zabalduta: testuaz gain irudiak ere barne hartzen dituzten lanei erreparatuko... [+]


2022-09-30 | Leire Artola Arin
Hilekorako produktuen eta preserbatiboen BEZa %4ra jaitsiko du Espainiako Gobernuak

2019an hitzeman zuen PSOE eta Podemosen gobernu koalizioak hilekorako produktuen BEZa jaitsi edo ezabatuko zuela, baina azkenean 2023ko Estatuko Aurrekontu Orokorretan txertatuko dute neurria, BEZa %10etik %4ra apalduta.


2022-09-21 | Ana Mendia
Hilekoa

- Ba al zatoz, izeba? –galdetu zidan bainujantzia soinean eta loredun flotagailuak besoetan.

- Bai. Egon pixka batean, komunetik pasa behar dut eta –erantzun nion maitekor.

- Lagunduko dizut! –Eskutik helduta abiatu ginen eskaileretan gora.

Soinekoa... [+]


Hilekoa Euskal Herriko literaturan I
Odola dario literaturari

Nola dago irudikatua hilekoa euskal literaturan? Ainhoa Aldazabal Gallastegik esku artean ibilitako liburuetan aurkitu ditu, besteak beste, hain hedatuak dauden hilekoarekiko isiltasuna, tabua eta mina, baina baita hilekoaren beste perspektiba bat plazaratzen duten narrazioak... [+]


2022-08-26 | Estitxu Eizagirre
Eragiten al dute obulazioaren faseek kirolean? Nola?

Hilekoaren zikloak kirol emaitzetan duen eragina “gehiago ikertzeko” eskatu zuen Dina Asher-Smith Erresuma Batuko atletak, Europako txapelketan 100 metroko finala azkena bukatu eta egun gutxira 200 metroko finalera lehena sailkatu zenean. Orain arte gaiaz dauden 35... [+]


2022-08-23 | ARGIA
Kirolean hilekoa gehiago ikertu dadila eskatu du Dina Asher-Smith atletak

Erresuma Batuko Dina Asher-Smith zen Munichen jokatu berri diren Europako Atletismoko Txapelketan 100 metroko lasterketa irabazteko hautagai nagusia, baina azkena egin zuen. BBC hedabidearen elkarrizketan aditzera eman du hilekoaren eraginek zaildu ziotela lasterketa eta kirol... [+]


Bizitza linealak vs. bizitza ziklikoak

Bizitzak buelta asko ematen ditu. Nork ez du esaldi hori entzun eta esan? Bizitza faseak dira, ziklikoa da eta momentura egokitzen joaten gara. Badu bertute hori gizakiak. Egokitzearena. Baina zer gertatzen da hileko ziklikotasunarekin? Munduaren erdia gara gutxi gorabehera... [+]


Eguneraketa berriak daude