‘Hilekoa gorria ote’ erakusketan artista eta idazle feministek hilekoari buruz egindako lanak batu eta plazaratu dituzte. Elorrion izan du lehen aldia erakusketak, eta herriz herri zabaltzea da antolatzaileen asmoa.
Hilekoaren odolarekin egindako mandala ederrak, umorez eta aldarrikapenez betetako komikiak, hilekoaren orbanak dituzten emakumeen argazkiak, menopausia duen emakume bati buruzko nobela... Sortzaile feministek hamaika eratara landu dute hilekoaren gaia euren lanetan; ‘Hilekoa gorria ote’ erakusketan lan horiek ezagutu eta hilekoaren bueltan eraiki diren tabuez hausnartzeko gonbita egin dute.
Erakusketaren koordinatzailea Ainhoa Aldazabal Gallastegi da. Emakumeak, kultura eta literatura lantzen dituen Skolastika egitasmoko kidea da filologo eibartarra, eta bost urte daramatza hilekoari buruzko sorkuntza lanak biltzen, eta hilekoa eta literaturari buruzko ikastaroak ematen. Urteotan Skolastikaren baitan batutako materiala erakusketa formatuan jartzeko eskatu diote Elorriotik, eta bertako kultur etxean izango da erakusketa martxoaren 29ra arte.
Gu, gureak diren gorputzez
Zelan bizi dugu hilekoa? Zelan biziarazi digu gizarteak? “Pentsatu izan dugu gure gorputzak zatarrak direla, erditzeko bakarrik behar ditugula, ulertezinak direla. Zikinak”. Hilekodun izan zein ez, pertsona askok dute barneratuta patriarkatuaren irakurketa hori. Feminismotik mito eta uste oker horien kontra egin izan da lan, eta artista eta idazleek ekarpen ugari egin dituzte tabuak apurtzeko; erakusketan Aldazabalek adierazi duen legez, “estigmatizatuta gauden gorputzok geureak diren tresnak behar ditugu, gureak diren gorputzez hitz egiteko”.
Erakusketako panel batean honela laburtu dute patriarkatuak hilekoaz eman digun mezua: “Hilekoak 28 egun ditu. 4 egun irauten du. Hilekoaren aurreko egunetan minak izatea oso normala da. Kontuz gizonekin. Lehenengo hilekoaren ostean haurdun gera zaitezke. Beraz, lehenengo hilekoaren ostean jada emakume zara”. Hilekoa amatasunarekin estu lotu izan da, hilekoak egiten du pertsona bat emakume; hortik kanpokoak ez dira existitzen, eta menopausia eta gaixotasunak, esaterako, tabuetan tabu dira.
Ainhoa Aldazabalek azaldu duenez, Erika Irusta hilekoaren pedagogoaren ikastaro batean sortu zitzaion gaian sakontzeko grina. Irustak dibulgatzen duenaren ildotik, patriarkatuaren mezuak alboratu eta norbere bizipenei adi egotea aldarrikatu dute erakusketan. Aretoko gune batean hilekoaren zikloak behatzeko proposamena egin dute; emakumeon gorputzek informazio asko eman baitiezagukete: “Batzuk ziklikoak izango gara, eta, odol isurketaz gain, gure gorputza den dantza hormonala irudikatuko dugu diagrametan. Beste batzuk ez”. Horrez gain, erakusketako ordenagailu batean Elorrioko hainbat emakumek lehen hilekoa zelan gogoratzen duten irakurtzeko aukera dago. Aldazabalek bere tailerrak galdera horrekin hasten dituela azaldu du: “Ez dut inor topatu lehen aldia gogoratzen ez duena; denok markatu gaitu nolabait, eta hala ere oso gutxitan galdetzen digute horri buruz”; tabua denaren seinale.
Eskandaluen horma
Gizartean hilekoa ezkutatu beharreko gaia dela agerian jartzeko, argazki bidez tabu diren egoera batzuk azaleratu dituzte erakusketan: igerilari bat hilekoarekin, tabernari bat -jendaurrean lan egiten duen emakume bat- praketan odol-orbana duela, masturbazioa hilekoarekin, odola biltzeko kopa etxetik kanpoko komunetan garbitzea... Tabua bistaratze hutsak eskandalizatu egiten gaituela ohartarazi du Aldazabalek; horregatik deitu diote erakusketaren espazio horri “Eskandaluaren horma”.
Gizartean eskandaluzkoak diren irudi horien harira, Skolastikako kideak Erika Irustaren berbak ekarri ditu gogora: “Kultura honetan hilekoa edukitzeak egiten du min, eta ez hilekoak berak”. Irustak Argian egindako elkarrizketan ere honela esan zuen: “(...) ohartzen zara arazoa edo gaizki dagoena ez direla zure hormonak edo zure gorputza, oinordetzan jasotako begirada misogino hori baizik. Horregatik da zaila hilekoa edukitzea gizarte honetan”.
Hilekoaren ertzak artean
Tabuen inguruko hausnarketaren ostean, erakusketan artista eta idazle feministen lanak daude. Askotariko lanak jaso dituzte: komikien bidez umorea erabili dute tabuak apurtzeko (Lola Vendetta, Regina Dibina); performance deigarriak ere batu dituzte, 28 egunez alutik ateratako artilearekin bufanda egin zuen Casey Jenkins artistaren lana, adibidez; eta hilekoaren odolarekin egindako margolanak ere bai, Hegoafrikako Zanele Muholik egindako “Hilekoaren minak” izeneko mandala ikusgarriak, esaterako. Zanele Muholi artista lesbiana eta aktibista da, eta Hegoafrikako mundu ezkutu eta zigortuak ikustarazteko borrokan dihardu.
Literatura lanetan, pasarte esanguratsu ugari eta hilekoa ez duten emakumeen ikuspuntua jaso dituzte: esaterako, menopausiari buruz Miren Agur Meabek Kristalezko Begi Bat-en pasarte bat eta Gioconda Belliren El intenso calor de la luna nobelako zati bat; Delphine De viganen Días sin hambre lanean anorexia duen emakume batek hilekoa desagertu izana nola bizi duen kontatzen duen pasartea... Hilekoaren ertz ugari ukitzen dira testuotan. Aldazabalek azaldu duen moduan, testuinguruaren arabera, hilekoa jaisteak edo ez jaisteak eman dezake poza, tristura, lotsa... Ez da gauza bera, esaterako, haurdun geratu gura duenarentzat, gaixorik dagoenarentzat, edo bortxatu duten emakume gazte batentzat.
Erakusketan irakurtzeko eta bideoak ikusteko guneak ere atondu dituzte: eseri, eta lasai-lasai egoteko aukera dago nobelak, saiakerak, komikiak, aldizkariak, irakurtzen, baita dokumentalak, bideo-blogak eta erreportajeak ikusten ere. Katalogoa ere osatu dute; material asko dago, ikuspegi askotako sorkuntza-lanak baitaude. Izan ere, nabarmendu duten moduan, “hilekoa bizitzeko modu bakarra dagoela sinetsarazi digute. Baina askotarikoa, ez absolutua, aldakorra eta ez betierekoa da hilekoaren esperientzia”. Erakusketa herriz herri mugitzeko asmoa dute Ainhoa Aldazabalek eta Skolastikako lagunek; materiala jasotzen eta tabuak plazaratzen jarraitu gura dute.
Lehen aldiz, ikerketa bat egin dute tanpoiek metalak ote dituzten ikusteko. Izan ere, metal batzuk toxikoak dira, baina AEBetako, Europako eta Erresuma Batuko legediek ez dute horri buruzko araudirik.
Pertsona oso energetikoa da eta gorputzak uzten dion bitartean “ahalik eta gehien” disfrutatzen saiatzen da Espe Ciriza Asenna Nafarroako Endometriosi Elkarteko kidea (Iruñea, 1981). Endometriosia dauka, eta horren ondorioz, “izugarrizko” min... [+]
Norbere zikloaren ezagutza ugalkortasunetik harago ezinbestekoa dela uste dute sortzaileek, eta oinarrizko hiru puntu errespetatu dituzte Zikloan web aplikazioa egiterakoan: ikuspegi feminista kritikoa, datuen babesa eta euskara hutsean izatea.
Asenna Nafarroako Endometriosi Elkartea sortu dute gaixotasuna ikusarazi, elkar babestu eta formakuntzak emateko. Salatu dute “gutxi” ikertzen dela eta mediku batetik bestera ibili behar dutela.
Europar Batasunean hilekoaren minaren ondoriozko baja aitortu duen lehen estatua da Espainiakoa. Abortuaren Legearen erreformak jaso ditu neurriok.
Hainbat gaztek ginekologoarekin duten lehen harremana korapilatsua izan ohi da. Euren bizipenak eta kezkak kontatu dizkigute Aroa Sotelok (Bilbo, 1998), Ainhoa Labairuk (Bilbo, 1998), Naiara Martinek (Mar del Plata, Argentina, 1990) eta Uxue Reyk (Iruñea, 1997). Lehenago... [+]
Imajinatu, nonbait honetako elkarteren batean, neska sartu berri batek, inozentzia osoz proposatzen duela komunean, komuneko papera dagoen moduan, konpresak edo tanpaxak jartzeko. Eta komuneko papera jartzeaz arduratzen den kidea guztiz asaldatzen dela bere adinean konpresak... [+]
Bartzelonako Clínic ospitaleko Ginekologia eta Obstetrizia saileko arduraduna eta Society of Endometriosis and Uterine Disorders elkarteko presidentea da Francisco Carmona (Jaen, Espainia, 1959). 2021ean Endometriosis. La guía para entender qué es y... [+]
Ane Narbarte Lasa eta Maddalen Aristegi Sanchez oiartzuarrak dira Loregorri proiektuaren sortzaileak, “ziklizitatea eta hilekoa askatasunez bizitzea” helburu duen egitasmoa. Euskal Herri osotik euskarazko tailerrak emateaz gain, haiek ekoiztutako konpresa ekologikoak... [+]
Odola dario literaturari artikuluan euskal literaturan hilekoak bete izan duen tokiari erreparatu genion, aztertzeko nola irudikatua izan den. Artikulu haren segida da honakoa, baina fokua pixka bat zabalduta: testuaz gain irudiak ere barne hartzen dituzten lanei erreparatuko... [+]
2019an hitzeman zuen PSOE eta Podemosen gobernu koalizioak hilekorako produktuen BEZa jaitsi edo ezabatuko zuela, baina azkenean 2023ko Estatuko Aurrekontu Orokorretan txertatuko dute neurria, BEZa %10etik %4ra apalduta.
- Ba al zatoz, izeba? –galdetu zidan bainujantzia soinean eta loredun flotagailuak besoetan.
- Bai. Egon pixka batean, komunetik pasa behar dut eta –erantzun nion maitekor.
- Lagunduko dizut! –Eskutik helduta abiatu ginen eskaileretan gora.
Soinekoa... [+]
Nola dago irudikatua hilekoa euskal literaturan? Ainhoa Aldazabal Gallastegik esku artean ibilitako liburuetan aurkitu ditu, besteak beste, hain hedatuak dauden hilekoarekiko isiltasuna, tabua eta mina, baina baita hilekoaren beste perspektiba bat plazaratzen duten narrazioak... [+]
Hilekoaren zikloak kirol emaitzetan duen eragina “gehiago ikertzeko” eskatu zuen Dina Asher-Smith Erresuma Batuko atletak, Europako txapelketan 100 metroko finala azkena bukatu eta egun gutxira 200 metroko finalera lehena sailkatu zenean. Orain arte gaiaz dauden 35... [+]
Erresuma Batuko Dina Asher-Smith zen Munichen jokatu berri diren Europako Atletismoko Txapelketan 100 metroko lasterketa irabazteko hautagai nagusia, baina azkena egin zuen. BBC hedabidearen elkarrizketan aditzera eman du hilekoaren eraginek zaildu ziotela lasterketa eta kirol... [+]