Hilekoa duten egunetan ordu batzuez lan egiteari uzteko baimena izango dute Gironako Udaleko langileek

  • Hilekoak eraginda lanerako moduan aurkitzen ez denak baimena izango du Gironako Udalean (Katalunia) hilean zortzi ordura arte lan egiteari uzteko, medikuaren agiririk erakutsi beharrik gabe. Hurrengo hiru hilabeteetan berreskuratu beharko ditu ordu horiek. “Ezikusia eta estigmatizatua” izan den prozesu fisiologiko honen inguruan negoziatzeko erabakia langileen sindikatuak izan du.


2021eko maiatzaren 4an - 15:10
Irudia: vulvani.com
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Osasuna eta lana kontziliatu ahal izateko, hilekoak eragindako eragozpenengatik emakume batzuek jai eta opor egunak hartzen zituztela ikusita, negoziaketa-mahaira eraman du gaia CSC sindikatuak, eta akordioa lortuta, ekainean udalbatzak berrestea aurreikusten da. Orain, malgutasun baimen hori Kataluniako lantoki guztietara eramatea du helburu sindikatuak.

Baimena ez da ari hilekoari lotuta segimendu medikua behar duten gaixotasunez, baizik eta hilekoaren eraginez une jakin batzuetan lan egiteari uzteko emakume batzuek izan dezaketen beharraz. Testuak jasotzen duenez, langile klaseko emakumeak dira hilekoak eragindako arazoak kontziliatzeko zailtasun handienak dituztenak.

Hilekoari buruz Espainiako Estatuan maila honetan negoziatu den lehen aldia dela azpimarratu du sindikatuak.

Asian aitzindari

1947tik, Japonian hilekoa dutenean lanera ez joateko baimena dute emakumeek, eta hilabetero deskantsu egun bat dute Hego Korean 2001etik eta Taiwanen 2014tik. Indonesian ere badute horretarako eskubidea, nahiz eta medikuaren agiriarekin joan behar duten, eta Txinan ere lanean deskantsu egunak hartzeko baimenak dituzte eskualde ugaritan.

Mendebaldean, baina, ez da batere ohikoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hilekoa
2023ko martxoaren 29
Materialismo histerikoa
Kamehameha egoerak

2023ko urtarrilaren 22
Hilekoa Euskal Herriko literaturan II
Odola darie irudiei

2022ko irailaren 21
Hilekoa

2022ko irailaren 1
Hilekoa Euskal Herriko literaturan I
Odola dario literaturari

Eguneraketa berriak daude