Bikotearen ostatuan bertan topatu dituzte gorpuak, haien ondasunekin batera. Irailaren 12an izan zen azkenekoz Michel Amado eta Assya Madjourren berri.
Irailetik Mexikon desagertuta zegoen bikote lapurtarra hilda aurkitu dute Valladolid (Mexiko) hirian, haien ostatuan. Yucatango Fiskaltzak jakinarazi du poliziak bi gorpu aurkitu zituela joan den asteburuan, eta DNA probak egin zain daude. Naizek jaso duenez, bikotearen familiak baieztatu Michel Amado eta Assya Madjour lapurtarrak direla. Beraien ondasunak ere ostatuan bertan aurkitu dituzte.
Urteak zeramatzaten Mexikoko Yucatan estatuan bizitzen, eta La Catrina ostatuaren jabe ziren. Irailaren 12tik ez zen Amado eta Madjourren berririk.
Pilotari famatua izan zen, munduko txapelduna, baina tartean behin baizik ez zuen Euskal Herrian jokatu, Mexikon jaio, hazi eta hantxe bizi baitzen, gurasoak haraxe joanda 1936ko gerratik ihesi. Abertzalea, Mexikoko euskal etxeko presidentea, Jaurlaritzaren aholkularia,... [+]
Morena Nazioa Onbideratzeko Mugimenduko hautagaiak 26,6 eta 28,6 puntu arteko aldea atera dio Xochitl Galvez hautagai kontserbadoreari. Egungo presidente eta alderdikide Andres Manuel Lopez Obrador-en bidetik jarraitzeko asmoa agertu du Sheinbaumek. Mexikoko lehenengo... [+]
Bilbora etorri zen apirilean, idazketa sendatzaileei buruzko hitzaldi bat ematera, EHUko Ikerketa Ereduak eta Arloak Gizarte Zientzietan masterrak gonbidatuta. Bazuen zer esanik: soziologia eta historia ikasitakoa, artxiboa baliatzen du idazteko, eta bere ahizparen bizitza eta... [+]
Estatu batek bere lurraldean dagoe enbaxada baten aurka horrelakorik egiten duen lehenengo aldia da. Mexikok enbaxada itxi eta iragarri du Ekuador salatuko dutela Nazioarteko Justizia Auzitegian nazioarteko eskubideak urratu izanagatik.
Aguascalienteseko Fiskaltzak adierazi du Baena bere bikotekideak hil, eta ondoren bere buruaz beste egin zuela. Baenaren senideak ez datoz bat hipotesi horrekin, eta familiaren abokatuak adierazi du ikerketa aldatuko duten frogak aurkeztuko dituela. LGBTIQ+ komunitatea ere kexu... [+]
2022ko irailaren 19an Mexiko Hiria astindu zuen lurrikarak ez zuen soilik hondamena ekarri. Tenochtitlan zaharrean lurperatuta zegoen suge buru kolosal bat ere agerian utzi zuen.
1.500 kilometro baino gehiago izango ditu trenbideak, zeinak Mexikoko hego-ekialdeko bost estatu bilduko dituen: Campeche, Chiapas, Quintana Roo, Tabasco eta Yucatan. Maya trenaren kudeaketa Armadaren esku utzi zuen pasa den hilean Andres Manuel Lopez Obrador presidenteak.
La Jornada hedabidean lan egiten zuen, Mexikoko egunkari nagusienetakoa. Bere gorpua Nayarit estatuan aurkitu dute, desagerpenaren salaketatik egun gutxitara.
Yasnaya Elena Aguilar Gil-ek Ää: manifiestos sobre la diversidad lingüística liburuaren edizio berria aurkeztu du berriki Euskal Herrian eta ekitaldian eman zuen hitzaldi mamitsutik bortz titular ekarri nahi dizkizuet, zuengan ere piztu dadin liburua... [+]
Mesoamerikako zibilizazioen ikonografia ezagutzeko pieza baliotsu bat itzuli dute AEBetatik Mexikora.
Horietatik 131 adin txikikoak ziren. Guatemalakoak, Honduraskoak, El Salvadorrekoak eta Ecuadorrekoak dira aurkitu dituzten pertsonak, eta AEBetara iritsi nahi zuten. Ez da azkenaldian horrelako zerbait gertatzen den lehen aldia.
Horixe da Chichen Itzako komunitate indigena egunotan aldarrikatzen ari dena. Marco Antonio Santos Ramirez eremu arkeologikoko zuzendaria da 2014tik, baina indigenek haren dimisioa eskatu dute.
Azaroaren 18an lurrikara izan zuten herrialdean, eta gutxienez 268 hildako zenbatu dituzte. Azken aldian beste zenbait lurrikara izan dira Italian eta Mexikon, baina kalteak askoz txikiagoak izan dira, nahiz eta intentsitate gogorragoak izan. Eraikinen osaera izan liteke... [+]