Abenduaren 5ean, Greziako Tesalonika hirian, Poliziak buruan tiroa jo zion 16 urteko mutiko bati, ustez 20 euro ordaindu gabe joatearren gasolindegi batetik. Zortzi egunen buruan, asteartean hil egin da gaztea. Azken astean ez dute etenik izan protestek, eta hilketaren berri izan ondotik, haserrea bizitu da herrialdean; hainbat tokitan mobilizazio jendetsuak egin dira asteartean. Egunotan behin eta berriz salatu dutenez, arrazakeria dago hilketaren atzean, gaztea erromania baitzen.
ZIUn astebete igaro ostean, asteartean hil da Kostas Fragoulis 16 urteko greziarra, Poliziak tirokatua izan ondoren. Iragan abenduaren 5ean, Tesalonikako gasolindegi batetik igaro ostean, poliziek atzetik jarraitu zuten Fragoulis, ustez 20 euro ordaindu gabe ospa egitearren. Segimendu horretan egin zuen tiro Poliziak Fragoulisen aurka, eta tiroetako batek buruan jo zuen gaztea. Ordutik egoera larrian egon da, hil den arte. Astearte goizean eman dute gaztearen heriotzaren berri. Hilketa salatuz, Greziako toki ugaritan mobilizazio jendetsuak egin dira bart. Poliziak emandako datuen arabera, gutxienez 60 dira atxilotutako pertsonak.
Fragoulisen aurkako erasoaren berri jakin bezain pronto, mobilizazioak hedatu ziren herrialdean, eta protestan bildutako herritarren eta Poliziaren artean istiluak sortu ziren Tesalonikan zein Atenasen. Tesalonikan, Fragoulis artatzen ari ziren ospitale kanpoalderaino iritsi ziren enfrentamenduak.
Atenaseko kaleetan barrena abiatutako manifestazioaren buruan zioazen orain urtebete Poliziak tiroz hildako Nikos Sabanis 18 urteko gazte erromaniaren anaietako bat, arreba eta aita, Ijitoak zirelako egin zuten tiro zioen pankarta eusten. Izan ere, egunotan etengabe salatu izan dutenez, Fragoulisen aurkako erasoa arrazakeriak eragindakoa da, erromania baitzen. Ildo horretan, Grezian bizi den Hibai Arbide kazetariak sare sozialetan adierazi zuen Fragoulisena ez dela gertakari isolatua, eta Grezian, ustezko delitu txikiengatik, Poliziak sistematikoki hiltzeko asmoz tiro egiten duela ijitoen aurka. "Ijitoen eta payoen arteko bizi esperantzan desberdintasun gehien duen Europako Batasuneko herrialdea da Grezia", azpimarratu zuen. Kazetariak jakinarazi duenez, gertakariaren biharamunean egindako mobilizazioetan, ondoko leloa izan zen errepikatuena: "Ez zen gasolinagatik izan, ez zen diruagatik izan, poliziek tiro egin zuten ijitoa zelako".
Hiltzera tiro egin izana ezeztatu du gertakariengatik akusatutako agenteak. Abenduaren 6an pasa zen epailearen aurretik, armaren erabilera legez kanpokoa egitea eta doloarekin giza hilketaren saiakera gauzatzea egotzita. 34 urteko akusatuak, bere buruaren defantsan, adierazi zuen ez zuela hiltzeko asmoekin esku-hartu eta gaztea beldurtzeko "airera" egin zuela tiro lehenbizi, eta lurrera apuntatuz bigarren aldiz. Bigarren tiro hori nahi gabe desbideratu izana iradoki du, deklaratu duenez errepidea aldakorra baitzen eta ondorioz tiro egitean arma asko mugitzen baitzitzaion. Arbidek akusatuaren bertsioa gezurtatzera datorren detaile batez informatu zuen: tiroketa gertatutako inguruetan bala bat aurkitu zuten, hotel baten ateko markoan sartuta. "Horrek frogatzen du Poliziak ez zuela airera tiro egiten ohartarazpen gisa, baizik eta hiltzera tiro egiten zuela".
Akusatutako polizia epaitegietan zen bitartean, kanpoan bildu ziren hainbat pertsona justizia eskatuz. Keinu sinboliko gisa, bertan bildutakoek 20 euroko billeteak erre zituzten, pertsona baten bizitza dirutan ordaindu ezina dela adierazteko:
Als symbolischen Geste verbrannten Angehörige und Freunde von Kostas Fragoulis heute 20 Euro-Banknoten vor dem Gericht in Thessaloniki, um, wie sie sagen, den nicht vorhandenen Wert des Geldes im Vergleich zum menschlichen Leben zu zeigen.#16χρονος
[https://t.co/g4K4WHcFXb] pic.twitter.com/FnwE0jralF
— désertions (@desertions_) December 9, 2022
Epaitegi aurrean ere istiluak sortu ziren. Hainbat iruditan jasota dago Polizia nola oldartu zitzaien epaitegiko ateetan bildutakoei, ondoren Fragoulisen aitaren aurka egiteko, lurrean dela kolpatuz:
Poliziaren bortizkeriak Greziako egutegian gorriz markatutako datarekin bat egin du Fragoulis gaztearen aurkako erasoak. Duela hamalau urte, abenduaren 6an, hil baitzuen polizia batek Alexis Grigoropoulos 15 urteko gaztea, Atenasko Exarchia auzoan. Gaztea kalean zegoen lagunekin poliziaren tiro batek bihotzean jo zuenean. Egunean bertan egin zuten eztanda istiluek, 2008ko erreboltari bide emanez. Ordutik data esanguratsua da askorentzat abenduaren 6a, eta urtero-urtero kaleak hartzeko arrazoi izaten da.
Fragoulisen aurkako Poliziaren erasoa data horren bezperetan jazo izanak giroa berotu du aurten, eta goiz horretan Polizia gaztearen aita kolpatzen erakusten zuten irudiak haserrea areagotu zuten. Istiluak ugariak izan ziren bai Atenasen zein Tesalonikan. Ordutik, mobilizazioek ez dute etenik izan.
Antza, manifestazioetan ohikoa den lelo batek Poliziak azken urteetan hildako gazteak izendatzen ditu. "Hainbeste dira, Fragoulisena ez dela metrikan sartzen", idatzi zuen astelehenean Arbide kazetariak, gaztearen heriotza ezagutu berritan.
Azken astean ezagutarazi moduan, Eusko Jaurlaritzaren Balorazio Batzordeak txosten banatan aitortu ditu estatuaren biktima gisa. Justizia sailburuak ekitaldi pribatu banatan entregatu dizkie dokumentuak.
Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]
Lau agenteak lesio-delituengatik ikertzen ari dira eta horrek galarazten du 2024ko amnistia aplikatzea. Polizia horietako batek, ustez, gomazko bala batekin begi bat zartatu zion Roger Español kataluniarrari.
Ertzaintzak martxoaren 13an Bilbon zauritutako bi pertsonaren testigantza jaso ditugu. Athleticen partidaren ostean larriki zauritu zituzten aita-semeak, borra-kolpeka, eta atxilo eraman zuten haietako bat. Furgonetatik ikusi zuen ertzainek nola egin zuten tiro jendearen kontra,... [+]
2023an Zaballako espetxean euskal presoen alde egindako martxarengatik ezarri zizkieten isunak. Helegiteen ezeztapenaren aurrean epaitegietara joko dutela adierazi du antolakundeak, eta Poliziaren inpunitatea salatu du.
GALeko biktima talde batek eman du kereilaren nondik norakoen berri Bilbon egindako prentsaurrekoan, Egiari Zor fundazioak eta Giza Eskubideen Euskal Herriko Behatokiak lagunduta. GALen aurkako eta, zehazki, José Barrionuevoren aurkako kereila aurkeztuko dute.
Euskal Herrian Euskarazen arabera, Tolosako tren geltokiko segurtasun agente batek eraso egin zion militante bati, agenteari euskaraz hitz egiteko eskatu ziolako. Tolosako alkateak "kezka" adierazi du eta azalpenak eskatuko dituela jakinarazi.
31 urteko emakume kolonbiarra osasun zentrora eraman ordez ertzain etxera eramatean agenteek "akatsa" egin zutela aitortu du Segurtasun sailburuak, baina azpimarratu du ez zuela "jipoirik" jaso.
Martxoaren 3ko Memoriala hornitzeko erabiliko dira bildutako objektuak. Ekimena ahalik eta jende gehienarengana iristeko asmoz, jardunaldiak antolatuko ditu Martxoak 3 elkarteak Gasteizko auzoetan.
Karen Daniela Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik. Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak berak eskatu du Eusko Legebiltzarrean agerraldia egitea.
Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.
Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak adierazi du oraingoz ez dutela neurririk hartuko kasuaren inguruan, "gauzak ondo edo gaizki egin izanaren inguruko segurtasun edo ziurtasunik" ez duten bitartean. Ertzaintzaren agenteek eraso egin zioten emakumea "indarrik... [+]
Emakumearen familiako kideek jarri dute salaketa Bilboko Kolonbiaren kontsulatuan. Otsailaren 1ean jasan zuen erasoa, Donostiako Manterola kaleko diskoteka baten atarian. Hainbat testigantzen arabera, konorterik gabe egon arren berari kolpeka jarraitu zuen ertzain batek.
Azahara Domínguez Gipuzkoako Mugikortasun, Turismo eta Antolamendu Saileko diputatuak iragarri du, Jabier Zabaleta Ertzaintzaren buruarekin bildu ostean. Besteak beste, sexu erasoei aurre egiteko baliabideak eskainiko dizkiete, biktimak "azkarrago artatzeko... [+]
Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.