Guardia Zibila 7:30etan sartu da Irurtzunen dagoen Inasa lantegian makinak eramateko. Fabrika hustea dute helburu, langileen borondatearen kontra.
Atzo bertan helegitea jarri zuten Inasako langileek makinak eramatea geldiarazteko, beraien esanetan enpresa errentagarria delako.
“Langile harresia” osatzeko deia zabaldu dute Guardia Zibila agertu ostean. Enpresaren aurrean jendea pilatu nahi dute, hartara makinen garraioa eragozteko. 19:00etan manifestazioa egingo dute.
Igor Arroio LABeko kideak Info7 irratiari adierazi dionez, “hil ala biziko momentuan" dago Inasako afera.
Irurtzungo Inasako langileek euren lanpostuak mantentzeko esperantza dute, inbertitzaile batek interesa agertu baitu. Enpresaren jabeak oztopoak jarri ditu eta lantegia desegiten ari da. Makinaria bertatik ateratzea eragozteko mobilizatu dira langileak.
Asteburu gogorra izan dute Irurtzunen, eta ez euria egin duelako. Ostiralean Inasa aurrean langileak prentsaurrekoa ematen ari zirela, Bridgnorth Aluminium enpresako ordezkariak lantegian sartu ziren, Internetez erosi dituzten euren produktuak ikuskatzeko eta makinariaren... [+]
Urko Apaolaza (@urkoapaolaza) Argiako kazetariak Sakanatik jarraitu du goiza. Bideoan, Garikoitz Uharte Sakanako LABeko kideak eskualdeko grebaren balorazioa egin du eguerdian: "Kontuan izan behar da Sakanan bi hilabetean egiten den bigarren Greba Orokorra dela gaurkoa... [+]
Inasa lantegian makinak eraman ez ditzaten herri harresia antolatu dute Irurtzunen. Info 7 irratian enpresako langileen asanbladako kide Fernando Carrión Galarza elkarrizketatu dute, bertan borrokaren egoera azaldu du.
Inasako langile ohiek eta Sakanako bizilagunek herri harresia antolatu dute makinaria enpresatik eraman ez dezaten saiatzeko. LABek eta langileen asanbladak azaldu dutenez, garai bateko Reynolds berriro ere irekitzeko aukera bakarra tresnak bertan geratzea da, eta horretarako,... [+]