Hik Hasi proiektuak, EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearekin elkarlanean, Udako Topaketa Pedagogikoak antolatu ditu. Ekimenak hamabost urte beteko ditu aurtengo edizioarekin.
Uztailaren 2tik 4ra bitarte Donostian egingo dira topaketak, EHUko Pedagogia Fakultatean.
Gai ugari landuko dituzte, besteak beste, irakasleen formakuntzari buruzko Metodo berriak prestakuntzan ikastaroa. Matilde Sainz Osinaga, Uri Ruiz Bikandi eta Itziar Plazaola irakasleen hitzaldiak entzun ahal izango dira ikastaro horretan.
Pedagogia Sistemikoa ikasgelan izeneko kurtsoan berriz, hezkuntza paradigma berriari buruz jardungo dira Josune Alberdik gidatuta.
Hiru eguneko iraupena izango du Euskaraola hizkuntz tailerrak. Ikasleen hizkuntz jarreran eragiteko tresnak eskainiko dira ikastaro horretan.
Eskola libreak, hezkidetza eta heziketa emozionala
Bestelako hezkuntza ereduen inguruan ikasteko parada eskainiko dute Hik Hasiren topaketek.
Hala, eskola libre eta demokratikoei buruzko ikastaroa eskainiko du Ane Ablanedok; nerabeekin hezkidetza lantzeko moduez jardungo dute Arremanitz kooperatiko kideen eskutik eta heziketa emozionalaren oinarriak aztertuko dira Ibon de la Cruz psikoloak gidatuta.
Hauek, noski, landuko diren gai batzuk baino ez dira. Egitarau osoa, prezio eta matrikula epeei buruzko informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero Hik Hasi-ren webgunean dago eskuragarri.
Hik Hasi egitasmo pedagogikoak 2024ko Udako Topaketa Pedagogikoen aurkezpen prentsaurrekoa egin du astearte goizean. Bertan parte hartu dute EHUko Hezkuntza Filosofia eta Antropologia Fakultateko dekano Beñat Amenabarrek eta Hik Hasiko formazio arduradun Mikel... [+]
Hik Hasiren Udako Topaketa Pedagogikoak aurkeztu ditugu Donostiako EHUren Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean. Bertan izan dira Beñat Amenabar, EHUren Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko dekanoa, Esti Amenabarro, Hezkuntza, Filosofia eta... [+]
Hik Hasi egitasmo pedagogikoak 2022ko Udako Topaketa Pedagogikoak egingo ditu Donostian uztailaren 4tik 6ra. EHUren Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultatearekin elkarlanean 31 ikastaro antolatu ditu. Ekainaren 15era arte eman ahal izango da izena.
Joxe Mari Auzmendi Hezkuntza Bekaren lehen edizioa Otxandioko eskolak jasoko du. Hernanin eman dute epaimahaiaren erabakiaren berri, hango udaleko eta Hik Hasi egitasmoko ordezkariek.
Pantailak 0-6an. Zertarako? solasaldiak antolatu ditu Hik Hasik, Haur Hezkuntzako hezitzaileentzat. Azaroaren 19an Barakaldon eta 20an Zumaian izango dira. Gaiaren inguruko hiru adituk hitzaldiak emango dituzte eta bi ikastetxetako esperientziak ezagutuko dituzte... [+]
Hik Hasik sustatu eta Hernaniko Udalak diruz lagunduta, Joxe Mari Auzmendik bere ibilbide osoan garatutako lau ildori jarraipena eman nahi die hezkuntza bekak: hobekuntza pedagogikoa, euskara eta euskal kulturaren biziberritzea, herri hezitzailea ea inklusioa.
Aurten 25. urte betetzen ditu HIK HASI egitasmo pedagogikoak, eta urteurrenarekin batera 25 ikastaro eskainiko dituzte uztailaren 5etik 7ra egingo diren Udako Topaketa Pedagogikoetan. Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultatean izango dira topaketak eta... [+]
Julen Mendozak bere blogean argitaratutako artikulua:
Azken aldian bolo-bolo dabil hezkuntzaren inguruko debatea, eta ez dut atsegin debate hori zein terminoetan gertatzen ari den. Gotortutak, bakoitzak bereari eutsita, eta mingarriak izan daitezkeen termino eta edukiak erabiliz... [+]
Hik Hasik 25 urte bete ditu ikasturte honetan eta koronabirusaren krisiak markatuta bada ere, hezkuntzan eragiteko gogoz ospatuko dute efemeridea.
Atzo eguerdian jasotako telefono deia dabilkigu buruan, albiste tristeak hartu gintuen. Joxe Mari Auzmendi Hik Hasi-ko arima eta Azpeitiko Udalak aurrera eramandako proiektu askoren pieza garrantzitsuak utzi gintuen.
Joxe Mari Auzmendi hil da ostegun honetan, Hik Hasiko koordinatzaile ohia eta pedagogia egitasmo horren sustatzaile nagusietakoa izan zena.
"Kalitatezko hezkuntza bermatzeko zoru pedagogiko eta etikoa" argitaratu du Hik Hasi Euskal Heziketarako egitasmoak, urtebetez hainbat aditurekin batera burututako gogoetaren ondorio. Hezkuntza hobetzeko hamar gako bildu dituzte bertan eta aitzakia horrekin... [+]