Hik Hasik ikerketari lekua egingo dio Udako Topaketa Pedagogikoetan

  • Hik Hasiren Udako Topaketa Pedagogikoak aurkeztu ditugu Donostiako EHUren Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean. Bertan izan dira Beñat Amenabar, EHUren Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko dekanoa, Esti Amenabarro, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologiako Fakultateko irakaslea eta ikerlaria, eta Ainha Azpirotz Hik Hasiko kidea. Berrikuntza garrantzitsu bat dakarte aurtengo topaketek: ikerketari leku egingo zaio campusean mintegi ireki batean. EHU eta Hik Hasi elkarrekin Bigarren Hezkuntzako irakasleen arteko harreman pedagogikoei buruzko ikerketa egiten ari baikara. Horrez gain, 30 ikastaro izango dira, punta-puntako gaiekin, neurohezkuntzari buruzko euskarazko ikastaroaren gisan edo Lehen Hezkuntzako eraldaketa pedagogikoa egiteko tresnak eskaintzen dituztenak.

Udako Topaketak aurkeztu dituzte Donostian.

2023ko ekainaren 01ean - 14:39
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Beñat Amenabarro  EHUren Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko dekanoak EHUren eta HIK HASIren arteko elkarlana nabarmendu du aurkezpenean. Urtero bezala, bi erakundeek elkarlanean egingo baititugu Topaketak. Gainera, elkarlan hori aurten urrats bat aurrerago joango da, EHU eta HIK HASI elkarrekin egiten ari garen ikerketari leku egingo baitzaio campusean.

Esti Amenabarro  Hezkuntza, Filosofia eta Antropologiako Fakultateko irakaslea eta ikerlariak aurkeztu du Udako Topaketetan protagonista izango den ikerketaren funtsa:

“Hik Hasi eta EHU DBHko irakasleen arteko harremanei eta haien izaera pedagogikoari buruzko ikerketa bat egiten ari gara. Irakasleen arteko harremanek arlo pedagogikoan duten eragina aztertzea da helburua eta ondotik, harremanak eta jarduera pedagogikoa hobetzeko proposamenak egitea. Bigarren Hezkuntzako irakasleek eguneroko jarduna burutzeko unean harremanen gainean dituzten kezkak, dilemak, zailtasunak, pozak eta ametsak jaso nahi izan dira ikerketan. Irakasleen artean sortzen diren harremanak ezagutzea da erronka; harremanek eskolako gainerako prozesuak antolatzen dituzte eta, aldi berean, eskolako klima ezagutzen lagundu. Irakasleen ongizatea eta zaintza erdigunean jartzea ezinbestekoa da”.

Neurohezkuntza euskaraz; Scape Roomak, Montessori...

Ainhoa Azpirotz Hik Hasiko kideak adierazi du orotara 31 ikastaro izango direla aukeran; horietatik hamar ikastaro gurasoentzako propio ere pentsatuak dira, ardatz garrantzitsu bat Lehen Hezkuntzan egiten ari diren eraldaketa pedagogikoan sakontzeko tresnak eskaintzea izan dugu, ikastetxe asko jauzi pedagogikoa egiten ari diren honetan eraldaketan lagunduko duten punta-puntako hainbat ikastaro eskainiko ditugu. Horien artean nabarmentzekoa da, Neurohezkuntzari buruzkoa. David Castrillo, Neurohezkuntzan aditua eta Iruñeko Mendigoiti ikastetxeko ikasketa buruak Neurohezkuntza: nola ikasten du garunak? izeneko ikastaroa eskainiko du. Gaiaz eta euskaraz, aurrez aurre ikasteko egoten diren aukera urriak kontuan izanda, garrantzitsua da ikastaro hau nabarmentzea.

Udako Topaketak aurkeztu dituzte Donostian.

Neurozientziak, eta hau pedagogiara aplikatuta, neurohezkuntzak erakusten digu garunak (haurrak, pertsonak) nola ikasten duen. David Castrillok dioen bezala, “Garunari esker ikasten dugu. Hezkuntzan, ordea, organo nahiko ezezaguna da eta irakasleok, orokorrean, bere funtzionamenduai buruzko jakintza eskasa dugu. Hori hobeto ezagutzeak, garrantzi handia du”. Leslie Hart-en hitzak aipatzen ditu Castrillok: “Garuna ulertu gabe esperientzia pedagogiko bat diseinatzea, esku bat konprenitu gabe eskularru bat diseinatzea bezala da”. Horren harira, azken urteetan jaiotako diziplina berri bat dugu neurohezkuntza. Ez da metodo bat, hezkuntzarekiko begirada berri bat baizik, pedagogia eta psikologiako jakintzei garunaren funtzionamenduari buruzkoak batzen dizkiona. Diziplinarteko ikuspegia du beraz, eta helburu nagusia zientzian oinarritutako kultura bat sortzea da, erabaki bat hartzeko garaian ikerketetan eta ebidentzia enpirikoetan oinarrituz. Egun, teknologien aurrerakuntzei esker, garunari buruzko jakintza gero eta handiagoa dugu eta David Castrillok nabarmentzen duenez, irakasleok arintasun nahikoa izan behar dugu horrekiko interesa adierazteko eta jakintza berriak bereganatzeko, hezitzaileen lana hobetzeko asmoarekin".

Azpirotzek adierazi duenez, punta-puntako gaiei buruzko ikastaro gehiago ere izango dira: "Iera Arrieta irakasleak ikasleen motibazioa eta interesa pizteko emango duen Escape room digitalak eta fisikoak sortzen izenekoa adibidez. Aipamen berezia egin behar diogu, baita ere, Joxe Mari Auzmendi Hezkuntza Bekan aipamen berezia jaso zuen ikastaroak: Hausnarketa lantzen elkarrizketa kooperatiboaren bidez, Imanol Alvarez eta Garikoitz Moyak eskainiko dutena".

Lehen eta Bigarren Hezkuntzaz gain, etapa guztietarako ikastaroak izango dira topaketetan, "baita beraz Haur Hezkuntzarako ere, besteak beste: Haurtzaroan bidelagun Montessori ikuspegitik, Haurnarketa lantzen elkarrizketa kooperatiboaren bidez edota Neurosiaren prebentzioa bizitzaren hasieran".

  • Uztailaren 3an, 4an eta 5ean izango dira Hik Hasi Udako Topaketa Pedagogikoak.
  • Donostiako EHUren HEFA  fakultatean izango dira ikastaroak.
  • Urtero sare guztietako eta Euskal Herriko osoko 400 hezitzaile inguru biltzen dira Udako Topaketetan.
  • Izen-ematea irekita dago ekainaren 15era arte.

 

1: “Bidelagundu”: hezitzailearen jarrerak eta esku-hartzeak haurraren autonomiaren garapena eusteko. Alvaro Beñaran

2: Neurohezkuntza: nola ikasten du garunak? David Castrillo

3: Neurosiaren prebentzioa bizitzaren hasieran. Ane Ablanedo

4: Pintura, buztina eta mugimenduaren bidezko espresioa. Benjamin Barandalla.

5: Mugak jarri autoestimua zainduz. Nerea Mendizabal

6: Haurtzaroan bidelagun Montessori ikuspegitik. Maite Ruiz

7: Hausnarketa lantzen elkarrizketa kooperatiboaren bidez. Imanol Alvarez eta Garikoitz Moya

8: Heziketa eta astrologia psikologikoa. Iraultza pedagogiko bat. Izaro Susperregi

9: Heriotzaren lanketa. Patxi Izagirre eta Ane Izagirre

10: Dislexia: Ikasleen porrotari aurrea hartzeko identifikazio eta esku-hartze goiztiarra (RTI eredua eta IDU: Ikaskuntzaren diseinu unibertsala)

11: Entrenamendu mentalaz eta ametsak aztertuz zoriontsu! Urko Arozena

12: Euskara bereganatzea Haur Hezkuntzan: erabilera, ahozkotasuna eta familiekin elkarlana. Maddalen Aristegi

13: Irakasle berritsuak Lehen Hezkuntzan: erabilera bermatu eta ahozkoaren lanketa garatu. Arrate Gisasola

14: Nerabeei hizkuntza-sozializazioan laguntzearen erronka: erabilera, gaitasuna eta jarrerak. Iñaki Eizmendi

15: Sormenean hezi, kulturan bizi. Gotzon Barandiaran, Ihitz Iriart, Iratxe Retolaza

16: Sortuz eta sortuz, kontatu. Ixabel Agirresarobe

17: Lanketa pertsonala. Ainhoa Gorostidi

18: Zaintza guneak: norbera zainduz, bestea zaindu. Eider Zuriarrain

19: Yoga eta kontzentrazio teknikak eskolan. Marina Pintos

20: Izan, pentsatu, sentitu, egin. Ikasturte amaierako larrialdi botikinetik, oreka mantentzeko gakoetara. Haritz Azkue

21: Neuroludokinestesia. Aitor Zenarruzabeitia

22: Antzerki teknikak: hezkuntzarako tresna pedagogikoa. Esther Uria

23: Familiaren eta eskolaren arteko elkarlana ikuspegi sistemikotik. Larraitz Mendizabal eta Aitziber Esnaola

24: Zuzendaritzarako begirada eta baliabideak. Iñaki Arana eta Iratxe Vazquez

25: Pedagogia Sistemikoa. Oinarrien ezagutza eta irakasleentzako baliabideak eta tresnak. Saionara Barrena eta Naiara Jimenez

26: Escape room digitalak eta fisikoak sortzen. Iera Arrieta

27: Matematika eskuetan, goazen jolastera! Izaskun Baro

28: Jolastokia: gune pedagogikoa? Txusma Azkona


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Ongi etorri, Judimendi eskola

Zinez txalogarria, eskolako irakasle talde jakin baten borondatez, eta zenbait gurasoren inplikazioz, A ereduko ikastetxe estigmatizatu bat D ereduko eskola bilakatzeko abian jarri duten prozesua Gasteizko Judimendi auzoan. Honela, posible egiten ari dira Araba, Bizkaia eta... [+]


Hezkuntza Departamentuari ikasgelak ituntzeko plangintza bidezkoa eta legala eskatzen diogu

2025-2026 ikasturterako matrikulazio kanpaina hasi baino bi aste lehenago, Hezkuntza Saileko arduradunengana jo genuen, itunpeko eskoletako gelen ituntze maila ez delako egokitzen demografiaren jaitsierara eta indarrean dagoen lege esparrura.

Hiri gehienetan arazo orokorra... [+]


Autobiografia linguistikoak eskolan euskara hauspotzeko

Eskolako zenbait gurasok euskalduntzeko egindako ahalegina ikusarazi, eta hezkuntza komunitatean euskararen aldeko jarrerak piztu. Helburu horiekin bultzatu du Autobiografia Linguistikoak ekimena Ramon Bajo ikastetxeko Basartea gurasoen elkarteak, Gasteizko Alde Zaharrean. Pozik... [+]


Ikusezinak

Martxoaren lehenengo lanegunarekin batera, komunikabideetan azalduko ez diren aldaketak etorri dira EHUn. Azken Lan Publikoko Eskaintzaren ondorioz, ehunka langile –arlo tekniko eta administrazio zerbitzutakoak– orain arte okupatzen zuten lanpostutik atera eta beste... [+]


Hernaniko natur eremuen sarea osatu dute ikasleek eurek

Eskola inguruko natur guneak aztertu dituzte Hernaniko Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetako ikasleek. Helburua, bikoitza: klima larrialdiari aurre egiteko eremu horiek identifikatu eta kontserbatzea batetik, eta hezkuntzarako erabiltzea, bestetik. Eskola bakoitzak natur eremu... [+]


Bost greba egun berri iragarri dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoan

LABek, STEILASek, ELAk eta CCOOek greba egutegi bateratua aurkeztu dute Bilbon: martxoaren 25, 26 eta 27, eta apirilaren 1 eta 2. Egungo hitzarmenak aldarrikatutako edukietatik urrun kokatzen direla adierazi dute, "bai sukaldearen eta garbiketaren kolektiboan zein... [+]


Eskolako guraso taldean nola informatu euskara hutsean, erdaldunak haserretu gabe

"No entiendo, en castellano por favor" eta gisakoak ohikoak dira eskolako guraso Whatsapp taldeetan, baina Irungo Txingudi ikastola publikoan euskara hutsean aritzeko modu erraz eta eraginkorra dute, behar duenarentzat itzulpen sistema berehalakoa ahalbidetuta.


Hezkuntzaren merkantilizazioa eta noraezaren aurrean, HezkuntzArtea sortu da!

Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]


Zilbor-hestea

Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.

Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Duplak egin du aurtengo Herri Urratseko abestia

Elgarrekin izena du Duplak egin duen aurtengo abestiak eta Senpereko lakuan grabatu zuten bideoklipa. Dantzari, guraso zein umeen artean azaldu ziren Pantxoa eta Peio ere. Bideoklipa laugarrengo saiakeran egin zen. 


Eskolak ematen hasi da berriz mezu arrazista eta transfoboengatik ikertutako EHUko irakaslea

Leporaturikoa ez onarturik, eta sare sozialetako kontuak "lapurtu" zizkiotela erranik, salaketa jarri zuen Arabako campuseko Farmazia Fakultateko irakasleak. Gernikako auzitegiak ondorioztatu du ez dagoela modurik frogatzeko mezu horiek berak idatzitakoak diren ala ez.


Ikasgeletako ratioak etapa guztietan mugatzeko legea eskatu diote Nafarroako Parlamentuari

Seme-alabek eskolan dituzten ratioekin kezkatuta, Arartekoari kexa helarazi zion guraso talde batek, eta orain zuzenean Parlamentuari egin diote eskaera, “legez berma dadin gure seme-alaben hezkuntzaren kalitatean oinarrizkoa den neurria, unean uneko aurrekontuez edo... [+]


2025-03-04 | Gedar
Bilbon eta Iruñean, hiru ikastetxetara sartu da Polizia

Ikasleen lan politikoa jazartzeko asmoz, Iruñeko Iturraman eta Biurdanan nahiz Bilboko Unamunon izan dira polizia-indarrak, IAk salatu duenez.


2025-02-28 | ARGIA
1936-1976an Nafarroan errepresaliatutako 407 irakasleak, nortzuk ziren?

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.


Eguneraketa berriak daude