Hezkuntzan EH Bildu biluzik dago


2022ko abenduaren 13an - 16:42

EAEko hezkuntza lege berriaren inguruan sortzen ari diren zalapartak, eztabaidak, prozesuak zuzenan EH Bilduren muina kolpatzen ari dira. Pasa den urteko “barne eztabaida prozesua” egin eta gero etorri zen EAJ, PSE eta Elkarrekin Podemosekin ituna. Eta itun horretatik sei hilabete pasa direnean, Gasteizko gobernuak nahi dituen agindu/erabaki/zirriborroak argitaratu ditu. Horietatik asko itunaren sinatzaileek ere ulertzen ez dituztenak.

Abendu hasieran EH Bilduk eta LABek agiri bateratu bat atera zuten, non argi geratu zen “komunitario” hitza erabiltzen dutenean Ikastoletaz ari direla. Ezker abertzaleko bi eragile horientzat “Ikastolen eredu komunitarioa oinarri” hartu behar da; eta ez herriko eskola publiko batena, zeinak harremana duen eskola inguruko eragile sozial, guraso elkarte eta udalarekin, eta non sarbidea herritar orori ematen zaion inolako bereizketarik egin gabe. Ikastolek sare hori ere badute noski, baina komunitate horretarako sarbidea mugatuta dago.

Horrelako hauspoarekin zenbait norbanako eta ordezkarik publikotasuna bera kolokan jarri dute zabaldu dituzten idatzi eta txioetan. Hori bai, hezkuntza alorrerako bakarrik. Beste sistema guztirako orain arteko publikoaren definizioak balio du. Osasun, zaintza, pentsio... sistema publikoak ez dira espainol edo frantsesak. Kuriosoa.

EAErako lege batez ari gara, ez Euskal Herri osorako batez. Nahi genuke zazpi herrialdeak barnebilduko lituzkeen lege batez arituko bagina, baina tamalez ez da kasua. Eztabaida marko horretan kokatu behar dugu, nekez egongo delako Euskal Herri burujabe bat orain arte bezala jarraitzen badugu; eta lege-proposamen hau horrantz doa. Sistema duala betikotuko du, hezkuntzan eskola publikoa den %50ari bizkarra emanez. EH Biduk, Ikastolen Elkarteak suposatzen duen %15 salbatu nahian, Kristau Eskolak diren %30ari ikaragarri lagunduko dio, horrek suposatzen duen guztiarekin, baina gai hori aipatzea ahaztu egiten zaie.

Eta hau ez da “Erregea biluzik dago” ipuina. EH Bilduri jende asko ari zaio planteamendu honen hutsuneez informatzen, datuak eta esperientziak ezagutarazten; baina entzungor eginez jarraitzen dute.

Garaiz gaude itunetik atera eta ezkerreko sektoreen tradizio sozialekin bat egingo duen proposamen partekatu bat egiteko. Has gaitezen datorren azteazkena, hilak 14, Bilbo, Gasteiz eta Donostiako hiru hiriburuetako kaleak berriro betez.

Amets Bengoetxea, irakaslea.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


Meaka-Irimo bizirik!

Enpresa batek Irimo mendian zentral eolikoa eraikitzeko asmoa zuela iragarri zigun aspaldi batean haize kolpe batek. Gehienek ezin zuten sinistu, inondik ere. Are gutxiago Irimo mendiaren orografia eta izaera harritsua ezagutzen dituztenek. "Baina ba al dakizu ze nolako... [+]


Eguneraketa berriak daude