Ikasturtea amaitu da. Irakaslea bere bakardadean. Trenaren trakatan-trakatan hotsak darabilen gogoetaren erritmoa ezartzen dio: merezi izan du aurton egindako lanak? Akiturik, pentsakor, lagunaren hitzak gogoratu ditu: “Txo, irakasleok ez duzue publikoki kexatzeko eskubiderik, pribilegiatu hutsak zarete!”. Horregatik iruditu zaio aproposa UEUk antolaturiko ikastaroan izena ematea, herrialde osoko irakasleekin elkartu eta eskutik hartuta arrangura kolektiboa egiteko esperantzaz.
Hasi da ikastaroa. Pedagogia konprometituak eta horiek gorpuzteko manerak hizketagai, berehala agertu dira hezkuntza pentsatzeko ezinbestekoak diren bi helduleku: Paulo Freireren pedagogia kritikoa eta bell hooksen feminismoa. Hari horietatik tiraka, aipatzen ari diren teoria eta praktika guztiak uztartu, gorpuztu eta gauzatuko dituen subjektuetako bat ekarri dute erdigunera: irakaslea. Hura da, gizartea eraldatzea xede, bere konpromiso eta jardunaren bitartez hezkuntza askatasunerako praktika gisa bilakatuko duena. Horretarako, lehenik, hezkuntza botereak zeharkatutako fenomeno sozial eta politikoa dela onartu beharko da, eta, ondorioz, pedagogia konprometitua ekintza politiko gisa ulertu. Alegia, ikaslearen ahalduntzea helburu, irakasleak gizartean gailentzen den normaltasun faltsua zalantzan jarri, problematizatu eta errealitatearen ustezko objektibotasuna politizatu beharko du, ezkutatzen dituen zapalkuntzak mahaigaineratzeko.
Ohartu da badagoela hezkuntzaren barruan militatzea, konprometitzea, gizarte hobe baten alde borrokatzea
Hizlariei hezkuntzarekiko pasioa darie, eta orain arte lasaiki entzuten ari den irakasleari zirrara zabaldu zaio gorputzean. hooksek AEBetako beltzen eskola segregatuetan ikasi zuen, emakume beltzak irakasle zituelarik; haientzat irakastea auzi politikoa zen, ekintza kontrahegemonikoa, kolonialismoari erresistentzia egiteko bidea. Irakasleak Elbira Zipitria gogoratu du, eta diktaduraren garaian ikastolak sortu zituzten irakasleen konpromiso politikoa eta mundua eraldatzeko borroka. “Eta gu, zertan gaude?”, pentsatu du, etsipenez. Orduan etorri dira Euskal Herriko hainbat txokotan lanean ari diren kideen kontakizunak: Arratian ikasleen ahalduntzea eta parte-hartzea sustatzen duen irakasle konprometitua, Donostiako gazte zaurgarrienei heziketa eta babesa ematen dien irakasle transgresorea edota Azterketak Euskaraz mugimenduko kide eta Seaskako irakasle subertsiboak, besteak beste. Irakasleak inbidiaz eta harrotasunez entzuten ditu kideak.
Orduan aditu dio Nora Salbotx pedagogoari bere errealitatea irauli duen hitza: hezkuntzagintza. Bat-batean berotasuna sentitu du bihotzean; ez dago bakarrik, hezkuntza-komunitate bateko kidea da. Eta ohartu da badagoela hezkuntzaren barruan militatzea, konprometitzea, gizarte hobe baten alde borrokatzea. Botereari izendatzearen pribilegiozko ekintza borrokatu behar zaio, jarraitu du Salbotxek; eta norbanakotik kolektiborako jauzia egiteko kontrabandoan aritu, gehitu du Alberdik. Ikastaroa amaitu da, eta irakasleak bere ikastolako zuzendariaren hitzak bere baitan oihartzun egiten sentitu ditu: “Epika behar dugu!”.
Badugu gure borrokari zentzua ematen dion hitza, hezkuntzagintza. Kontrabandoan aritzeko prest?
Danel Abando Olabarri, irakaslea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]