Hezkuntza sistemak paradigma aldaketa behar du

  • Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ez zituen esku artean zeuzkan aukerak baliatu 2016-2017 ikasturtean, eta orain, ikasturte berriari begira, ildo beretik datorkigu, nahiz eta batzuk –EH Bildu, sindikatuak, bestelako hezkuntza eragileak…– norabidea aldatzen saiatu garen proposamenak behin eta berriz aurkeztuz.


2017ko irailaren 11n - 08:20

Ezin uka pasa den ikasturtea gogorra izan zela guztiontzat. Pentsatzekoa litzateke, beraz, ez Lakuan ez inon inork ez lukeela eragozpenik ipini beharko hezkuntza sisteman garai berriek eskatzen duten paradigma aldaketa egituratzen hasteko eta dagoeneko gainetik pasatzen ari zaizkigun erronkei erantzun egokiak emateko. Administrazioak ikasle guzti-guztien hezkuntza eskubidea bermatu behar du inor diskriminatu gabe, dena delarik ikaslearen bizilekua, jaioterria, maila sozial eta ekonomikoa, eta horrek eragile guztien arteko elkarlana eskatzen du, bai eta oraindik zintzilik ditugun hainbat eztabaidari heltzea ere. Esaterako, finantziazio, matrikulazio, eskola mapa edota, makina bat tokitan, ikastolen eta eskola publikoen arteko dikotomiari buruzkoak.

Borondate politikoa izanez gero, aurrera egiteko aukera egon badago, gehiengo zabalak bat egiten baitu gako edo gogoeta batzuetan:

Lehena: garai berriek paradigma aldaketa eskatzen dute; alegia, jada ez du balio orain arteko guztiontzako kafeak. Kalitatezko hezkuntza proiektuak garatuko badira, toki bakoitzaren berezko ezaugarrien araberakoak izan beharko dira, bitartekoak eta neurriak ikastetxez ikastetxe planifikatuz eta ezarriz, oinarrizko irizpide komunak kontuan hartuta baina bakoitzaren beharren arabera eta, jakina, ikastetxeei autonomia gehiago emanez. Galdera da: hezkuntza gero eta burokratikoagoa bilakatzen ari den honetan, prest al dago Hezkuntza Saila paradigma aldaketa horretara jauzi egiteko?

Bigarrena: gizartean azken urteotan irekitako arrakala eskolan sartzeaz gain, areagotu egin da; bi abiadurako hezkuntza egonkortu da, ikasleak maila sozioekonomiko eta kulturalaren arabera sailkaturik. Fenomeno hori migrazio tasarekin nahastu da maiz, baina ez da migrazio kontua soilik, aniztasunaz hitz egiteak jatorri geografikoarekin zerikusirik ez duten beste erpin eta adierazle batzuk kontuan hartzea exijitzen baitu, hala nola, egoera ekonomikoa eta hezkuntza premia bereziak. Aniztasuna bere konplexutasunean eta bere osotasunean kudeatu beharrean, segregazioa eta bazterkeria nagusituz joan dira kasu askotan, gizarte kohesioaren kalterako. Hortaz, aukera berdintasunaz eta kalitatezko hezkuntza jasotzeko eskubideaz mintzatzen bagara, profil desberdinetako ekipoez eta neurriez hitz egin behar dugu: gizarte laguntzaileak, irakasleen etengabeko prestakuntza, ikasketen egokitzapena, lanpostuen egonkortasuna, zuzendaritza taldeak, inklusiorako neurri multidisziplinarrak, matrikulazio irizpideak…

Hezkuntza eskubidea berdintasunean bermatzeko izan badira hainbat programa eta neurri, baina, zoritxarrez, Hezkuntza Sailak ahuldu ditu azken urteotan, eta kasu batzuetan ez da finantziazio kontua soilik. Beken kasua, esaterako. Auzia ez da bakarrik ea zenbat diru bideratzen duen bekak finantzatzera, ikasleek diru hori noiz jasotzen duten baizik, ikasturte hasieran ala bukaeran. Egoera ekonomiko zaila dutenek ezin diete ikasturteko gastuei aurre egin beka ikasturte bukaeran kobratuz gero. Zentzuduna litzateke, beraz, sistema aldatzea beka irailean edo urrian kobratu ahal izan dezaten, eta hala proposatu genuen Legebiltzarrean, baina EAJ-PSE gobernukideek ezezkoa eman ziguten. Gauzak horrela, nor arduratuko da familia horietaz, Caritas?

Iñigo Urkullu lehendakariak nahi duena esan dezake, baina ez da egia Hezkuntza Jaurlaritzaren lehentasuna denik. Aski da zenbaki hotzei begiratzea horretaz jabetzeko. Aurtengo aurrekontuan Hezkuntzak 167 milioi euro gutxiago ditu 2009an baino. Argi dago, ez goaz aurrera, atzera baizik.

Ikasturte berria aurrekoa amaitu bezala hasiko da, mobilizazioekin, langileak kalean, enplegu duina aldarrikatuz. Elkarrizketa eta negoziazioa ahoan, bai, baina Jaurlaritzak inposizioa praktikatu du orain arte. Elkarrizketa aspaldi galdu zen bidean, eta gainera entzun behar izan dugu Hezkuntza Sailaren helburua langileak zatikatzea dela. Ez al zitzaigun guztioi hobeto joango elkarrekin adostasunak bilatuko bagenitu, jakinik inork ezin izango lukeela %100 lortu?

Eskola publikoaren aldeko apustua egin nahi badugu, eta hala dela pentsatu nahiko nuke, premiazkoa dugu hezkuntza alorreko mahaiaren izaera negoziatzailea berreskuratzea. Diagnostikoa argia da gainera: irakasle eta langileen artean belaunaldi aldaketa dator, behin-behinekotasun tasak izugarri altuak dira… Horrek plantilla handitzea exijitzen du, jende gehiago kontratatzea, Gobernu espainolak ezarritako gehienezko kopuruetatik harago. Euskal hezkuntza sistema jokoan dagoenean, gure ume eta gazteen etorkizuna jokoan dagoenean, Jaurlaritzak ezin du erantzun ez dituela beharko liratekeen kontratazioak egingo Madrilen uzten ez diolako, hango legearen mugak errespetatu eta bete behar dituelako. Ertzaintzan eta Osakidetzan posible denak Hezkuntzan ere posible izan beharko luke.

Bistan denez, etxeko lanak baditugu hezkuntzan ditugun erronkei erantzuteko. Minutu bat ere alferrik galdu gabe, baldintzak sortu behar ditugu guztion diagnostikoak mahai gainean jartzeko eta adostasunak bilatzeko eragile guztiekin, sindikatu, familia eta ikastetxeekin… Herri baten gizarte eredua, hizkuntza, kultura, nortasuna jokoan daude, baina batez ere pertsonen bizitza proiektuak eta eskubideak.

Gai izango gara ziklo berri bat hasteko ala bide beretik jarraituko dugu, lehengo lepotik burua?

Rebeka Ubera. EH Bilduko legebiltzarkidea

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


Teknologia
Teknologia kakatsua eskuratzeko kurba

Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]


2025-04-09 | June Fernández
Meloi saltzailea
Antifa

Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]


Saturazioa

Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Gasteizen, eskaleak soberan daude

Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]


2025-04-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirigintza militarra

Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]


2025-04-02 | June Fernández
Meloi saltzailea
Zedarriak

Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


2025-04-02 | Castillo Suárez
Erantzunak

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]


Eguneraketa berriak daude