Hezkuntza sistemaz eztabaidatu nahi izana albora utziz, Orixe ikastetxeak bost ikasle kaleratu ditu hiru egunez, zuzendaritzak prestatutako dokumentua ez sinatzeagatik.
Tolosaldean eta ikasle mugimenduan bolo-bolo dabilen gaia da Tolosako Orixe ikastetxean azken bi asteotan gertatutakoa. Batxilergoko ikasle autodefentsa sareak Tolosaldean, Aiaraldean eta Sakanan sortu zituztela jakinarazi zuten egun berean, Orixe ikastetxeko zenbait kidek hezkuntza sistema oro har eta ikastetxeko ebaluazio irizpideak batik bat “bidegabeak” direla salatu zuten urtarrilaren 14an eginiko prentsaurrekoan. Lehiakortasunera bideratutako sistema dela esan zuten, non gustuko ez dituzten irakasgaiak ere ikasarazten zaizkien eta zerotik hamarrerako eskalan ezartzen zaizkien notek nahi dituzten ikasketak burutu eta etorkizunean arlo horretan lan egitea baldintzatzen diela azpimarratu zuten. Bestalde, Orixe ikastetxean ikasgai batzuk “presaz” lantzen direla adierazi zuten.
Prentsaurrekoa bideoz grabatu eta zabaldu zutela adierazi digu bertako ikasle Liherrek, ahalik eta ikasle gehienengana iristeko. Bertan, indarrean diren ebaluazio irizpideak aldatu nahi dituzten azaldu zuten. Tolosaldeko Autodefentsa Sarearen (TAS) izenean, YouTube plataformaren bitartez sareratu zuten bideoa. Berriki zentsuratu dute guraso batek hala eskatuta, bere seme-alaba adingabea bertan azaltzen delako.
Bideoa publiko egin eta bi egunera sortu zen zalaparta: irakasle batek klasean proiektatu zuen bideoa, salatzen zutena gezurtatu eta prentsaurrekoan agertzen zirenen jarrera gaitzetsiz. “Ikasle horien aurkako salaketa jarriko zuela esan zuen”, dio Liherrek. Zuzendaritza irakasle guztiekin bildu zen, gaia jorratzeko. Liherrek adierazi duenez, hasiera batean irakasleak ikasleen “alde” egon arren, bilera horren ondoren “aurkako jarrera” hartu zuten. Ondorioz zuzendaritza eta salaketa jartzeaz mehatxatu zituen irakaslea prentsaurrekoa egin zuten ikasleekin bildu ziren. Aurrerago gurasoekin hitzartuko zela esan zuen zuzendaritzak.
“Hau ala ezer ez”
Gurasoek, zuzendaritzak eta ikasleek bilera egin ondoren, ikastetxearen araudian oinarrituz, zuzendaritzak zigorrak aplikatuko zituela jakinarazi zuen. Prentsaurrekoa egiteagatik klase egun bat liburutegian pasa behar zuten, ikastetxearen araudiak eskema moduan laburtu eta liburutegian murala egiteko. Horrez gain, araudian oinarritutako txostena sinatu behar zuten, barkamena eskatu eta errepikatuko ez zela zioena. Pasa den ostegunerako egin behar zuten. Ikastetxearen jarrera salatzeko firma bilketari ekin zioten, eta 130 lagunen atxikimendua lortuta, negoziatu asmoz zuzendaritzara joan ziren: ezezkoa eman zien.
Prentsaurrekoan agertzen ziren 22 ikasle ziren kaltetuak. Horietatik 17k onartu eta bete zuten zigorra, baina beste bostek ez zuten txostena sinatu. Hauek hiru egunez kaleratuak izan dira, ostiraletik –urtarrilaren 25a– hasita. Liherrek adierazi duenez ez zekiten kaleratuko zituztela.
Ikastetxean gertatutako erasoen harira ateratako prentsa oharra. Orixeko ikasleok aurpegia eman eta garesti atera zaigula ikusita, Laskoraineko Autodefentsa Sareak beraien babes guztia erakutxi digute. pic.twitter.com/BhlB3lOukf
— Tolosaldeako Autodefentsa Sarea (@tolosaldeako) January 22, 2019
Zuzendaritzaren oharra
Tolosako Orixe ikastetxeak gertatutakoaren harira oharra zabaldu du. Ikas komunitate osoari zuzendu zaie. Horrelako aldarrikapenak eta eskaerak egiteko ikasleek euren foroak eta bideak dituztela dio zuzendaritzak, eta ikastetxeko ebaluazio irizpideei buruz emandako xehetasunak ez direla zuzenak. Komunikazio jarrerei, prozedurei eta betebeharrei buruz seme-alabekin “soseguz eta zentzuz” hitz egiteko eskatu die gurasoei.
Kurtso hasieran, 2024ko irailean EHUko Bizkaiko campusean lan-zuzenbidea irakasten zuen irakasle faxista baten berri eman zuten ikasleek. Beste irakasle bat salatu berri dute, oraingoan EHUko Arabako campusean Farmazia Fakultatean, sare sozialetan mezu eta ideia erreakzionarioak... [+]
Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.
Behar dugun hezkuntzarako, independentzia! lelopean deitu du grebara Ikamak unibertsitateetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan. Datozen asteetan iragarriko dituzte greba deialdiari lotutako mobilizazioak.
1994an EHUko Arte Ederretako ikasleek protestak abiatu zituzten. Bost irakasle euskaldun lortzeko hiru hilabeteko greba egin zuten, eta bitarte horretan Leioako fakultatea okupatu. Euskal jendartearen babes handia izan zuten, baina Poliziaren errepresioa ere jasan zuten; Bilboko... [+]
Doako unibertsitatea aldarrikatu eta EHUren erantzukizuna seinalatu dute 10.549 ikaslek, Unibertsitateko Indar Batasunak abiatutako sinadura bilketaren bidez.
"Alternatiba sozialista indartzera bidean" GKSk eta IAk eztabaidarako, hausnarketarako eta aldarrikapenerako espazioak antolatzeko beharra azpimarratu dute, eta horren baitan antolatu dute Gazte Topagune Sozialista. Ostegunetik hasita igandera arte izango da Altsasun.
Mundu osoan zehar unibertsitateko ikasleek Palestinaren alde antolatzen ari diren protestetara batzeko deia egin du Ikasle Abertzaleak antolakundeak. Olatua AEBetan abiatu bazen ere, bost kontinenteetan egin dira kanpaldiak eta protestak azken asteetan. Palestinako ikasle... [+]
Grebara jo dute bigarren hezkuntzako, lanbide heziketako eta unibertsitateko ikasleek. Ikastetxeen ohiko jarduna gelditu eta kaleak hartu dituzte “negozioen eta inposizioen” hezkuntzaren kontra Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Goizeko aurreneko... [+]
Ikasle Abertzaleak taldeak grebarako deia egin du martxoaren 20rako. Negozioen eta inposizioen hezkuntza borrokatu goiburuarekin manifestazioa ere eginen dute 12:00etan Iruñeko Foruen Plazatik aterata. Unibertsitatera sartu aurretik eta goi mailako ikasketak egiterako... [+]
Asteazken gaueko gertakariak salatzeaz gain, Polizia unibertsitatetik “kanporatzea” exijitzeko eta EHUren “erantzukizuna” seinalatzeko mobilizazioa egin dute.
Eusko Legebiltzarraren aurrean elkartu dira Ikasle Abertzaleak-eko kideak martxoaren 13rako ikasle grebara deitzeko. “Azken hilabeteetan borroka prozesuak martxan jarri ditugu Euskal Herriko ikastetxe eta campusetan eta, orain, pausu bat gehiago emateko unea dela uste... [+]
Sabai zati bat erori da berriki EHUren Ibaetako campusean, eta ez da lehen aldia. Azpiegituren "egoera kaskarra" salatu dute, itogin ugari eta berogailu matxuratuak tarteko (ikusi irudiak albiste bukaeran). "Arazoei aurre egiteko aurrekontua egina zutela esan... [+]
EHUko Ibaetako campuseko Hezkuntza Fakultatearen “egoera larria” dela salatzen ari dira bertan irakasle ikasketak egiten ari diren ikasleak.
Irailaren 27an epaituko dituzte 'Leioako 5ak', 2016an Leioako campusean izan zen ikasle mobilizazio baten harira. 45.000 euroko eta 40 urteko zigorrak eskatzen dituzte haientzat. Aste honetan ere mobilizazioak egingo dituzte, auzipetutako bost lagunen eskualdeetan nahiz... [+]
2016ko apirilean atxilotu zituzten Leioako 5ak, errepresioaren aurkako ikasle protesta batean. Zazpi urteren ostean izango da epaiketa, irailaren 27an, eta 39,5 urteko espetxe-zigorrak eta 45.000 euroko kalteordainak eskatuko dizkiete. Epaiketaren atarian, haietako birekin... [+]