Oraingoan ere, Hezkuntzak berea egin du. Europa eta espainiar estatua bera lana eta familia-bizitzaren arteko kontziliazioa errazteko pausuak ematen ari diren bitartean (azken berrien arabera, ama-aitatasun baimenak 6 hilabetera luzatzeko asmoa dago), PNVk gidatu eta Jokin Bildarratz buru duen sailak oztopoak jarri besterik ez du egiten.
Eta nola jarri ere! Ekainaren 30eko datarekin, (hau da, langileriaren zati handi bat jada lantokian ez dagoenean), inongo eragile eta kaltetuekin adostu gabe, aldebakarrez, erabakitako jarraibide bat argitara atera du. Irailaren 1ean indarrean jarriko duena gainera, inolako erantzun antolatu edo adostasunera iristeko aukerarik eman gabe.
"Familiako zaintzaz arduratu ohi direnak izango dira, gainera, kaltetuenak. Nola ez, gehienetan bezala, emakume langilea"
Egun, langileok gure familia-bizitza eta lana kontziliatu ahal izatea hain garrantzitsua den honetan, horretarako aukera ia guztiz ukatzen digun erabakia hartu du: baimen bat hartzen duen langileak urtean bi data zehatz soilik izango ditu baimena eten ahal izateko; urtarrilaren 31 eta abuztuaren 31.
Zer da baina, ordezko langileen lan baldintzak zaindu eta eskoletako antolaketa errazteko aitzakiapean lortu nahi duena? Argi eta garbi dugu guk: gure eta gure familien kontura poltsikoak betetzea.
Hamaika bide ditu eman dituen arrazoiak bermatzeko: martxan jarri berri duen (eta nolako hanka sartzeekin gainera!) sasiegonkortasuna eten eta benetako egonkortasuna bermatzea; ratioak jaistea; baliabide pertsonal gehiago ematea... (ze polit eta itxuroso geratzen den telebistan, Bildarraitz jauna, COVID-19 errefortzuek jarraituko dutela adieraztea, bitartean ikastetxeek lehendik zituzten beste laguntza ugari ukatu egin dituzunean!).
Baina ez, beste behin ere, langileon eskubideen urraketen apustua egin dute agintean daudenek. Familiako zaintzaz arduratu ohi direnak izango dira, gainera, kaltetuenak. Nola ez, gehienetan bezala, emakume langilea.
Ahoa beteko zaie komunikabideetan gauzak zein ondo egiten dituzten esanez, aurtengo ikasturtea emaitza oso onekin gainditu dutela esanez. Eta usteko dute, isil-isilik geratuko garela, gainera. Ezer esan gabe onartuko ditugula gure eskubideen zapalkuntza guztiak.
Baina oker daude! Kokoteraino gaude, hezkuntza publikoa aurrera ateratzen dugunon lepotik barre egiteaz. Ez gaituzue engainatzen, ez duzue inor engainatzen. Orain ez gara ikastetxeetan egongo, baina ez dugu zuen amua irentsiko eta hemen izango gaituzue.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]