Hauteskunde kanpainako zurrunbiloaren ondoren, eta behin bozka hautetsontzian utzita, gure irakurketa egiteko moduan gaude. Azken finean, badirudi lehengo berdinek gobernatuko dutela, lehengo lepotik burua. Beraz, ez dakigu gobernu zaharberri honi erronka berriei aurre egiteko deia egin behar diogun edo egin gabe utzi zituztenez arduratzeko eskatu behar diogun. Nolanahi ere, legegintzaldi honek hezkuntzaren arloan izango dituen erronkei aurre egin behar badiegu, iraganera begiratu behar dugu nahitaez, eta egin gabe dauden zereginak mahai gainean jarri: euskalduntzea eta eskola-segregazioari aurre egitea. Izan ere, espero dugu gobernu honen jokabidea ez dela izango orain arte hezkuntzan egin duten hondamendiari muzin egitea.
Ez da mesfidati izateagatik, kontua da deigarria izan dela hezkuntzaren gaia saihesteko kanpainan egin den ahalegina, zein baino zein ageriagoa. Hauteskunde-eztabaidetan esandakoari erreparatuta, norbaitek pentsa lezake hezkuntza publikoa ez dela gure jendartea egituratzen duen zerbitzu publikoetako bat, edo are gehiago, pribatizatu gabe dagoela. Ez dezagun ahaztu Europar Batasun osoan Belgikak baino ez duela gainditzen Euskal Autonomia Erkidegoko pribatizazio-indizea.
Badirudi gaur egun inork ez duela bere gain hartzen legebiltzarrean %90,6ko babesa lortu zuen eta gure egungo hezkuntza-legearen ernamuina sortu zuen hezkuntza-akordioaren erantzukizuna. Jakin badakigu akordioa sinatu zuten alderdi politiko guztiek ez zutela azkenean legearen alde egin, baina gaur egun ados ez baleude, harritzekoa dirudi kanpainan ez aipatzea. Lotsatu egiten dira akaso? Agian, legea sustatzeko arrazoiak ez ziren irizpide politikoaren ondorio, beste motako interesak baizik?
Ez da erraza sare publikoa eta itundua parekatzen dituen proposamena kanpainan defendatzea. Imajinatzen duzue proposamen hori osasun arloan? Zaila izango litzateke hezkuntza legearen espiritu pribatizatzailea ukatzea
Hein batean ulergarria da, ez baita erraza sare publikoa eta itundua parekatzen dituen proposamena kanpainan defendatzea. Imajinatzen duzue proposamen hori osasun arloan? Zaila izango litzateke hezkuntza legearen espiritu pribatizatzailea ukatzea. Norbaitek euskal eskola publikoa benetan defendatu nahi izan balu ere, argudio modura esan zezakeen legegintzaldi honetan hezkuntza pribatuaren finantzazioa %30 handitu dela, adibidez, edota itundu ahal izateko ratioa 13ra jaitsi dela. Baita ituna bi urteko geletara zabaldu dela ere, eta, ondorioz, 16 milioi euro gehiagorekin finantzatu direla ikastetxe itunduak. Baieztapen horiei aurre egitea zaila izango litzateke, ez baitu zentzurik ituna zabaltzea jaiotza-tasaren jaitsiera kezkagarriaren aurrean gaudenean. Gogora zezakeen, halaber, Haurreskolak Partzuergoan doakotasuna sustatu den arren, ez dela baliabiderik jarri horri eutsi ahal izateko, eta zerbitzua murriztu dela. Alderdi politikoetakoren batek benetan gizarte-kohesioan sinetsiko balu, gogora zezakeen ikasle zaurgarrien %67 eskola publikoan matrikulatzen dela, edo Loiun ikasten duten ikasleen %96 ikastetxe pribatuan dagoela eta hara autobusez joaten dela, ingurumenaren kaltetan.
Zoritxarrez, badirudi hori guztia nahita desagertu egin dela kanpainan. Baina guri ez zaigu ahaztu, argi geratzen zaigulako hau ez dela merezi dugun hezkuntza-sistema, legebiltzarrak manifestazio jendetsuen bizkar egin baditu ere legeak. Beraz, kaleetan, ikastetxeetan, unibertsitateetan eta behar den lekuetan borrokatzen jarraituko dugu euskal eskola publikoa gure sistemaren ardatz egituratzailea izan arte. Berau baita, inklusioa eta euskalduntzea bermatzen duen bakarra, denona eta denontzat dena.
Nagore Iturrioz López eta Yolanda Porres García, Steilas sindikatuko kideak.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]