Hezkuntza-legeak uste du eskola nahikoa dela gure gazteek euskaraz jakin dezaten. Ez da horrela, jakina, baina legeak dio hemendik aurrera eredu eleaniztunak lortuko duela ikasleek DBH amaitzean euskaran B2 maila lortzea. 68. artikuluko 3. puntua: "Hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak eta ikastetxeek beharrezko neurriak ezarriko dituzte finkatutako mailak lortzen direla bermatzeko, ingurune bakoitzeko abiapuntua eta ezaugarri soziolinguistikoak kontuan hartuta". Eskola ezinbestekoa da (eta izango da), baina, zoritxarrez, berak bakarrik ezin du, eta ezingo du; ez da nahikoa.
Legeak, baina, ezarriko du autonomia-erkidegoko ikasleek orain baino ingeles, gaztelania eta euskara gehiago jakingo dutela DBH amaitzen dutenean.
Helburu hori lortzeko, neurri hauek hartuko dira, legearen 68. artikuluari jarraituta:
Hau da, gaztelania gehiago eta ingeles gehiago jakin dezaten, gaztelania gehiago eta ingeles gehiago izango dute eskolan. Euskara gehiago jakin dezaten, euskara gutxiago emango zaie eskolan.
Hori horrela izango dela 69. artikuluak diosku: "bi hizkuntza ofizialak eta, gutxienez, atzerriko hizkuntza bat ikaskuntza-hizkuntzatzat hartuko dira".
Horrela, hemendik aurrera hizkuntza-eredu bakarra egongo da, zeinean ingelesa gutxienez ikasgai bitan erabiliko baita (ingelesa bera gehi beste ikasgai bat) eta gaztelania beste bitan (gaztelania bera gehi beste bat). Hain justu, Isabel Celaak Hezkuntza Sailburu zela proposatu zuen eredu berbera. Hauxe zioen sailburu sozialistaren Hezkuntza marko hirueledunaren esperimentazio prozesua. Dokumentu markoa 2010-2011 izeneko agiriak: "Lehen Hezkuntzan curriculumeko irakastorduen % 20 izatea gutxienez hizkuntza bakoitzean, denbora guztiaren % 60. Ikastetxe bakoitzak erabaki dezake nola erabili gainerako % 40a, bere hizkuntza- eta gizarte-errealitatearen arabera eta bere hizkuntza-proiektuaren arabera. Gainerako edukiak zer hizkuntzatan landuko diren ikastetxeak erabakiko du, beraz. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan hizkuntza bakoitzaren denbora-banaketa berdina da ehunekotan, ikastetxearen hizkuntza proiektua errespetatuz betiere".
Ikasturte gehienetan, DBHko gaur egungo ikasleek hamabi ikasgai dituzte. Banaketa berriarekin, kasurik onenean ikasgaien % 66 jasoko dute euskaraz. Horrekin, B2 maila egiaztatuko zaie. Konparazio batera, gaur egungo D ereduan hamabi ikasgai horietako hamar dira euskaraz: % 83. Horrekin, B1 maila egiaztatzen zaie.
Ikasgaien banaketa, gainera, ikastetxe bakoitzak egingo du. Hauxe dio 69. artikuluko 2. puntuak: "Ikastetxeko hizkuntza-proiektuak ikasleen hizkuntzen ikaskuntza, erabilera eta hizkuntzekiko jarrera positiboa planifikatu behar ditu, ingurune soziolinguistikoa eta ikasle eta irakasleen profilak kontuan hartuta, ikasleek hezkuntza-etapa bakoitzaren amaieran eskatutako hizkuntza-maila eta beharrezko gaitasunak eskura ditzaten". Eta ikastetxeak berak erabakiko du ikasleek euskaran B2 maila lortu duten ala ez. Norbaitek uste al du ikastetxeek, batez ere kobratzen dutenek, kontrakoa esango dutela? Onartu egingo dutela beren ikasleek ez dutela nahikoa maila lortzen?
Hezkuntza Legeak ez baitu aurreikusten kanpoko auditoriak egin beharko direla, ikastetxeek diseinaturiko hizkuntza-proiektuek funtzionatzen dutela egiaztatzeko eta, funtzionatzen ez badute, ikastetxeok neurriak hartzera, aldaketak egitera behartzeko. Itxura batean, Hezkuntza Sailak ez du kanpoko azterketarik erabiliko, ikastetxeetako emaitzak benetan egokiak diren ala ez ikusteko. Nahiz eta erraza litzatekeen: Nafarroako urrutiko hizkuntza-eskolak (EOIDNA, gaztelaniazko sigletan) urteak daramatza hizkuntza-mailak egiaztatu gura dituzten bigarren hezkuntzako ikasleei hizkuntza-titulua ateratzeko aukera ematen, haientzat egokitutako azterketak erabiliz. Han boluntarioa da; hemen, gutxienez, auditoria izan beharko litzateke.
Hemendik aurrera, beraz, autonomia-erkidegoko ikasleek B2 maila jasoko dute DBH amaitzean. Albo-ondorio bat izango du horrek, noski: administraziorako 2. hizkuntza-eskakizuna ziurtatua, euskaltegiak gaztez husten joango dira, apurka-apurka. Eta ez derrigor euskaraz badakitelako.
Bitxia bada ere, legeak ez du batxilergorako ezagutza-mailarik zehazten, nahiz eta arauaren 1. artikuluak berak argi uzten duen batxilergoa ere badela lege honen esparrukoa. Hauxe dio artikulu horretako 3. puntuak: "Lege honen aplikazio-eremutik kanpo geratzen dira unibertsitate-sistema eta lanbide-heziketa, berariazko araudiek arautzen baitituzte". Batxilergoa bigarren hezkuntza da, lege honen 'aplikazio-eremukoa', beraz. Hori horrela, batxilergoa amaitzean zer jasoko dute gure ikasleek, C1? Ala batxilergoan ez dute batere euskararik ikasiko? Orain arte, DBH amaitzean B1 onartzen zaie B eta D ereduetan ikasi dutenei, eta batxilergoa amaitzean B2, D eredukoei. Bestetik, aurrerantzean zer gertatuko da unibertsitateko gradua egindakoan? C2 izango dute? Doktore tesia euskaraz egiten dutenentzat C3 asmatuko dugu? Ez litzateke harritzekoa, Hezkuntza Legean C1+ asmatu baitu Jaurlaritzak: titulazio hori ez da existitzen, baina disimulatu egin gura izan dute, nonbait lotsa eman dielako irakasle izateko maila berbera eskatzea euskaraz eta ingelesez, gure hizkuntza propioan eta atzerriko hizkuntzan. Eta, bai, neuri ere lotsagarria egiten zait. Lotsagarria egiten zaidan legez 68. artikuluko 4. puntua ere: "Lanbide-heziketako irakaskuntzen eta araubide bereziko irakaskuntzen curriculumek bermatu behar dute ikasleek dagozkien irakaskuntza eta lanbide-eremuaren berezko hizkuntza-gaitasun teknikoa eskuratzen dituztela". Hori besterik ez? Eta zein hizkuntzatan lortuko dute gaitasun tekniko hori, euskaraz ala gaztelaniaz?
Azkenik, asaldagarria da irakasle izateko oposizioak oraindino gaztelaniaz egin ahal izatea. Baina horrela da: hizkuntzetan kenduta (euskara, frantsesa, gaztelania eta ingelesa zein bere hizkuntzan egin behar dira), gainerako ikasgaietarako posible da oposizioa osorik gaztelaniaz egitea: idatzizko proba zein ahozkoa. Amorragarria ere bada, kontuan izanda EiTBko kazetari izateko azken oposizioko probak, 2015ekoak, euskaraz eta gaztelaniaz egin behar izan zirela: ahozkoa eta idatzizkoa, biak. Eta harrezkero C2 maila egiaztatu behar da hedabide publikoan kazetari izateko lan-poltsan egoteko, ez titulu baten bitartez, baizik eta momentuko erabileraren bitartez. 2015etik aurrera hainbat oposizio-deialdi egin dira hezkuntza publikoan, eta guztietan eman da azterketak gaztelania hutsean egiteko aukera.
Espero dut legebiltzarkide euskaltzaleek, edozein alderditakoak direla ere, lege honen kontrako botoa ematea.
Mikel Basabe Kortabarria. Irakaslea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]
Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]
Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]
“Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.
Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]
Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.
11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.
Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]
Ez dut beti ulertzen nola aritzen ahal diren lur planeta honetako zati okitu, zuri, gizakoi eta kapitalistako aho zabal mediatikoak, beraiena, hots, gurea, zibilizazioa dela espantuka. Berriak irakurtzen baldin baditugu, alta, aise ohartuko gara, jendetasuna baino, barbaria dela... [+]
Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]
Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]
Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]