Hezkuntza legea zertarako? Duguna ondo lotuta uzteko?


2021eko irailaren 28an - 09:16
Azken eguneraketa: 11:19
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ikasturte hasieraren kudeaketa kaskarrak ikastetxe publikoetan izan dituen ondorio latzekiko ezikusiarena egin eta dirudienez erronka handiagoak direnei ekin die. Lehendakariak atzo jakinarazi zuenez, Hezkuntza lege berria urte bat aurreratuko da. Presaren zergatia ez dakigun arren, publiko egin denari erreparatuz, ulertzen dugu legearekiko adostasuna argia dela eta bidelagun nor izango duen ere bai, jakiteke dagoena da zerekiko den adostasun hori. Lege bat behar omen dugu, baina zertarako, zerbait aldatzeko edo duguna dagoen bezala uzteko? Burutazio horiek ezinbestean datozkigu orokorrean toki politiko hain desberdinak defendatzen dituztenek bat-batean adostasunaren izenean hitz egiten dutenean, data eta guzti: hezkuntzan zer elkargune ote dituzte?

Hezkuntza komunitatearekin kontsultatu gabeko balizko adostasun horretan EAJak eta EH Bilduk hainbat ideia zertzelatu dituzte prentsaren bitartez. Ikastetxeen kudeaketa deszentralizatuko litzatekeela dirudi, udalaren funtzioa areagotuz, hau da, tokian tokiko parte-hartzea sustatuz eta, bide batez, ikastetxeen autonomia indartuz.

Dagoeneko udalak hezkuntza sistemaren parte dira, esate baterako, modu formalean ikastetxeko organo gorenean daude eta ikastetxez kanpoko ekintzak antolatzeko eskumen osoa dute. Ahaztu gabe udalak Haurreskola Partzuergoan duten parte-hartzea, eta horrek sortu dituen askotariko egoerak. Edonola, bere parte-hartzea indartzea onuragarria izan daitekeen zalantzarik ez dugu, baina parte-hartze hori erreala eta ikastetxe guztientzat baliogarria izan dadin aldez aurretiko berdintasun baldintza batzuk beharko lirateke. Horrela izan ezean, parte-hartze aldakorrak desberdintasunak areagotu eta horiei zilegitasuna emateko balioko luke soilik. Inozoa litzateke kontuan ez hartzea udalen kolore politikoa eta baliabide ekonomikoen aniztasuna.

"Egungo errealitateari erreparatzea besterik ez dugu ikusteko udalen eskumena diren azpiegituretan dagoen aldea ikastetxez ikastetxe"

Egungo errealitateari erreparatzea besterik ez dugu ikusteko udalen eskumena diren azpiegituretan dagoen aldea ikastetxez ikastetxe, zer esanik ez titulartasun pribatuko ikastetxeen azpiegiturekiko dagoena. Deszentralizazioak desarautzean sakonduko lukeelakoan gaude; horrek, hezkuntzan ematen den merkatu logikak, ikastetxeen arteko lehiak eta ikastetxeen arteko arrakala handitzea besterik ez luke ekarriko, gurasoen erabakitzeko eskubide faltsuarekin batera, ikastetxearen etorkizuneko arrakasta edo porrotaren ardura ikastetxe zehatzen eskuetan utziz. Hori horrela, Hezkuntza Sailak ardurak tokian toki banatu eta egun hezkuntzan dugun arazo larrienei erantzunik ez lioke emango, ezta bere titulartasunekoak diren ikastetxeak babestuko ere.

Adostuko duten legean zalantzarik gabe desarautze hori saihesteko bermeak jarriko direla jasoko da, zoritxarrez egun dugun araudietan horrelako asko jasotzen diren bezalaxe; bete, ordea, ez. Ikastetxeen arteko oreka lausotzeko baliogarria litzatekeen kuota kobratzearen debekua kasu. Gaur egun dugun egoerari aurre egiteko ez ditugu hitz potolo eta intentzio iradokitzaileez beteriko dokumentuak behar, egungo sistema segregatzailea arautuko duen lege argi bat behar dugu.

Hortaz, eskertuko geniokeena Urkullu lehendakariari, baita berarekin adostasunetara iritsi direnei ere, ez litzateke hainbeste noiz argitaratuko den legea baizik eta zer arautuko duen EAEn dugun hezkuntza sistema publiko-pribatu dualak sortzen dituen arazoak konpontzeko. Begi-bistakoa baita udalari eskumena emanez, ez dela desagertuko EAEn dugun %49 ikastetxe kontzertatuen kopurua.

Komunitatea eta parte-hartzea indartzeko politiken aldekoak gara STEILASen, horregatik hain zuzen ere defendatzen dugu Euskal Eskola Publikoa, hori delako komunitatearen funtsa. Komunitatearen indartzeak publikotasunera garamatzalako eta zerbitzu publikoetan soilik eman daitekeelako. Hori al da lege honek jasoko duena? Gaindituko al dugu behingoz lege horren bitartez egun dugun hezkuntza sistema pribatizatzailea edo malabarismoak egingo dira orain arteko sistema injustu eta desorekatua zuritzeko, itunpeko ikastetxeen etorkizuna blindatu eta legitimatzeko, ditugun arazoen inguruan ezer arautu gabe?

Eskola publikoa berez da parte-hartzailea, hori baita publikotasunaren oinarria, ez dugu hori arautzeko beste legerik behar; ordea, bere biziraupena ziurtatuko duen bermea behar dugu aspaldi herri honetan, eta ez dugu uste Hezkuntza Itun honek asmo hori duenik. Beraz, Euskal Eskola Publikoaren aldeko hezkuntza politika erreal bat izan arte guk borrokan jarraituko dugu, hori baita gure hizkuntzaren eta gure gizartearen biziraupenerako aukera bakarra.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-03-12 | June Fernández
Meloi saltzailea
Eskratxe

Antifaxismoari buruz idatzi nahiko nuke, hori baita aurten mugimendu feministaren gaia. Alabaina, eskratxea egin diote Martxoaren 8ko bezperan euskal kazetari antifaxista eta profeminista bati.

Gizonak bere lehenengo liburua aurkeztu du Madrilen bi kazetari ospetsuk... [+]


Teknologia
Komentokrazia

Sare sozialetan badira zenbait pertsona eragin gaitasun handikoak. Jarraitzaile ugari dute, eta euren iritziak egiatzat hartzen dira. Askok, ordea, egia barik, interes propioa edo klase baten interesak iraunkortzea bilatzen dute. Ameriketan komentokrata deitzen zaie. Alegia,... [+]


2025-03-12 | Mati Iturralde
Gudaren jauntxoak

1986. urtean Espainiako Estatuak NATOn jarraitzearen aurkako botoa eman zuen euskal gizarteak. Denborak ematen duen perspektibak oraindik ez du azaldu zeintzuk izan ziren gizartearen arrazoi sakonak gerra erakundean parte hartzeari uko egiteko.

Felipe Gonzálezen... [+]


Ikusezinak

Martxoaren lehenengo lanegunarekin batera, komunikabideetan azalduko ez diren aldaketak etorri dira EHUn. Azken Lan Publikoko Eskaintzaren ondorioz, ehunka langile –arlo tekniko eta administrazio zerbitzutakoak– orain arte okupatzen zuten lanpostutik atera eta beste... [+]


Bolo-bolo

Bolo-bolo dabil energia berriztagarrien hedapenaren inguruko eztabaida. Sarri askotan, iritsi den proiektu zaparrada desordenatuak eragindako artegatasunak bultzatuta, albiste zein iritzi-artikulu mordoaz gain, hitzaldiak, eztabaidak, mahai inguruak, bideo emanaldiak eta abar... [+]


Elle-aren biya

Lagun asko sumatu dut kezkatuta euskaldun gero eta gutxiagok ahoskatzen duelako elle-a. Haur eta gazte gehienek bezala, heldu askok ere galdu du hots hori ahoskatzeko gaitasuna, idatzian ere nahasteraino. Paretan itsatsitako kartel batean irakurri berri dugu: altxorraren biya... [+]


Lankidetzaren aldeko aldarria

Unibertsitateko ikasleen artean, maiz topatzen ditugu beste lurraldetakoak ere, bereziki gradu ondorengo ikasketetan. Topaketa horiek badira errealitate berriak ezagutzeko bide, baita besteak entzun eta besteez ikasteko parada ere. Garapenerako lankidetzari loturiko gaiak izan... [+]


2025-03-11 | Joan Mari Beloki
Euskal Herria Europa berrian

Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]


Euskara bihotzean eta erdara ezpainean

Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]


Hezkuntzaren merkantilizazioa eta noraezaren aurrean, HezkuntzArtea sortu da!

Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]


EAEko Osasun Saila mediku euskaldun bila

Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]


Zilbor-hestea

Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.

Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Eguneraketa berriak daude