Hezkuntza lege honi ez!

  • Ez orain, ez lehen!

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Eusko Legebiltzarraren %91k babestu zuen 2022ko apirilaren 7an gauzatutako Hezkuntza Ituna. Gutxik esperotako kontsentsu zabala izan zen hura, printzipioz gertuko egitasmo politikorik ez zuten eragileak baitziren haiek.  Kontsentsu horren oinarria funtsean ados egotea besterik ez zen, eta kontuak hala, ez zen indar handirik egin titulartasun publikoa eta pribatua parekatzeko asmoa zuen proposamena geldiarazteko edota berau lantzeko. Era berean, ordea, eduki lausoak zituen kontsentsu horrek parez pare ireki zizkion ateak legeari; ordutik aurrera, itun politiko handien logikan ulertu beharreko lege honi.

Politika hitz larriz egitea posible zela irudikatzen ari ziren bitartean hainbat erabaki kezkagarri hartu dira. Erabaki horiek gure hezkuntza sistema hobetu beharrean, okerragotu egin dute: erabaki horiek egungo sistema duala betikotzeko asmoa dute. Dekretu bidez hartu diren erabakiotako batzuk, bereziki matrikulazioaren eta onarpenaren ingurukoek, ez diote inolako onurarik ekarri eskola planifikaziori, nahiz eta horixe izan hezkuntza publikoaren eta pribatuaren artean ikasleak banatzeko ardatz nagusi. Ondorioz, eskola publikoaren hezkuntza eskaintza ez da lehenesten eta hala, Andoainen esaterako, ez da %15era ere iristen. Ez dugu ahaztu behar legearen txosten juridikoan bertan irakurri dezakegula hezkuntza eskaintza publikoa ez lehenesteak LOMLOE urratzen duela; izan ere, LOMLOEk eskaintza publikoa handitzeko agindua jasotzen baitu.

Kontsentsu zabala irudikatu izan duen prozesu honetan, ezin da ukatu askotan deitu gaituztela gure ekarpenak egitera; era berean, ordea, ez dugu ahazten ekarpen horiek ez dituztela kontuan izan. Gure kezkak arinkeriaz ere kudeatu izan dituzte, eta bai ala bai  ziurtatu izan zaigu, esaterako, ikastetxe pribatu-kontzertatutan kuotak debekatuko liratekeela, matrikulaziorako leiho bakarra izango litzatekeela, edota ikastetxeko hizkuntza proiektuak, proiektua zein-nahi izanda ere, bermatu ahalko liekeela ikasleei B2 euskara maila.

Hezkuntza Legeak ez du sistema bera euskalduntzeko biderik ematen eta hezkuntza sistemaren ardatz euskarak izan behar duela uste dugunok ez gaitu asebetetzen

Behin-behineko testua bozkatu den honetan, jakinarazi da diru publikoa jasoko duten ikastetxe pribatuek ez dituztela kontrol-mekanismo errealak izango. Berri honek ez gaitu ezustean harrapatu, noski, jakinarazi baitugu guk hamaika aldiz ez dela bideragarria ziurtatzea doakotasuna eta laikotasuna, beren identitatea errespetatzea ezinbesteko den ikastetxeen kasuan, adibidez; izan ere, beren izate propioa baita, desberdintzea edota ebanjelizatzea, hurrenez hurren.  Hori, ordea, ez dugu guk bakarrik esaten, hezkuntza-itunei buruzko araudia onartzen duen dekretua (293/87) 40 urte luzez ez bete izana bada berme nahikoa hori esan ahal izateko eta, era berean, orain gutxi gogorarazi digu hezkuntza batzordean ikuskaritzako kide batek: gaur egun, ez dago kontrol-mekanismorik. Ondorioztatu genezake, hortaz, itunpentze unibertsala mantenduko dela, eta orain gainera, izan baduela lege-bermea etorkizuna ziurtatzeko jaiotze tasa behera doan honetan.

Horrekin guztiarekin, galde genezake orain jada kontsentsurik gabeko lege honek hezkuntza sistemari egiten dion ekarpena zein den; inoiz lege honen asmoa izan bada behintzat hezkuntza sistemak jasaten dituen arazoak kudeatzea. Guk argi dugu ez duela segregazioa konponduko eta gure jendarte osoak hortaz segregazioa pairatzen jarraitu beharko duela, herrian eta parkean, familian eta lagunartean areagotzen ari den ezinegona bizitzen jarraitu beharko dugula, alegia. Horrexegatik ez dugu uste lege honek 30 urte iraungo dituenik; izan ere, gizarte desberdinkeria areagotzen baitu eta dinamika klasista eta arrazistak bideratzen baititu. Horrek guztiak, gainera, gizarte kohesioa deuseztatzen du, eta horrek erlazio zuzena du legeak sustatzen ez duen euskararen erabilerarekin. Gizartearen kontsentsua ez izatearen arrazoia horixe da, gainera. Hala izan dugu ikusgai hezkuntza publikoaren alde azken hilabeteetan egin diren manifestazio jendetsuetan, nahiz eta entzungor egin duten batzu-batzuek. Egun, gure esperantza bakarra da hezkuntza legea ez dadila bihurtu trukerako elementu, eta ez dadila aldatu behin eta berriz unean uneko asmo politikoen arabera, horrek ezegonkortasun esanguratsua baitakar.

Azken galdera prozesu honetan parte hartu dutenei egin beharko genieke ea merezi izan duen honek guztiak; izan ere, dokumentu honen emaitza LOMLOEren erreferentzien azpitik baitago eskola publikoari dagokionez, eta suposatzen dugu horrek ez dituela asebetetzen hortaz estatuko legea sustatu zuten haiek. Era berean, ordea, ez du sistema bera euskalduntzeko biderik ematen eta hezkuntza sistemaren ardatz euskarak izan behar duela uste dugunok ez gaitu asebetetzen. EAJren lehen proposamena orain mahai gainean dugun hau izango balitz hasiera-hasieratik, inork horri babesa emango liokeela irudikatzea ezinezkoa da, edo agian bai, eta horregatik gaude egun halaxe.

Nagore Iturrioz Lopez eta Yolanda Porres García, Steilas sindikatuko kideak.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Hezkuntzaren merkantilizazioa eta noraezaren aurrean, HezkuntzArtea sortu da!

Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]


EAEko Osasun Saila mediku euskaldun bila

Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]


Zilbor-hestea

Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.

Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


2025-03-06 | Haizea Isasa
Kasu, ez gitxu lo!

“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.

Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]


Feminista sindikalista ala sindikalista feminista

Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.


2025-02-26 | Elixabet Etchandy
Martxoaren 8ko, emazte langileak lehen lerrora!

Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Asko gara, etorri gurekin euskal eskola publikora

Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]


Kuotak, ikastoletan

Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]


2025-02-20 | Manex Gurrutxaga
EH Bilduren barne kongresuaz: behin betiko integraziorako bidea

Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Eguneraketa berriak daude