Dirudienez, hilabete batzuk barru Hezkuntza Lege berri bat izango dugu. Etorri bitartean, hainbat neurri hartzen ari dira jada eta lege horren zirriborroa plazaratu da. Eta ikusten ari garena kezkagarria da. Artikulu honetan alderdi bati helduko diogu: arlo batzuetan indartuko den desarautzea. Izan ere, ikastetxe bakoitzaren esku geratuko da oinarrizko eskubideak bermatu ala ez.
Datorren hezkuntza lege berriaren ondorioz, hezkuntza sistema ulertzeko modu hori indartu egingo da. Adibide grafiko bat: ikastetxe bakoitzaren hizkuntza proiektuaren esku geratuko da euskara ikasteko eskubidearen bermea. Orain arte ere, de facto, gehiegizko malgutasuna egon den arren, etorkizunean administrazioaren esku-hartzea are gehiago murriztuko da.
Ikasleen onarpenaz gauza bera esan dezakegu: ikastetxe guztiek onartu beharko omen dute gutxieneko ikasle zaurgarri kopuru bat. Behartutako "banaketa" hori sistemaren porrotaren adierazle nagusia da, sistema baztertzaile bat gainditu ezinaren seinale. Ikastetxe itunduek (hala izaten jarraituko baitute) ikasleak jatorri sozioekonomiko eta sinesmenen arabera aukeratzen jarraitu ahal izango dituzte. Hori da eskola segregazioaren jatorria, eta, ikasleen hautaketa ekiditeko neurri eraginkorrak hartzen ez diren bitartean, Europa osoko hezkuntza sistema klasistenetariko bat pairatzen jarraituko dugu. Eskola berdinzalez osatutako sistema inklusibo bat sustatu beharrean, ikastetxe segregatzaileentzat berariaz egokitutako ikasleen onarpen sistema sortuko da, ikasle zaurgarri kopuru bat behintzat onartu dezaten beraien hezkuntza komunitatean, homogeneotasun soziala hezkuntza proiektuaren ardatza izatea ahalbideratzen zaien bitartean. Baina euskararekin bezalaxe, inklusioaren arloan ere, administrazioa izan beharko litzateke, akordioekin edo akordio gabe, eskubideen bermatzailea. Ezin da ikastetxe bakoitzaren "izaera propioaren" edo "idearioaren" eskuetan utzi ikasleen onarpena, diru publikoz hornituta dagoen bitartean behintzat.
Euskararekin bezalaxe, inklusioaren arloan ere, administrazioa izan beharko litzateke, akordioekin edo akordio gabe, eskubideen bermatzailea
Jaiotza kopuruaren jaitsiera aukera paregabea izan zitekeen hezkuntza eredu baztertzaile eta liberala gainditu eta administrazioak egiten duen ikastetxeen plangintza mugatzeko, ikasle guztien oinarrizko eskubideen bermea oinarri hartuta eta itunpeko eskola segregatzaile kopurua murriztuta. Aldiz, azken hilabeteetan hartu diren erabakiek agerian utzi dute ikasleen euskara ikasteko eskubidea eta ikasle guztien inklusioa ez direla lehentasunak, ikastetxe pribatu-itunpeko guztiei, inongo bereizketarik gabe, bere horretan betikotzeko erraztasun handiak eman baitzaizkie. Izan ere, "Euskal Hezkuntza Zerbitzua" eraikitzen hasteko, ikastetxe pribatu-itunpekoek jasotzen duten hornikuntza publikoa igo dute aurten ere (%17 azken bost urteetan, Steilasen datuen arabera), itunak lortu ahal izateko ikasle kopurua jaitsi diete ikastetxe horiei eta bi urteko gelak ere itundu dituzte. Gogoratu dezagun ikastetxe pribatu-itunpekoen artean gehienak kristauentzako eskolak direla (sistemaren %35 gutxi gora-behera) eta ikastola kontzertatuak sistemaren %15 direla. Titulartasun pribatuko ikastetxe gehienen ardatzak sasi-eleaniztasuna, komunitatearen homogeneotasun soziala eta erlijio katolikoa dira. Agerikoa da ezarri nahi den legea oinarri sendoa izango dela zentro horien biziraupenerako.
Izan ere, akordio politikoaren gako pribatizatzaile nagusia sistema ulertzeko moduan dago: erakunde autonomoz eta independentez osatutako sistema bat izango dugu, ikastetxeen "izaera propioa" ukiezina izango da, "deszentralizatua", produktuaren kalitatearen araberako baliabideak esleituko dituena (ez beharren arabera) eta izaera publikoa eta pribatua bateratzen saiatuko dena. Administrazioaren esku-hartzea mugatu nahi dute eta eskola publikoek ikastetxe pribatuen arau malguen ekosistema lehiakorrean egin beharko dute igeri, eta ez alderantziz. Enpresa munduaren logika indartuko da (OCDEtik eta Europako Batzordetik agindu bezala). Ondorioz, darwinismo soziala sustatuko da hezkuntzan. Horregatik, lobby batzuen babesa duten ikastetxe pribatu-itunpeko baztertzaileak mantentzeko, solemnitatez betetako agerraldi hutsaletan, politikariek aurrepolitika dena berrikuntza iraultzaile gisa aurkeztu digute herritarroi: ikastetxe horiek diru publikoa jasotzeko baldintza batzuk bete beharra, alegia (baldintza horiek lehenagotik ere idatzita ez baleude bezala). Eta baldintza horiek betetzen dituzten ikastetxeak izango omen dira EAEko "euskal hezkuntza zerbitzu publikoaren" parte.
Ezinbestekoa da "deszentralizazioari" ekin aurretik, sistema bateratu eta berdinzaleago bat egituratzea, eskola publikoaren perimetroa zabaltzea eta hegemoniko bilakatzea
Baliteke, hezkuntza publiko bateratua oso zabalduta dagoen herrialde handietan eta eskola-segregazio tasa txikiak dituzten horietan, politika deszentralizatzaileak egokiak izatea, hurbiltasuna eta komunitatearen indartzea sustatzeko balio baitezake. Baina bi milioi biztanle dituen herrialde txiki bateko administrazioak egiten duen hezkuntza eskaintzaren erdia pribatua denean, deszentralizazioak eta sistemaren desarautzea ahalbideratzen duen autonomiaren indartzeak erruleta errusiar bilakatzen dute sistema. Horregatik da ezinbestekoa "deszentralizazioari" ekin aurretik, sistema bateratu eta berdinzaleago bat egituratzea, eskola publikoaren perimetroa zabaltzea eta hegemoniko bilakatzea. Kontrakoa sistema pribatizatzea eta desarautzea da eta herri proiektu bateratu eta sendo batetik aldentzen gaitu.
Laburtuz, galtzeko asko eta irabazteko ezer gutxi dutenekin lotu dituzte akordioak, irabazteko asko eta galtzeko ezer gutxi duten horiekin lotu beharrean. Arriskurik gabeko akordio politikoa izan da, eta betikoen pribilegioak mantentzeko legea eraikitzen lagunduko du. Horregatik izango da lege neoliberal bat, berriro ere ikastetxe pribatuetako jabeei, bezeroei eta beraien seme-alabei gainontzeko herritarrei baino eskubide gehiago aitortuko dizkielako.
Aitor Idigoras, irakaslea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]
Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]
Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.
Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]
Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]
Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:
“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du
Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]
Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Datu Zentroen instalazioei ateak irekitzen dizkiete horiek arautzeko legedia sortu aurretik. Bilbao-Arasur Dantu Zentroarekin, bere lehen fasea gauzatuta, eta instalatzea amesten duen Solariaren Datu Zentroarekin, 110.000 m2... [+]
Otero jauna, garai honetan artzain honek ez du tarte handirik izaten ezertarako, justuan ibiltzen naiz, baina gaurkoan ezin utzi erantzun gabe zure azken kolaborazioa. Izan ere, sortu didan egonezinak pisua du. Haserrea ere astuna egiten zait. Ez pentsatu, ordea, dela zenbait... [+]
Duela gutxi, asteburu berean, Ertzaintzak bi salaketa jaso ditu: lehenengoa, emakume kolonbiar batena; lekukoen arabera, ertzainak kolpeka jarraitu zuen lurrera bota ondoren eta konorterik gabe zegoela; ospitalean garuneko edema eta paralisi partziala diagnostikatu zizkioten... [+]
Frantziskok "Franciscomanía" zeinuarekin hasi zuen bere Aitasantutza. Fenomeno soziologiko horri esker, Vatikanoko boterearen zirrikituak aldez aurretik ezagutzen ez zituen gaztetasunaren ikono eta Elizako aldaketa-haizeen intsuflatzaile bihurtu zen.
Era berean,... [+]