Hezkuntza Lege berri baten lanketan ari dira EAEko alderdi politikoak. Legebiltzarreko Hezkuntza batzordeak aurkeztutako lehen zirriborroaren ondotik, EAJk eta PSEk adostutako zuzenketak ezagutu ditugu, eta lehenak eragiten zigun kezka areagotu besterik ez digu egin Arnas Dezagun ekimeneko gurasooi. EAJrengandik behintzat, ez genuen halako atzera-jauzirik espero.
Baina testuari ekin aurretik, ekar dezagun gogora, labur bada ere, hizkuntzari dagokionez nondik abiatzen garen EAEko Hezkuntza sisteman.
Egun, derrigorrezko hezkuntzako ikasleen %65 inguru D ereduan daude matrikulatuta (Haur Hezkuntzan %80 inguru). Aldiz, Lanbide Heziketan %20ra ere ez dira heltzen, aurreko eskolatzean euskalduntzen eginiko ahaleginak zuloan behera botaz, lan munduaren atarian.
Gogorarazi ere, EAEko eta Nafarroako D ereduko ikasle guztiek menperatzen dutela gaztelera, derrigorrezko gazteleraren erreinuan eta itsasoan bizi garenez.
Bestalde, Jaurlaritzaren baitako ISEI institutuak agerian utzi du D ereduak gero eta zailtasun handiagoak dituela ikasleak euskalduntzeko (%40k ez dute nahikotasun maila eskuratzen derrigorrezko ikasketak burututa).
"Proposamena euskara eta euskal kultura fikziozko sistema “eleanitz eta kulturarteko” batez ordezkatzera dator, akulturazioa eta gazteleraren nagusitasuna areagotuz, ingelesaren komodina lagun"
Oinarri hauekin, murgiltze eredua ez den beste edozein ereduk atzerakada besterik ez du eragingo gazteen euskalduntzean. Asko kezkatzen gintuen alderdiak eredu eleanitzaren inguruan jarduten ikustea, eta EAJk eta PSEk adostutako zuzenketak dagoeneko jasaten dugun krisia areagotzera datoz. Izan ere:
Hezkuntza eredu hirueleduna (euskara, gaztelera eta ingelesa irakas-hizkuntza gisa) proposatu dute, euskarazko gaitasunaren eta hezkuntzaren kalitatearen kaltetan.
Jatorrizko testuan, ikastetxeek euskararentzat arnasgune behar zutela aipatzen zen, baina zuzenketetan, aipua desagerrarazi dute.
“Ikasleen hizkuntza-gaitasunak hobetzea” aipatzen zen ere jatorrizkoan, baina zuzenketetan “gaitasun guztiak hobetzea” baino ez da jasotzen.
Jatorrizko testuak, ikasketak burututakoan “bi hizkuntza ofizialak maila berean menperatu beharra” ezartzen zuen. Adostutako zuzenketek “bi hizkuntza ezagutu beharra” baino ez du jasotzen, “maila berean” desagerrarazita.
Hezkuntza “eleanitz eta kulturartekoaren” alde egiten dutela diote "hizkuntz eta kultur kontzientzia zabal bat eskuratzeko" xedez. Eufemismoak gorabehera, proposamena euskara eta euskal kultura fikziozko sistema “eleanitz eta kulturarteko” batez ordezkatzera dator, akulturazioa eta gazteleraren nagusitasuna areagotuz, ingelesaren komodina lagun.
Eskolaren euskalduntzeko ahalmenari azkena eman nahi diote?
Haur etxetik euskaldunak sistematikoki sakabanatzea, EiTBko eta pantaila guztietako euskarazko eskaintza ikaragarri pobrea, gizarte sareen erdal itsasoa, euskarazko kultur eskaintza orokorraren eskuragaiztasuna eta beste hamaika mehatxu zama nahikoa ez baziren, adostu duten eredu hirueledun honek azkena eman diezaioke eskolaren euskalduntzeko ahalmenari.
Arnas Dezagun guraso-ekimenean oso kezkatuta gaude azken hilabeteotan ikusi ditugun mugimenduekin. Itxaropen izpi bat eragin digu hala ere, ELA, LAB, Steilas eta CCOOk egin duten greba deialdi bateratuak, besteren artean honako aldarrikapena egiten duenak:
“Euskararen murgiltze eta mantentze eredu orokortua, ikasle guztiei euskara gaitasun egokia bermatuko diona eta ikastetxe bakoitzaren ingurune soziolinguistikoaren arabera egokitua, tokian-toki euskara indartzea helburu izanik”.
Hori da bidea, eta orain da eragile euskaltzale guztiok batera jokatzeko unea. Egoera larria da. Neurriko erantzuna ematea dagokigu, ortzi-muga areago belztu baino lehen.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]