Hezkuntza Lege berria eta euskara


2022ko urtarrilaren 14an - 11:59
Azken eguneraketa: 13:01
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Azken asteotan luze hitz egiten ari da EAEko Hezkuntza Lege berriaz. Ekarpen gehienak oso interesgarriak dira, eta bat egiten dut proposamen gehienekin. Besteak beste, Hezkuntza aniztunaren aldeko apustua, doakotasuna bermatuko duena, publikoaren aldeko apustua lehenetsiko duena, administrazio-eskola harremana indartuz deszentralizazioa ahalbidetu eta familia-eskola harremana indartzeko proposamenak...

Horrez gain, segregazioa arazo estrukturala bilakatu da. Horregatik, administrazioak ghettoekin amaitu eta integrazioa bultzatzeko premiazko neurriak jarri behar ditu martxan. Aniztasunaren aukera paregabea baliatu behar dugu hezkuntzan egun dauden desberdintasunekin amaitzeko.

Aipatutako guztiarekin, argi ikusten dut oinarri ahalik eta zabalena izango duen lege bat adostu beharko litzatekeela, baina euskara eta gure kulturarekiko atxikimendua ahaztu gabe.

"Oinarri ahalik eta zabalena izango duen lege bat adostu beharko litzateke, baina euskara eta gure kulturarekiko atxikimendua ahaztu gabe"

Euskara hitza faltan sumatu dut proposamen, iritzi artikulu, eta hainbat elkarrizketatan. Ebaluazio diagnostikoek azken urteotan ikasleek euskara konpetentzia gero eta baxuagoa dutela adierazten dute. Hori gutxi balitz, euskara erabilera ere maldan behera doa, eta ez da harritzekoa, hizkuntza menperatzen ez duten haur eta nerabeek nekez hitz egingo baitute euskaraz.

Zoritxarrez ez da soilik Euskal Herrian bizi dugun arazoa. Katalunian ere hainbat ikerketek adierazten dute ikasle zein irakasleek gero eta gutxiago hitz egiten dutela katalanez. Argi dago, beraz, arazoa ez dela soilik ikasleen hizkuntzarekiko atxikimendua, irakasle batzuena ere baita. Horrekin batera, irakasleok formakuntza zabalagoa beharko dugu erabilera bultzatu, euskararen maila hobetu eta hizkuntzarekiko atxikimendua bultzatzeko dinamikak gelan aurrera eramateko. Eta erronka handia da. Izan ere, D ereduaren unibertsalizazioak izan duen arazo handienetako bat euskararekiko familien militantziaren galera handia izan da. Horri ere heldu beharko zaio.

Baina ez naiz ezkortasunean geldituko. Bilatu ditzagun euskal hiztun osoak eta erabilera bermatuko eta sustatuko dituzten neurriak.

Hizkuntza gutxituen biziraupenerako hiztunak trinkotzea ezinbesteko neurria da. Horregatik, haur euskaldunak ez sakabanatzea eta gela berean ama hizkuntza gaztelania eta frantsesa ez duten haurrekin batzea abiapuntu garrantzitsua izan liteke. Horrekin batera, gaztelania ama hizkuntza izan arren euskaraz egiteko joera adierazten duten haurrak ere arnasguneetan txertatu litezke. Ezin ahaztu haurrek erabilera bultzatzeko ereduak ezinbestekoak dituztela, bai irakasle baina baita ikaskideenak ere. Horrez gain, arreta berezia ipini beharko litzaieke euskara etxetik ez dakarten haurrei: errefortzuak jarri, bikoizketak egin, ratioak jaitsi, kanpotik datozen ikasleei harrera eta hizkuntza plana aurkeztu eta jarraipena egin..hots, laguntza gehiago behar dutenei baliabide gehiago emanez.

Esandako guztiagatik, Hezkuntza Lege berriaz gain, ikastetxeetan hizkuntza proiektu sendoak behar dira aipatutako guztiak era egokian jorratzeko. Hori martxan jarriko duten profesionalek formakuntza egokia beharko dute, eta hezkuntza komunitate guztiaren babesa.

Gure hizkuntzak, ikasle eta seme-alabek merezi dutelako, ekin diezaiogun bideari.

Euskara, jalgi hadi plazara!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


Ez da gelako elefante bakarra

Hizpidea jarri zuen Pello Salaburuk sare sozialetan, aipatuta hemendik hamabost urtera etorkinen pisua Bizkaian biderkatu egingo zela, biztanle guztien %22 izateraino, eta hori badela “zinez euskararen mehatxua”. Jakina, horrela botata, beste zehaztasunik gabe, azkar... [+]


2024-07-24 | Itxaro Borda
Estres test

Laugarrenez altxatu da eguzkia Baionako besten eremu setiatuan eta uste dut, septentrioko Euskal Herri honetan, hatsa hobekiago hartzen dugula, batez ere gure hiru diputatuak Fronte Herritar Berrikoak direlako eta olde beltz-kakia hirugarren postura zokoratu dugulako. Bi gauza,... [+]


2024-07-24 | Ahoztar Zelaieta
JELkumeak

Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile berriaren iritziz, Imanol Pradales lehendakariak "esperientzia handiko emakumez eta gizonez osatutako gobernua osatu du, sektore profesionaletan errespetatuak eta Euskadirekin konpromisoa hartu... [+]


2024-07-24 | Tere Maldonado
Hezkuntza sailburuari gutun irekia I

Pedrosa andere agurgarria:

Zorionak, Hezkuntza sailburu izendatu zaituztelako. Ez da ardura berria zure gainean izango duzuna aurrerantzean. Ederto ezagutu behar duzu Hezkuntza Saila, lau urte sailburuorde eman ostean. Ikasturtea bukatuta, kontu batzuk gogoratu nahi nizkizuke... [+]


Trump presidenteordea eta Putin ukrainar presidentea

Joe Bidenen narriadura kognitiboaren eztabaidak bi urte inguru ditu. Batzuetan portaera bitxia zuen, beste batzuetan ez zitzaion ondo ulertzen edo egiak ez ziren gauzak esaten zituen, semea Iraken hil zitzaiola, adibidez. Halere, establishment liberalak bere egoera kognitiboari... [+]


Materialismo histerikoa
Ilara on

Ilarei buruzko artikulu bat irakurri nuen duela bizpahiru egun, Guillem Martinezena, eta ez dakit ondo ulertu nuen. Kontatzen zuen etxe azpian ezer berezirik ez zuen izozki denda bat daukala, eta azken aldian ireki orduko izaten duela jendea, bata bestearen atzean ordenatuta,... [+]


Teknologia
Arreta hezten

Ez dut oso argi gure bizitzak gidatzeko, banaka, botere nahikoa dugun, baina saiatzen jarraitu behar dugula bai. Taldean gauza asko egin badaitezke ere, egunero gure buruarekin borroka bakartia dugu aurrera egiteko. Gizaki gehienok, bizitzea den norabide bakarreko ur... [+]


Eguneraketa berriak daude