Onartu berri den Hezkuntza Legea berria bezain txarra dugu. Tramitazioaren prozesu osoan sektore sozial zabala agertu da lege horren mamiaren kontra, eta handiagoa izan da oposizio hori bere onespenaren aurrean. Gertatu denaren balorazioa eta hausnarketa plazaratu nahi ditugu.
Ez dugu uste azken momentuan onartu edo baztertutako ekarpenek zapuztu dutenik ordura arte ona zen legea, hasiera-hasieratik lege horren planteamendua eskola publikorako kaltegarria zelako: sare publikoa eta pribatua parekatzen dituen legeak ez dio sekula segregazioari aurre egingo, ez ditu interes pribatuak interes komunaren menpe jarriko, eta ez du bermatuko ikasle guztien hezkuntza euskalduna berdintasunean jasotzeko eskubidea. Lege berria egiteko lehen urratsak ematearekin batera, Hezkuntza Sailak hezkuntza-kontzertazioaren moduluak diru gehiagoz hornitu eta denboran luzatu zituen, dirulaguntzak zabaldu, eta planifikazioa eta zonifikazioa sare pribatuaren alde moldatu. Legearen prozesua ildo pribatizatzaile horretatik joan da beti, oinarria baita ikastetxe publikoek zein pribatuek Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoa osatzen dutela.
Zalaparta handia sortu du PSEren inposizioak, zeinek legean hizkuntza ereduak mantentzen direla adieraztea ekarri duen. Txarrerako aldaketa izan da eta EH Bildu kontra bozkatzera behartu du, baina, 2022ko akordioan eta ondorengo aurreproiektuan ere, ez da jaso inolako bermerik D eredua murgiltze sistema izaten jarraitzeko, edota sare pribatuko A eta B ereduak bertan behera uzteko. Oraingo erredakzio txarrak ez ditu on bihurtzen aurrekoak. Zirriborroek ez zuten inolako aurrerapausorik ezartzen euskalduntzearen alde ekiteko.
Legearen oinarrian ez dago hezkuntza eragileekiko adostasun historikorik, baizik eta 2020ko udazkenetik aurrera alderdi batzuen artean garatutako negoziazioa; EAJk eta EH Bilduk, gutxienez, goraipatu dute haien arteko hiru urteko lankidetza. Negoziazioak hasi eta urtebete geroago, hezkuntza eragile askok (sindikatuek, patronalek, guraso elkarteek, tokiko plataformek, ikastetxeek, adituek... guztira 90 inguru) informazioa jaso eta iritzia emateko aukera izan zuten Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean. Legearen bultzatzaileek eragileen atxikimendutzat aurkeztu zituzten batzorde hartan esandakoak, hainbatetan erabateko kontrakotasuna adierazi arren. Ustezko adostasunaren giro hartan iritsi zen legebiltzarraren %90eko babesa 2022ko apirilean, (gutxi iraun zuena, Podemosek epe laburrean alde egin zuen eta). Ordezkaritza handia zen, nahi beste lege onartzeko nahikoa, baina eragileen babesik ez da inondik inora gauzatu prozesu osoan; izan ere, Euskadiko Eskola Kontseiluan patronalak soilik agertu dira administrazioarekin batera legearen alde. Eskola publikoaren aldekoek, aldiz, kontrako jarrera adierazi, eta kalean manifestazio erraldoiak antolatu dituzte.
Hamarkada luzeetan sare pribatuaren aldeko politikek marraztu duten hezkuntza sistema desorekatuak premiazko neurriak eskatzen ditu sare publikoaren eta interes komunen alde
Lege berri honek babes legala emango dio EAEn aspalditik ezarrita dugun kontzertazio unibertsalari. Kontzertazio horrek ahalbidetu du sare pribatuaren gehiegizko presentzia eta ez familien aukerak. Hamarkada luzeetan sare pribatuaren aldeko politikek marraztu duten hezkuntza sistema desorekatuak premiazko neurriak eskatzen ditu sare publikoaren eta interes komunen alde. Ikastetxeen plangintza, zonifikazioa eta matrikulazio kanpaina instituzionalak horretara bideratu beharko lirateke. Horren ordez, hezkuntza politikak ezartzean, familien ustezko hautuak jartzen dira aitzakiatzat sare pribatuen interesen alde jokatzeko.
2022ko maiatzean Jokin Bildarratzek sindikatu gehienekin sinatu zuen akordioaren edukiak ez du zerikusirik legearekin, baina sailburuak sindikatuak bereganatuta zituela adierazteko baliatu du. Sindikatu batek bakarrik, 2023ko maiatzean, Arantzazun, sinatu zuen akordio orokorra Hezkuntza Sailarekin.
Prozesu honetan mahai gainean jarri diren planteamenduak, eta legeak jasotzen dituenak, historian zehar irakaskuntza pribatuaren patronalek eskatutakoak dira. EAEn patronalak anitzak dira, hezkuntza eredu anitz garatzen dituzte, baina sare berekoak dira, eta haiei guztiei interesatzen zaie diru gehiago jasotzea, sare publikoaren kalterako baldin bada ere. Lege hau, jaiotze-tasa behera egiten ari den unean, sare pribatu osoaren interesak blindatzera etorri da. Gure ustez, ikastetxe doktrinatzaile, erdaldun edo segregatzaileei aurre egiteko tresna eraginkorrena sare publiko bakarra, euskalduna, modu demokratikoan kudeatua eta baliabide nahikoz hornitua sostengatzea da. Horretara iristeko bide luzea dugu, bada garaia martxan jartzeko.
Laburbilduz, honako iritzia dugu: lege hau kontsentsu sozialik gabea da eta adostasun eskasekoa; lehenengo zirriborrotik pribatizatzailea izanik, ez da eraginkorra izango segregazioarekin bukatzeko eta ez du bermatuko ikasle guztien euskalduntzea. Lege hau eskola publikoaren kontra doa eta eskola publikoa lege honen kontra dago.
Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneak denona eta denontzat den eskola publikoaren alde borrokatu du urte hauetan, sistemaren ardatza izan dadin. Bide horretan, onartu berri den legea oztopoa izan arren, jarraituko dugu publikoaren alde ekiten, sare publikoko komunitatea sendotzen, eta ahalik eta indar gehienak erakartzen.
Arantza Fernández de Garaialde eta José Manuel Martínez, Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideak
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]
Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.
Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]
Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]
Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:
“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du
Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]
Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Datu Zentroen instalazioei ateak irekitzen dizkiete horiek arautzeko legedia sortu aurretik. Bilbao-Arasur Dantu Zentroarekin, bere lehen fasea gauzatuta, eta instalatzea amesten duen Solariaren Datu Zentroarekin, 110.000 m2... [+]
Otero jauna, garai honetan artzain honek ez du tarte handirik izaten ezertarako, justuan ibiltzen naiz, baina gaurkoan ezin utzi erantzun gabe zure azken kolaborazioa. Izan ere, sortu didan egonezinak pisua du. Haserrea ere astuna egiten zait. Ez pentsatu, ordea, dela zenbait... [+]
Duela gutxi, asteburu berean, Ertzaintzak bi salaketa jaso ditu: lehenengoa, emakume kolonbiar batena; lekukoen arabera, ertzainak kolpeka jarraitu zuen lurrera bota ondoren eta konorterik gabe zegoela; ospitalean garuneko edema eta paralisi partziala diagnostikatu zizkioten... [+]
Frantziskok "Franciscomanía" zeinuarekin hasi zuen bere Aitasantutza. Fenomeno soziologiko horri esker, Vatikanoko boterearen zirrikituak aldez aurretik ezagutzen ez zituen gaztetasunaren ikono eta Elizako aldaketa-haizeen intsuflatzaile bihurtu zen.
Era berean,... [+]
Euskal Herriko Mugimendu Feministak aurtengo Martxoak 8ko mobilizazioak "faxismoaren, erreakzionarismoaren eta zapalkuntzaren aurkako aliantzak" ehuntzean ardaztu ditu.
Kepa Kortak Naiz-en idatzitako “Musikariaren jakituria” artikuluan faxismoa definitzeko... [+]
Harea-erloju baten bidez irudikatu ohi da denboraren joana. Ospatu berri dugu Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoak 49 urte bete dituela iragan den otsailaren 27an. Urte hauetan guztietan, harearen pisuak ez du oraino estali Saharako populuaren askatasun-nahia eta... [+]
Datorren udaberrian, Stop AHT Zundaketak ekimenak bi urte beteko ditu. 2023ko maiatzean, ADIFek Itza, Sakana eta Goierriko udalei jakinarazi zien zundaketa geoteknikoak eta beste jarduketa batzuk egingo zituela AHTaren Nafarroako korridorea Euskal Y-arekin lotzeko alternatibak... [+]
UEMAk Telegram bidez banatzen duen “Euskararen Hemeroteka” kanalean honoko titularrak irakurri ditut bata bestearen atzetik: “Gipuzkoak euskararen aldeko bide-urratzaile izateko ardura hartu du”, eta jarraian “Udaltzainen hizkuntza eskakizunen... [+]