Ipar Euskal Herriko ikasleek baxoa eta brebeta azterketak euskaraz egitea lortzeko borroka lehen lerrora ekarri du berriro ere Seaskak. Oraingoan, desobedientzia ekintza batekin lortu behar izan dute Bordeleko akademiako errektorearekin bilera. Ostegunean irakasle eta gurasoek Baionan, Donibane Lohizunen eta Donapaleuko egoitzak okupatu dituzte. Salatu dute gai horri buruz hitz egiteko hitzordua eskatu zutela mila modutan Bordeleko akademiako errektorearekin, eta ez ziela erantzun ere egin nahi. Adierazi ostean ez direla egoitzetatik aterako haren erantzun bat lortu arte, hitzordua eman diete hurrengo asteazkenerako.
Borroka luzea daramate Seaskak eta Ipar Euskal Herriko euskaldunek Frantziako Hezkuntza Ministerioaren aurka, euskaraz ikasteko eskubidearekin loturik. Bataila nagusietako batek azterketak euskaraz egin ahal izateko eskubidea du ardatz.
Bordeleko akademiako errektorearen esku dago brebetan eta baxoan probak euskaraz egin ahal izatea. Aurretik ere Seaskak salatua zuen brebeta azterketak euskaraz zuzentzeko bitartekoak badirela. "Baina ez dute nahi, erabaki politikoa da". Ez dute etsitzeko asmorik, ordea. Dena den, egoeraz informazio ugari ematen du Seaskako lehendakari Peio Jorajuriak Frantziako Hezkuntza ministro euskarafoboarekin duten gatazkaz egiten duen irakurketak, Ekhi Erremundegiri eginiko adierazpenetan.
"Azterketen gaian dogma bat ukitu dugu. Hezkuntza nazionalean badugu ministro bat dogmatikoa gai horiei buruz, frantsesa euskara baino gorago ezarri nahi duena eta ez duena onartzen euskararen ezagupen minimo bat ere", dio Jorajuriak. "Eta badakigu horretan dela blokatzen. Beraz, hori ez da argumentaziotik gainditzen ahal, beharko da iritzi publikotik gainditu, eta iritzi publikoa ukitzeko behar dugu ere gure ideiak zabalarazi molde guzietan".
Euskaraz egitea lortzeko eskubidea borrokaren bidez irabazi beharko dutela sinetsita, duela zenbait urtetik handitzen ari den dinamika desobedientea abian dute ikasleek. Adibidez, 2018tik euskaraz erantzuten dute brebetako zientzietako proba eta iaz ikasle batzuek baxoko proba ere euskaraz egin zuten. Ikasleen aldarrikapenak bere egiten zituztela-eta, azterketak zuzentzeari uko egin zioten zenbait irakaslek eta Donapaleuko zuzenketa zentroa okupatu zuten.
Eta zergatik da hain garrantzitsua azterketak euskaraz egitea? Argi azaldu du Baionako Bernat Etxepare Lizeoko ikasle batek, Berriako Ekhi Erremundegi kazetariaren galderaren harira: "Euskaraz ikasten dugunez txikidanik nahi ditugu azterketak euskaraz zuzenduak izan daitezen".
Hitzetatik ekintzetara
Korrikak iraun bitartean ARGIAn argitaratzen ari garen 'Hitzetatik Ekintzetara' serieko artikuluan aurkituko du irakurleak borroka honi buruzko informazio gehiago: Brebeta euskaraz: Ez dago isunik, irakasleak kikilduko dituenik.
Donostiako autobus gidari batek maiatzaren 2an, bere hizkuntza eskubideak urratzeaz gain, erantzun euskarafoboa bota ziola salatu du herritar batek. Gertakari horren berri Hizkuntza Eskubideen Behatokiak eman du. ARGIAk pertsona horrekin hitz egin du, zer gertatu zen jakiteko.
Laborantza lizeoetan tokiko hizkuntzetako irakaskuntza sailen sortzea eztabaidatua izan da frantses legebiltzarrean. Legearen zuzenketa proposatu du Iñaki Etxaniz legebiltzarkideak.
Euskal Herrian Euskarazek apirilaren 22tik 28ra egingo du lehen aldiz Harrotze Astea. EHEk bost ekintza nazional prestatu ditu, eta hortik aurrera, herriz herri hainbat dinamika antolatuko dituzte euskaltzaleek. Sugoi Etxarri EHEko kidea elkarrizketatu dugu. Haren ustez,... [+]
Hizkuntza eskubideen urraketekin lotutako 909 kexa jaso zituen Behatokiak 2023. urtean. Horien %75 baino gehiago administrazioari loturiko zerbitzuei buruzkoak dira: “Herritarrek salatzen dute urtero horma berdinaren aurka borrokatzen jarraitzen dutela”.
Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.
Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]
Taldea ezagutarazteko eta proiektua finantzatzeko antolatu dute egun osorako egitaraua.
Euskal Herri euskalduna aldarrikatzeaz gain, euskararen aldeko borrokak kalean ikustaraztea eta indartzea izango du xedetzat.
Duela egun batzuk, Donostiako epaitegiko epaile batek Udaltzaingorako bi lanpostutarako euskararen B2 hizkuntza eskakizuna eskatzea baztertu zuen. Epaile berak, aldi honetan, Donostiako Udalaren erabakia babestu du, eta adierazi du Digitalizazio Kartografikoko bi udal... [+]
Euskalgintzaren Kontseiluak eta beste eragile ugarik datorren larunbatean Bilbon deituriko manifestazioarekin bat egin du Gasteizko Legebiltzarrak EH Bildu eta EAJren sostenguarekin.
Asteburuko egitaraua aurkeztu dute EHEko kideek. Besteak beste, sei tailer egingo dituzte bi txandatan, euskalgintzako pertsona esanguratsuekin.
Topaketak urriaren 7an eta 8an Villabona-Amasan izango dira. Euskara eta independentzia ardatz hartuta, zenbait gairen inguruko hausnarketak egingo dituzte.
Euskarafobia legalaren historia legez lege eta arauez arau aztertu du Iñigo Urrutiak (1966, Jatabe-Maruri), Xabier Irujorekin batera. Horren emaitza da Historia Jurídica de la Lengua Vasca (1789-2023) liburu mardula. Irujo atzerrian zegoenez, Urrutiarekin mintzatu... [+]
Bizikletako martxak eta topaketak antolatu dituzte, euskarak Lanbide Heziketan duen presentziaren inguruan hausnartzeko eta aurrera egiteko proposamenak elkarrekin adosteko.