Hezkuntza eta hauteskunde kanpaina: zergatik ez zarete konbentzitzeko gai?

Ikusle gisa eta irakaskuntzan interesa dugun aldetik, hauteskunde-kanpaina jarraitzean, gure hiriko Udal Bandaren kontzertuak etorri zaizkigu burura, urtero joaten garen kontzertu horiek. Musikariak lehendakarigaiak izango lirateke. Eszenatoki bera, denak ondo ordenatuta, arropa bera, partitura bera jotzen, eta adostasun garbi batekin: euskal hezkuntza sistemagatik ez dizkiogu musika-tresnak elkarri botako. Artikulu honen helburua kanpaina hau hezkuntzaren ikuspegitik nola ikusi dugun azaltzea da.

Banda bateko musika-tresnak orkestra-zuzendariaren inguruan antolatzen dira zirkuluerdi bat osatuta. Hezkuntzari dagokionean, zuzendaria botere korporatiboa da. Une historiko honetan, eskubide kolektiboek atzera egiten dute enpresa-boterearen alde. Aliantza publiko-pribatua delako doinuaren dantzan, korporazio handiak, urtez urte, bolumena eta botere politikoa hartzen eta handitzen ari dira. Kontrol demokratikorako edozein mekanismoren gainetik kokatzen dira, eta hezkuntzan, negozioaz gain, plataforma eder bat ere badute beren idearioa zabaltzeko. Europan, historikoki, European Round Table enpresa-lobbyak partitura "neoliberal-hezitzailea" osatzen du, eta gure sailburu trebea den Jokin Bildarratzek bikain interpretatzen du.

Lehenengo lerroetan, zuzendariaren aurrean, soka-tresnak daude. PP eta EAJ izango lirateke botere korporatiboaren ordezkari agurgarriak lurrean. Funtsean, antzeko programa dute: merkatu-askatasuna. Lankidetza publiko-pribatuarekin leial jokatzen dute, arlo publikotik baliabideak atera eta erakunde pribatuen esku uzten dituzte, eskola pribatu-itunduko patronalen esku hain zuzen, hezkuntzaz ari garelarik. Hauteskunde kanpaina honetan ez dute txintik esan, ez mitinetan, ez elkarrizketetan, eta, oso gutxi, beren programa nahasietan. Horren arrazoia zera da, kanpainara etxeko lanak eginda iritsi direla. Azken bi urteak oso luzeak izan dira haientzat; izan ere, Hezkuntza Itunarekin eta ondorengo Legearekin, dena lotuta eta ondo lotuta utzi dute. Prozesu horretan PPk outsider papera jokatu badu ere, belarriekin txalotzen du. Ayusok, ziur aski, garagardo batzuekin ospatu zuen Hezkuntzako Euskal Zerbitzu Publikoaren formulazioa, eta ikastetxea aukeratzeko askatasuna oihukatu.

Aliantza publiko-pribatua delako doinuaren dantzan, korporazio handiak, urtez urte, bolumena eta botere politikoa hartzen eta handitzen ari dira. Kontrol demokratikorako edozein mekanismoren gainetik kokatzen dira

Soken atzean haize-tresnak daude, gozoak dira eta airean zabaltzen dira arin eta fin. Zuzendariarengandik pixka bat urrunago daude, baina oraingoan, soka-tresnekin bat datoz. Hezkuntza Legea horren adibide garbia da: PSOE eta EH Bildu Hezkuntzaren Euskal Zerbitzu Publikoa kontzeptuaren sortzaileetakoak dira. Termino hori sortzen dute publikoaren eta pribatuaren arteko eztabaida zaharrarekin amaitzeko, galtzerdiari buelta eman eta pribatua ere publikoa dela esaten digute. Berdin zaie ikastetxearen titulartasuna, sare publikoa izatea gehien euskalduntzen duena, EAEk eskola publikoaren Europako indize baxuenetako bat izatea, eskola-segregazioan estatuko indize altuenetako bat izatea edo kuotak sistematikoki kobratzea. Denak balio du itunpeko pribatua salbatzeko jaiotza-tasa baxuko garaietan.

Lege horren babesean, eskola pribatu-itunduaren finantzaketa handitu egin da, eta ikasleak eskola publikotik itunpeko pribatura desbideratzen ari den matrikulazio-sistema opaku bat sortu da. Inork entzun al die haize-tresnei (PSOE eta EH Bildu) kexatzen azken bi neurri horiek ekarri duten bidegabekeriaren inguruan? Inork entzun al die bidegabea dela itunpeko ikastetxe pribatuek, herri askotan, publikoak baino eskola-plaza gehiago eskaintzea? PSOEk 1985ean arautu zituen hezkuntza-itunak, eta EH Bilduk, udal-gobernuetatik, amaierarik gabeko laguntzak ematen dizkio itunpeko eskola pribatuari: garraiorako, azpiegituretarako, matrikulazio-kanpainetako propagandarako...

Urrunen dagoen aldean perkusioa dago, lurrari lotutako musika tresnak dira, erritmo herrikoiei atxikiak. Hezkuntzari dagokionez, leku horretan Sumar eta Podemos leudeke. Duela gutxi, tresna horiek guztiak batera jotzen zituzten. Gaur egun, banatu egin dira eta bakoitzak bere erritmoa jotzen du. Podemosek, Eusko Legebiltzarrean, eskola publikoaren aldeko defentsa argia egin du, eta kanpainan jarrera bera izan du. Baina, hauteskundeen aurreko hilabeteetan, Pablo Iglesiasek, Madrildik, behin baino gehiagotan goraipatu zituen euskal hezkuntza-sistemaren bertuteak. Taktismo hori harri koskor bat izan da bere euskal sukurtsaleko zapatan.

Kontzertu baten erdian, perkusioak bere indar guztia hartzen duenean eta espazioaz jabetzen denean, une batek erotu egiten gaitu, triangelu ahularen doinua agertzen denean. Badirudi baimena eskatzen duela jotzeko eta existitzen jarraitzeko. Barkamena eskatzen diegu, aldez aurretik, musikariei, hain oinarri gutxiko metafora horrengatik. Bada, ETB2ko eztabaidan gertatu zen triangeluaren unea. Hezkuntza ez zegoen eztabaidaren gidoian, pentsaezina Europako beste edozein tokitako debateetan. Perkusioari (Podemos eta Sumar) gai hau interesatzen bazaio, zergatik ez zuten atera? Zergatik egin diote uko gaiari kanpainan aurre egiteari? Zergatik izan dira hain ahulak pribatu-itunduaren defendatzaileekin?

Borroka dialektikoari uko egitea politika egiteari uztea da eta euskal oasiaren mitoa berrestea. Beldur gara laster mito hau eroriko ote den sartuta gauden polikrisiaren pisuagatik. Datu batzuek horren berri ematen digute. Steilas sindikatuak eskola-segregazioari buruz aurkeztu zuen azterlanak fenomeno horren ondorioak gogorarazi dizkigu: eskola-segregazioa oinarrizko eskubideen urraketa sistematikoa da. Gure sudurren aurrean bi abiadurako gizartea sortzen ari gara. Ohartarazteko, komenigarria litzateke Paris inguruko auzoetatik buelta bat ematea, gizarte-kohesiorik ezak zer dakarren egiaztatzeko.

Orkestra berri bat behar dugu, demokratikoa, arlo publikoari begiratuko diona eta justizia sozialeko irizpideekin. Eta lortuko dugu, ez dugu zalantzarik. Gauza asko ditugu gure alde, Euskal Eskola Publikoaren aldeko mobilizazioak historikoak izan dira, subalternitatetik irtetea lortu dugu, publikoarekiko harrotasuna berreskuratu dugu, eta gure oinarri soziala handitzea lortu dugu. EH Bilduko militante askok, baita PSOEkoek ere, onartzen dute Euskal Eskola Publikoarekin egiten ari denak ez duela izenik.

Kanpaina ikusita, eta “parlamenturik ezkertiarrena eta historiako subiranistena” den honek zer egingo duen begira, ezinbestekoa da orkestra-musikatik urruntzea eta beste estilo batzuk bilatzea. Burura datorkigun lehena Evaristo Paramosek bere kantetako batean botatzen zituen galderak dira:

Zergatik behar du legea zuen justiziak?

Zergatik ez zarete konbentzitzeko gai?

José Ángel Masa Espina eta Aratz Ortiz de Elgea Azazeta, Euskal Eskola Publikoaz Harro Gasteizko Plataformako kideak

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Oasiaren ondorena

Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]


Euskararen Eguneko manifestu bat

Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]


Frantziara eta Espainiara bidean

Azaroaren erdialdean ARGIA komunikabidearen efemeridearen bitartez gogoratu dut espainiar selekzioan jokatzen jarraitzeko ukoa duela 25 urte egin nuela. Efemeride horrek atzera begiratzeko eta hausnarketa egiteko aukera eman dit.

Nazioarteko Kirol lehiak herrialdeen arteko... [+]


2024-12-20 | Hainbat egile*
Pornografia gaztetan

Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?

Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]


Idazkaritzak eta kontuhartzailetzak: joko arauak partidaren amaieran aldatzeaz

Joan den abenduaren 5ean, PPk lege proposamen bat aurkeztu zuen Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako toki entitateetako Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza lanpostuetan funtzionarizazioa lortzeko prozesuak bereizteko. Hori gertatuko balitz, 30 pertsona inguruk merezitako... [+]


Torturaren biktimak existitzen dira. Eta egileak?

Nazio Batuek abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zutenetik 51. urteurrena bete da aurten. Data horrek garrantzia hartu du Euskal Herrian eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokitik gogoetarako zenbait elementu eskaini nahi ditugu.

Nazioarteko... [+]


Ainubean

Bazen behin kulturaren gordailu bilakatu zen herria. Denboraren poderioz, munduko agintariek kultura adierazpide ororen aurka hartutako neurri murriztaileen erruz, herrien garra, sormena eta irudimena amatatuz joan ziren, emeki-emeki kandela bat bailitzan. Hala ere, herrialde... [+]


Elon Musk gaiXtoa eta egiaren zaintzaileak

Elon Musken presentzia hedabideetan gora doa, suziri baten moduan, Etxe Zuriko lorategian lurreratu ostean. Lortzen ari den botereaz eta influentziaz asaldatuta omen daude beste botere batzuk eta, bere eragina gutxitzeko asmoz, X sarearen kontra kargatu dute. Azken asteetan The... [+]


Emakumeak, herri indigenak eta natura: giza eskubideen aldeko borrokaren lehen lerroan

Gure eskubideak, gure etorkizuna, orain! lelopean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunak 76 urteetako ondarea ospatzen du. Egunak mundu baketsuagoa, berdinzaleagoa eta jasangarriagoa eraikitzearen alde egitea du xede. Hala ere, aurrerapenak ospatzen diren bitartean, babesturik... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Andoni Burguete
Etekin egarriak itotzen duenean

Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]


Eguneraketa berriak daude