Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunea "etsita" agertu da, Jaurlaritzaren Hezkuntza-Akordioaren zirriborroak ez dituelako aintzat hartu Topagunearen eskaerak: "Akordio honek eskola publikoa baztertzen du, ez dio segregazioari aurre egiten, sare pribatuaren finantzazioa handitzen du eta ez du murgiltze eredua unibertsalizatzen; labur esanda, egungo egoerak bere horretan jarrai dezan uzten du. Ez da euskal gizarteak, kohesioaren, berdintasunaren, justiziaren eta euskalduntzearen bidean behar duena".
Jaurlaritzak aurreko astean plazaratu du EAEko Hezkuntza Lege berriaren abiapuntu izango den hezkuntza hitzarmenaren zirriborroa (artikulu honetan azalduak ditu Mikel Garciak gakoak).
2020an sortu zen Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneak bere balorazioa publiko egin du eta akordio hori ez du egokitzat jo. Topaguneak gogorarazi du akordiorako lau ezaugarri hauek proposatu zituela otsailaren 3an, eta bere ustez akordioak ez ditu kontuan hartu (hitzez hitz honela adierazi dituzte lau ezaugarriak eta hitzarmenaren balorazioa horietako puntu bakoitzean):
"Akordioak ez du jasotzen inolako konpromisorik sare publikoak lehentasuna izan dezan. Kontrara, parekatu egiten ditu bi sareak, pribatua eta publikoa, ezberdinak direnei trataera berdina ematen, eta sistema dual eta diskriminatorioari eutsiz. Publiko izaera ematen dio pribatua denari, zerbitzu publikoa eskaintzen duen aitzakiarekin. Ez du egiten eskola bakarren alde eta ez du publifikazio prozesurik jasotzen. Gobernuaren betiko bide pribatizatzailetik jarraitzen du denon diru publikoarekin denonak ez diren ikastetxeak sostengatuz".
"Akordioak ikastetxe kontzertatuen finantzazioa handituko du guztiz doan izan daitezen. Alderantziz jokatu beharrean, 'izan doan diru publikoa jasotzeko' (legeak dioen bezala), diru publiko gehiagorekin hornituko dituzte orain arte legea bete ez duten eta horri esker zerbitzu hobeak eskaintzen dituzten zentroak. Legeak bermatuko du, beraz, diskriminazioa eta segregazioa sortzen duten ikastetxeen finantzazioa".
"Akordioak asmo onak baino ez ditu aipatzen gure hezkuntza sistemak duen arazo larrienaren gainean. Ez da neurri zehatz bat ere aurreikusten segregazioari aurre egin eta gizarte-kohesioa bermatuko duten politiken, planifikazioaren eta matrikulazio prozesu gardenen inguruan. 0-3 zikloa guztiz publikoa izateko inolako aipamenik ere ez da egiten".
"Ez dago hizkuntza-ereduak gainditzeko borondaterik. Akordioak hiru eleko markoan sakontzen jarraitzen du eta ez du murgiltze-eredu bakarra ezartzeko beharrari erantzuten. Euskararik gabe, ez dago integraziorik, haustura soziala baizik".
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Legegintzaldi honetan bertan onartu nahi duten EAEko Hezkuntza Lege proiektuari zuzenketak aurkezteko epea astearte honetan amaitu da. Lege akordioa sinatu zuten alderdietako bat jausi da dagoeneko, barruan jarraitzen dutenen artean desadostasun nabarmenak dituzte eta hezkuntza... [+]
Ikasturte hasieran salatu bezala, Hezkuntza Lege Aurreproiektuak euskal eskola publikoa sendotu ordez ahuldu egiten duela adierazi du Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneak. Haien ustez, publiko-pribatu sistema duala betikotzen du, ez du eskola publikoa lehenesten, ikastetxeak... [+]
Ikasleen matrikulazio prozesuan aldaketak egin ditu Eusko Jaurlaritzak, “aniztasuna eta zaurgarritasuna modu orekatuan banatzea” helburu. Baina 2 urteko haurren matrikulazioari baino ez diola eragiten, ikastetxea hautatzeko eragin-eremua handitzeak arazoak dakartzala... [+]
Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak deitu eta beste hainbat eragilek babestutako manifestazioan 10.000 lagunek baino gehiagok hartu zuen parte asteburuan, Ertzaintzaren arabera. “Pozten gaitu ikusteak zalantzan jartzen dela hasiera batean erabateko adostasun gisa... [+]
Ikasleak, gurasoak, euskalgintza, sindikatuak… Kritiko direnak eta mobilizazio deialdiak pilatzen ari zaizkio EAEko Hezkuntza Legearen aurreproiektuari. Bi arlo dira polemikoenak: sare publiko eta kontzertatuak legean izan behar duten rola; eta euskarak irakaskuntzan izan... [+]
Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak eskola publikoari “lehentasun osoa” ematea eta hezkuntza pribatu eta itaunduari “mugak jartzea” eskatu du. Jaurlaritzari eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuari eskatu diete sustatzen ari den Hezkuntza... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde mobilizatzeko beharrari erantzunez deitu dute manifestazioa. Eskola publikoa aldarrikatu ez ezik, hezkuntzaren pribatizazioarekin eta eskola-segregazioarekin bukatu beharra erreibindikatu dute.
Abenduaren 14an prentsaurrekoa eman genuen Donostian Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunea osatzen dugun eragileok. Bi helburu zituen prentsaurrekoak: bata, Topagunea aurkeztea, eta bigarrena, segregazioa sortzen duen EAEko hezkuntza-sistema birplanteatu beharra dagoela... [+]