Ana Garcia Diezek (Valladolid, 1971) Laudio Ikastolan ditu seme-alabak. Heziberri dekretuak planteatzen dituen diagnostiko probei planto egiteko deia luzatu du, Aiaraldeko beste hainbat gurasorekin eta irakaslerekin batera.
Eusko Jaurlaritzaren Heziberri dekretuak planteatzen dituen errebalidei planto egiteko dinamika abiatu duzue. Zergatik?
LOMCEren aurka egon gara hasieratik, oso eredu pedagogiko atzerakoia dakarrelako. Oso kaltegarria ikusten dugu gure seme-alaben heziketarako. Heziberrin sartu dituzte LOMCEk ekartzen dituen alde txar asko eta asko.
Lege horrek planteatzen dituen “diagnostiko probak” LOMCE sartzeko bermea baino ez dira.
Iaz hasi ginen planto dinamika honekin. Eusko Jaurlaritzak azterketa batzuk egin nahi zituen, “proba pilotu” moduan izendatu zituena. Horren aurka antolatzea lortu genuen eta nahiko arrakastatsua izan zen planto dinamika hori.
Hori dela eta, aurten beste modu batera planteatu dute. Saltzen ari dira proba hauek diagnostiko proba batzuk bezalakok direla, baina Eusko Jaurlaritzak egiten zituen jada proba diagnostiko batzuk.
Esaten dute “diagnostiko” proba batzuk baino ez direla. Baina horrela saldu behar digute hasieran, sartu eta probak egiten hasi ahal izan daitezen. Beste momentu batean Estatu Espainiarreko gobernutik LOMCEk eskatzen duena aplikatzea eskatu ahal diete. Emaitzak publikoak egitea, proba horiek gainditzea guztiz beharrezkoa izatea titulu bat lortzeko... hori guzti hori geroago etorriko da.
Orain arte Espainiatik etorri den guztia bete dute. Horregatik ezin dugu pentsatu oraingo hauek diagnostiko proba batzuk baino ez direla eta gero LOMCEri ezetz esango diotela. Gainera, ez du zentzurik hainbeste diagnostiko proba egitea ume baten hezkuntza ibilbidean.
LOMCE “desobeditzera” zoaztela diozue. Zer da zehazki planteatzen duzuena?
Eusko Jaurlaritzan asko ikasi dute. Eragina izan du iazko proba pilotuei begira planteatu zen plantoak. Proba horiek planteatzeko beste era bat ari dira bilatzen, beldur hori sortzeko eta jendea desmobilizatzeko.
Aurten ikastetxeen eskuetan jarri dute ardura guztia. Badirudi zentro bakoitzak proba egin edo ez erabaki dezakeela, eta baita egitekotan nola egingo duen eta nola ebaluatuko duen ere. Baina hori ez da guztiz egia.
"Ikuskariek esaten dute derrigorrezko probak direla. Horregatik, ikastetxe askotako zuzendaritza eta klaustroek beldurra daukate, ez baitago argi zer gertatuko den proba horiek egiteari uko eginez gero".
Guk jendea mobilizatu nahi dugu, asko izanez gero beldur horiek desagertu egiten direlako. Zenbat eta jende gehiago izan orduan eta indar handiagoa izango dugu.
Baina kontua ez da soilik plantoa egitea. Oso garrantzitsua da gurasoen mobilizazioa. Azken finean, gure seme-alaben hezkuntzari buruz ari gara hitz egiten.
Guk badaukagu erabakitzeko eskubidea, erabakitzeko zer nolako hezkuntza eredua nahi dugun gure seme-alabentzat. Ikastetxeei eskatzen diegun gauza bakarra bada behintzat jakitea noiz egingo dituzten azterketa horiek, guk plantoa antolatu eta egun horretan gure seme-alabak eskolara ez eramateko.
Horren aurka joan eta gure hezkuntza eredu propioa garatu nahi dugu, eta ikusten dugu desobedientzia keinu hori pauso garrantzitsua dela horri begira.
Baina gurasoek ere pentsa dezakete proba horiek ez egiteak ondorio negatiboak ekarri ditzakeela seme-alabentzat.
Momentu honetan nik uste dut gurasoek ez dutela inolako beldurrik izan behar. Gure seme-alabentzat ez dago inolako eragin zehatzik proba hauek egiten ez badituzte.
Ikastetxeetako langileek beldurra izateko arrazoiren bat izan dezakete. Baina beraiei esango nieke asko baldin bagara ezin izango dutela ezer egin gure kontra. Iaz hori frogatu genuen: “proba pilotua” oso gaizki atera zen, guztiok elkarrekin eta indarrez jokatu genuelako.
Aiaraldeko ikastetxe guztietan planto egiteko asmoa dago?
Aiaraldean ikastetxeak mugitzen ari dira. Ni Laudio Ikastolako taldean nago, eta bertan argi dugu planto egin nahi dugula.
Gurasook oso argi daukagu, eta nik uste dut lortuko dugula, oso zaila izango litzateke ez gertatzea.
"Arabako Ikastolen Elkartearen baitako zentroetan oro har erabaki da planto dinamikaren alde egitea. Amurrion ere desobeditzea erabaki dute."
Eskualdeko gainontzeko ikastetxeetan Gure Hezkuntza Plataformako kideak biltzen eta gaia lantzen ari dira. Beldurren aurka borrokatzen ari gara.
Gurasoen inplikazioa bilatzen saiatzen ari gara baita, zentroren batek azterketa egitea erabakitzen badu gurasoen partetik behintzat planto jarrera gauzatzeko. Nik daukadan informazioaren arabera, kristau eskoletan ez da plantorik egongo, baina baliteke eskola horietako guraso batzuk mobilizatzea. Ikastoletan eta zentro publikoetan behintzat mugimendu handia dago.
Zer egin dezake planto dinamikara batu nahi baina bere seme-alaben ikastetxean horrelako mugimendurik ikusten ez duen guraso batek?
Gure Hezkuntza Plataformara gerturatzeko gonbita luzatuko nioke, informazio jasotzeko eta ikusteko beste ikastetxeetan zer egiten ari garen. Guraso batek bere kabuz planto egin nahiko balu ikastetxeko zuzendariarekin hitz egin beharko luke eta planteatu beharko lioke ez duela nahi bere seme-alabek proba hori egitea.
Noiz egingo den jakitea eskatu beharko luke, azpimarratuta bere erabakia dela egun horretan seme-alabak eskolara ez eramatea, eta ez duela azterketa hori beste egun batean egitea nahi. Argi adierazi beharko lieke eskolako arduradunei norbaitek zer edo zer esaten badie adierazi beharko luketela bere erabakia izan dela planto egitea.
Maiatzean egingo omen dira azterketa horiek. Ordura arte zer egiteko asmoa duzue?
Aste honetan Aiaraldean bilera bat egingo da. Imajinatzen dut ikastetxe bakoitzean barne lana egiten ari direla. Mobilizazio indartsuenak maiatzaren amaierarako egitea aurreikusten dugu, ordurako proba hauek eginda egongo direla aurreikusten baitugu, Eusko Jaurlaritzatik data zehatzik eman ez duten arren.
Baina ez dugu maiatza bukaerara arte itxarongo. Laudion, adibidez, protesta ekitaldi bat egingo da danborradaren ostean (apirilaren 22an). Egun horretan herriko ia ikastetxe guztiak biltzen dira, eta testuinguru aproposa iruditu zaigu. Guraso asko egongo dira eta une aproposa da horrelako ekimen bat egiteko.
Gustatuko litzaidake guraso guztiak animatzea. Oso garrantzitsua da Euskal Herrian gure hezkuntza eredua erabakitzea. Orain arte Eusko Jaurlaritzak erabaki du Madriletik etorritako eredua sartzea. Eta pena bat da hori, guztion artean gure beharretan oinarritutako hezkuntza eredu bat sortu dezakegulako. Hezkuntza komunitatea oso prest dago horretarako.
LOMCEren hasierako helburua bazen Espainiako hezkuntza sistemak zituen akatsak ezabatzea eta ideologia oso nabaria ezartzea. Gabezia horiek hemen ez daude, ez dago gure beharretan oinarrituta. Hori dela eta guztiok batu behar gara, gure eredu propioa eraikitzeko.
Elkarrizketa hau Aiaraldea komunikazioa leihoan argitaratu da eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
Espainiako Gobernuak abenduan onartu zuen hezkuntza lege berria, eta 2022-2023 ikasturtean aplikatuko da bigarren hezkuntzako eta batxilergoko maila bakoitietan. DBHn, hautazko ikasgai gehiago eskainiko dira, eta batxilergoan, arteari lotutako bi modalitate eta beste modalitate... [+]
Murgian ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren jai atarian, hezkuntza arloko murrizketen aurka eta LOMCE lege-proposamenaren kontra borrokan diharduten bi elkartetako ordezkariekin bildu gara, Hezkuntzan Geu Eragileko Edu Zabala eta Denon Hezkuntzako Aitor Otañorekin... [+]
"... hezkuntzako gastu publikoa barne-produktu gordinaren gutxienez ehuneko 5 handitzea..." Alderdi sozialistak erabili ohi duen eta LOE aldatzeko Lege Organikoaren Proiektuan jasotako dialektika tranpati horren beste esaldi bat da. STEILASentzat, hezkuntzan inbertsio... [+]
LOMLOEn, LOMCE ordezkatuko duen legean, zuzenketa bat onartu du Espainiako Kongresuak: diru laguntzarik ez ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten ikastetxeentzat. Neurriak EAEko eta Nafarroako hainbat ikastetxetan izango du eragina, baina horietako batzuek... [+]
Hego Euskal Herriko ikastetxeetan eragingo duen Hezkuntza Legea onartu du Espainiako ministroen kontseiluak. Bertan behera geratuko dira LOMCEk ezarri zituen errebalida polemikoak eta ibilbide espezializatuak, eta Erlijioa ez da notarako izango, besteak beste.
“Esan gezur bat mila aldiz. Errepikatu hitzez hitz. Handik gutxira ikusi, egia bihurtzen. Haien ahotan ikusi, egia bihurtzen.” Horixe abesten du Gorka Urbizuk Berri Txarrak taldearen kontzertuetan. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuarekin gertatzen ari denaren... [+]
Hezkuntzako eta lanbide heziketako ministroak LOMCEri egingo dizkion aldaketak zehaztu ditu Diputatuen Kongresuan.
Erlojuaren orratzek egunari hasiera eman diote. Apunteak hartu eta korrika irten zara etxetik. Urduritasuna. Ordua da, heldu da azkenean. Tik-tak. Aurrera begira, lerro zuzenean eta bakarrik eserita. Isiltasuna. Hasi da azterketa, hasi da selektibitatea.
Ikasleok Zorrotz dinamikak deituta manifestazioa egin dute Arriagatik ehunka ikaslek 'Azterketa arrotz, ikasleok zorrotz' lelopean. Azterketa eta erreforma arrotzen aurrean eta Euskal Herri burujabearen bidean hezkuntza "herritik eta herriarentzat" eraikitzea... [+]
Espainiako Estatuko Konstituzio Auzitegiak atzera bota du PSOEk LOMCE legearen aurka aurkeztutako errekurtsoa, eta ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten eskolei diru-laguntza publikoak ematea zilegitzat jo du.
San Ignacion, Luis Elejalden, Aresketan… planto egin diote LH 6. mailako kanpo ebaluazioari. Hezkuntza Plataformen Topagunetik kalifikazio sistema “inposatu” honi planto egiteko deia luzatu zuten eta elkarlanean ari dira ikasleak, irakasleak eta... [+]
Luis Dorao, San Martin, Lukas Rei, Barandiaran, Umandi… Arabako 27 ikastetxe hauetatik 19 publikoetan egin nahi ditu frogak Eusko Jaurlaritzak martxoaren 5etik aurrera Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasgeletan. DBHn ere Pisa azterketa egitera deituko dituzte 4. mailako... [+]
Berriki jakin ditugu euskal hezkuntzaren emaitza kezkagarriak. Duela luze ez dela, PISA txostenak (Ikasleen Ebaluaziorako Nazioarteko Programak) eman zigun lehen zaplaztekoa, emaitza oso kaskarrak lortu zituztelako gure ikasleek. Izan ere, sinetsarazi ziguten Eusko... [+]
Ebaluaketak "merkatu eta politika neoliberalen menpe" daudela kritikatu du sindikatuak eta proba "jarraitu eta hezigarrien" aldeko dokumentua aurkeztu du.
Hezkuntza arloan bero bukatu zen ikasturtea EAEn eta indartsu ekingo diete berriz murrizketen aurkako mobilizazioei: abendura bitartean, greba orokorra eta arloz arlokoa, itxialdiak, elkarretaratzeak, solasaldirako tarteak, salaketa egunak, borroka asteak eta manifestazioak... [+]