Azken urteetan, genero-berdintasunaren aldeko gizarte-mugimenduak areagotu dira gizartean. Egoera hori kontuan hartuta, irakaskuntzan funtsezkoa da Haur Hezkuntzatik haurren heziketan genero-berdintasunezko hezkuntza garatzea. Izan ere, haurtzaroan aurreiritzirik gabe daude haurrak eta berdintasunean oinarritutako balioak barneratzen dituzte errazago. Horrenbestez, genero-ikuspegia duen berdintasunezko irakaskuntza ezartzeak eragin eraginkorragoa du haurren garapen eta heziketa prozesuan.
Nahiz eta genero-berdintasunerako bidean aurrerapauso handiak eman diren hezkuntza arloan, gizartean egoten diren portaera sexistak erreproduzitzen dira. Hortaz, helburua izan behar da munduko edozein gizarteko kultura patriarkalak sortutako genero-joera eta estereotipoak deuseztatzea ikasgeletan eta ikasgeletatik kanpo. Izan ere, kultura patriarkalean, emakumea bigarren mailan geratu da, eta gizonek eta emakumeek rol zehatzak dituzte, haietatik espero dena, egin dezaketena eta egin ezin dutena zehazten baita hainbat jardueratan.
"Eskoletan ezarri behar den proposamen pedagogikoak teoria feministak egindako berdintasun aldarrikapenari erantzun behar dio"
Gaur egun eskoletan ezarri behar den proposamen pedagogikoa teoria feministak egindako berdintasun aldarrikapenari erantzuna emateko garatu behar da. Berdintasunak eta genero-ikuspegiak gizarteko eremu askotan emakumeek izan duten ordezkaritza historiko eskasa eta genero-rolak baztertu, eta emakume eta gizonen arteko aukera-berdintasuna sustatzea dituzte helburu. Horretarako, onena izango litzateke hezkuntza curriculumean, zeharka, jarduera bakoitzean, genero-ikuspegia kontuan hartzea. Ohartarazteko mutilak eta neskak eginkizun, betebehar eta eskubide berak dituztela. Hortaz, ikasgeletan garatu beharreko estrategiak premisa hauetan oinarritu behar dira: haurren jolasen, funtzioen edo koloreen artean bereizkeriarik ez egitea, eta talde-lanetan edo jolasetan hartzen dituzten rolak berdinak izatea –horretarako rol-aldaketa handia egon behar du–. Gaineratu behar da eskola-materiala berdintasunaren helburuetara egokitu behar dela, eta hizkera ez-sexistaren erabilera barneratu behar du.
Bestetik, genero-berdintasuna ikasgelatik haratago garatu beharra dago. Benetako genero-berdintasuna lortzeko, matxismoa eta sexismoa baztertzeko eta emakumeenganako indarkeria saihesteko helburua izan behar du. Horretarako, ezinbestekoa da gurasoen eta erakundeen partaidetza. Adibidez, haurren eskolaz kanpoko jardueretan edo kirol-praktiketan berdintasuna sustatu beharra dago. Ez bakarrik kirol mistoaren bidez, baizik eta emakumeek praktikatzen dituztenak balioan jarriz. Ohartarazi behar da ere genero-berdintasunak kontuan hartu behar dituela bestelako esparruak. Esaterako, etxeko-lanak edo soldata-arrakala. Era horretan haurrak ohartuko dira gizartean gizon edo emakume izateagatik betebehar eta eskubide berak izan behar ditugula eta ez zaizkiela ezarri behar gizarte- eta genero-rol jakin batzuk.
Bukatzeko, haurrak genero-berdintasunean heztea ezinbestekoa da gizonen eta emakumeen arteko berdintasun erreala lortzeko eta hainbat estereotipo desagerrarazteko. Hezkuntza-maila oinarrizkoenetatik hastea funtsezkoa da berdintasunezko printzipioak finkatzeko. Baina funtzio hori ez da bakarrik irakasleena izan behar, hezkuntza-komunitate, guraso eta gizarte osoarena baizik. Haurtzarotik irakatsi behar dira genero-berdintasunezko printzipioak, oraindik ez baitago haurren eskema mentalean gaur egungo gizartearen ikuspegi patriarkala, eta errazagoa da haientzat genero-berdintasunezko ideiak barneratzea; besteak beste, estereotipo edo genero-rolekin amaitzeko.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.
Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta
EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.