Hezbollahren goi mailako bi agintari militar hil ditu Israelek hilabete batean. Tentsioak gora jarraitzen du, erabateko gerra pizteko kezka artean.
Libanoko Hezbollahk 250 suziri eta misil inguru jaurti ditu Israel iparraldera, sionistek asteazkenean komandante bat hil izanari erantzunez. Muhammad Nimah Nasser Hezbollahko komandantea hil ondoren, bi egunez jarraian dozenaka eraso egin ditu Hezbollahk. Aste honetako erasoak hilabete hauetako bortitzenetakoak izan dira.
Dozenaka suziri eta drone leherkariak bidali dituzte Israel iparraldeko hainbat base militarren aurka eta Siriari okupatutako Golango gainera. Hala ere, gehienak bidean gelditu ditu sionisten aire defentsa sistemak. Israelgo armadaren ibilgailu militar bat gutxienez jo dute suziriek, eta hainbat soldadu sionista larri zaurituta daude. Suteak piztu dira Israel iparraldeko hainbat lekutan, erasoen ondorioz. Israelgo armadak ere adierazi du Libano hegoaldeko “jaurtiketa postuak” jo dituztela.
Sionistek hildako hirugarren goi mailako agintari militarra da Nasser bederatzi hilabeteetan, azken hilabetean hildako bigarrena. Gazako genozidioa abiatu zenetik etengabeko erasoak egin dizkiete elkarri Libanoko eta Israelgo mugan zehar. Libanon, mugaren ondoko bost kilometroko eremuan dauden herrixkak suntsituta daudela adierazi dute Al Jazeerako iturriek, eta 90.000 pertsona baino gehiagok egin behar izan dutela ihes.
Ez dago argi noiz bukatuko den gatazka, edo ea bukatuko den ere. Hezbollahk adierazi du Israelen aurkako erasoak egiteari utziko diola soilik erresistentzia palestinarrak onartutako su-etena adosten denean Gazan. Azken datuen arabera, orain arte sionistek 496 pertsona hil dituzte Libanon, gutxienez 95 zibil. Israelgo agintarien arabera gutxienez 15 soldadu eta 11 zibil israeldar hil dituzte Hezbollahren erasoek.
Erabateko gerraren beldur
Nazioartean agintari askok adierazi dute kezka tentsio gorakada honek ekarri ditzakeen ondorioei buruz, baita NBEak ere, Hezbollah eta Israelen arteko erabateko gerra piztu daitekeelako. Al Jazeerako Zeina Khodr kazetariak adierazi du lehenago ere ikusi direla halako gorakadak, eta egun batzuen bueltan berriz lasaitu izan dela egoera. Hala ere, hitzez gutxienez bi aldeak ari dira gerraren aukera zabaltzen.
AEBetako, Europako eta herrialde arabiar ugaritako agintariek diplomazia bidez baretzeko saiakera abiatu dute azken asteetan. Beiruteko analista politiko batek, Rami Khourik, Al Jazeerari esan dio “Netanyahuk gerra danborrak jotzen jarraitzen badu ere, bere armada ez dagoela prest bigarren fronte bat zabaltzeko”. Hezbollah suntsituko dutela eta gerrara doazela esan izan du Netanyahuk askotan azken asteetan, baina ez omen dute gaitasunik “oraindik Gazan borrokan ari diren bitartean”.
Hezbollahrekin erabateko gerra abiatzekotan gatazka eskualde osora zabaldu daitekeela ohartarazi dute hainbat iturrik. AEBek publikoki adierazi diote babesa Israeli Hezbollahren aurka egiteko, eta milizia txiitak Iranen laguntza izan dezakeela aurreikusten da, ofizialki hala esan ez badute ere.
Asteburuan indiskriminatuki bonbardatu ditu Gaza eta Beirut hegoaldea. 2023ko urriaren 7az geroztik, 42.600 pertsona baino gehiago hil ditu Israelek Palestinan, Gazako Osasun Ministerioak zenbatu ahal izan duenaren arabera. The Lancet aldizkari zientifikoak uztailean kaleratu... [+]
12 hildako –tartean bi adingabe– eta 3.000 zauritu inguru, asteartean. 26 ordu geroago, beste 20 hildako eta 450 zauritu baino gehiago, Libanoko Osasun Ministerioaren arabera. Bi leherketa masibo eta koordinatu izan dira, lehena milaka pertsona-bilagailutan eta... [+]
Israelek lehergailuak jarri zituen Hezbollahk inportatutako milaka bilagailutan, Reuters agentziak kontsultatutako iturrien arabera. Urriaren 7tik jasandako “segurtasun haustura handiena” izan da, talde armatuaren hitzetan. Erantzun bortitza hitzeman du Hezbollahk,... [+]
Larunbatetik iganderako gauean, Israelgo armadak gutxienez ehun hegazkin erabili zituen Libano hegoaldea bonbardatzeko. Israelen arabera "prebentziozko erasoa" izan zen, antza, Hezbollah Israel erasotzera zihoala zioen "informazioa" zutelako.
Israelek Hamas eta Hezbollahko buruzagiak hiltzeko helburua ez da erresistentzia ahultzea. Benetako asmoa da inteligentzian eta arlo militarrean bere nagusitasunaren irudia berrezartzea Israelgo iritzi publikoaren aurrean .
Horietatik hiru haur siriarrak ziren, eta haien etxearen kanpoaldean jolasean zeudela hil dituzte, NBEak gaitzetsi duenez. Hezbollahk mehatxu egin du Israelgo zonalde berriei eraso egingo diela, Israelek azken egunetan Libanon egindako hilketen ondoren.
Hamarnaka mila pertsonak ihes egin behar izan dute Khan Younis eta Gaza hirietatik azken egunetan, nora joan izan gabe. Israelgo armadaren eta Netanyahuren arteko talkak azaleratuz doaz, eta Hezbollahren aurkako gerra geroz eta gertuago dago. Su-eten proposamena mahai gainean... [+]
Europar Batasuneko (EB) atzerri ministroek Hezbollah-ren miliziak talde terroristen zerrendan gehitzea erabaki dute. Argudio gisa, 2012ko uztailean Bulgarian zazpi hildako eragin zituen leherketa aipatu du EBk; erakunde libanoarra erantzuletzat jotzen du. Hezbollah-k ukatu... [+]