Herritarrak eta natura, hurbilago euskararen bidez

  • Urumea bailarako faunaren eta floraren berri ematen duen liburua kaleratu dute Eñaut Agirre Goiak eta Iñaki Sanz-Azkuek Hernaniko Dobera euskara elkartearen eta Aranzadiren eskutik. Ahozko ondarearen eta sinesmen zein ohituren bidez, erakutsi nahi dute euskal herritarrak naturarekin “erabateko loturan” bizi izan direla.


2021eko irailaren 30ean - 15:41
Azken eguneraketa: 17:57
Hontzuria kanpandorrean hegozabalik, liburuaren azalean ageri den irudi indartsua.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Urumea bailarako 150 animalia eta landare espezie deskribatzen dituen liburua da Gure faunari eta florari begira. Baina hori baino gehiago izateko bokazioz ondu dute egileek, “zientzia liburuetan ez dagoen hori” aurkituko baitu irakurleak, hizkuntza, kondaira eta ohiturei lotutako ondare “immaterial” bat jaso dute bertan.

Eñaut Agirre filologoak eta Iñaki Sanz-Azkue biologoak egin dute liburua, Dobera euskara elkarteko eta Aranzadi zientzia elkarteko kideak; ostegun honetan aurkeztu dute lana Donostian, Doberako ordezkari Nagore Zubitur eta Aranzadiko idazkari nagusi Juantxo Agirre-Mauleonek lagunduta.

300 orrialdeko liburuan Urumea bailaran aurkitu daitekeen fauna eta flora aberatsaren deskribapena egin dute fitxaz fitxa, txori, narrasti, anfibio, arrain zein ugaztun. Hernani eta Ereñotzu inguruko izenak edo haien aldaerak jasotzeaz gainera, mendi-mugak igaro eta beste euskalki batzuetakoak ere ageri dira orrialdeotan: guztira 600 euskarazko izen, naturari lotuak, gure hizkuntza-ondarean txertaturik, eta, hemendik aurrera dokumentatuta.

'Gure fauna eta florari begira' liburua aurkeztu dute Donostian. Ezker-eskuin, Juantxo Agirre-Mauleon (Aranzadi), Iñaki Sanz-Azkue (egilea), Eñaut Agirre (egilea) eta Nagore Zubitur (Dobera). Begirada zientifikoarekin egina, baina hortik harago "zientzia liburuetan ez dagoen" ondare immateriala jaso nahi izan dute, euskara ardatz hartuta. (argazkia: Aranzadi)

Euskaraz ulertu beharreko liburua

Oraindik hain ezezaguna zaigun Urumea errioaren sigi-sagan barrena dauden etxe eta auzoetako jendeek espezie horiekin izan dituzten bizipenak, kondairak eta usteak ere badakartza liburuak. Horien bidez uler liteke herritarrek naturarekin loturan orain arte izan duten bizimodua, hizkuntza ardatz hartuta.

Horregatik, egileek azpimarratu dutenez, “euskaraz ulertu beharreko” lana da honakoa, bailarako hiztegiaz gain, beste eskualdeetakoa eta euskal literatura historikoan jasotakoa ere erabili baitute, zertzelada baten bidez baina modu osoago batean, bistaratzeko “euskaldunek natura nola ikusi duten”.

Aurkezpena, Donostian ez ezik, Hernaniko Ereñotzu udal-auzoan ere egingo dute ostegun arratsaldean; eta larunbatean Hernanin izango dira, herri horretan Doberak antolatu duen I. Liburu Azokan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
2025-03-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako metroaren lanetako gainkostua argitzeko eskatuko du EH Bilduk

Satorralaia plataformak Donostiako Metroaren Mirakontxa-Easo zatiko lanek “%164ko gainkostua” izan dutela salatu zuen joan den astean, eta, horren harira, EH Bilduk gainkostu hori argitzeko eskatu du, Eusko Legebiltzarrean erregistratutako galdera sorta baten bidez.


2025-03-03 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Karbonoa ez da neutroa

Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]


Larhunen dabilen otsoaren presentziaren “ondorio larriak” salatu ditu ELB sindikatuak

Mendizale batek asteburuan ikusi du animalia Lapurdiko Azkaine herrian, eta otsoa dela baieztatu du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. ELB lurraldean "harraparien presentziaren kontra" agertu da.


Pagolarren gainean eolikoak jartzearen aurkako aldarria, plazara

Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan. 


Txikori-belarra udaberrian

Udaberri aurreratua ate joka dabilkigu batean eta bestean, tximeletak eta loreak indarrean dabiltza. Ez dakit onerako edo txarrerako, gure etxean otsailean tximeleta artaldean ikustea baino otsoa ikustea hobea zela esaten baitzen.


2025-03-03 | Jakoba Errekondo
Zakilixuten potroximela

Nori ez zaio gustatzen ahuakatea? Ia denok atsegin dugu fruitu berri hori, di-da amaren batean etxekotu zitzaigun. Zenbat urte da ba dendaero ikusten hasi garela? Gure mahaietara iritsi aurretik, historia luzea du.


2025-03-03 | Garazi Zabaleta
Amillubi
Lanerako, proiektua zabaltzeko eta komunitatea egiteko auzo(p)lanak

Gipuzkoako hamaika txokotatik gerturatutako hamarka lagun elkartu ziren otsailaren 23an Amillubiko lehen auzo(p)lanera. Biolur elkarteak bultzatutako proiektu kolektiboa da Amillubi, agroekologian sakontzeko eta Gipuzkoako etorkizuneko elikadura erronkei heltzeko asmoz Zestoako... [+]


Engainuaren eredu

Leihatila honetan behin baino gehiagotan azaldu ditugu Ama Naturaren engainuak bere izakiak babestearren. Batzuetan, erle edo liztor itxura zuten euliak ekarri ditugu, beste batzuetan inongo arriskurik ez duten arrisku-kolorazioko intsektuak ere bai (kolorazio aposematikoa... [+]


2027an ixten hasi behar diren zentral nuklearrak mantentzeko eskatu diote Iberdrolak eta Endesak Espainiako Gobernuari

Espainiako Estatuko zentral nuklearrak itxi ez daitezen aktoreen presioak gora jarraitzen du. Otsailaren 12an Espainiako Kongresuak itxi beharreko zentral nuklearrak ez ixteko eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta orain berdin egin dute Endesak eta Iberdrolak.


Okzitaniako A69 autobidea
Justiziak ezeztatu du obren gauzapena zekarren prefetaren ordenantza

"Historikotzat" jo du otsailaren 27an plazaraturiko epaia Lurraren Altxamenduak sare ekologista antikapitalistak. Bere aldetik, epaiaren "krudelkeria" salatu eta helegitea jarriko duela jakitera eman du Frantziako Estatuak. Duela hogei urte baino gehiago jarri... [+]


Bioaniztasunarentzako finantzamenduak kudeatzeko egitura bat espero dute Hego hemisferioko estatuek

Iazko urriko bileran lortu ez zuten akordioa erdiestea espero dute COP16ko parte-hartzaileek, eta ostegun honetan dute gailurraren azken eguna. 2030. urtea bitartean, bioaniztasunaren alde 200.000 milioi dolar bideratzeko engaiamendua hartu zuten 2022ko COP15 gailurrean, eta... [+]


Fernando Valladares:
“Oparotasuna zer den birdefinituta, ulertuko dugu zer dugun irabazteko”

Biologian doktorea, CESIC Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko ikerlaria eta Madrilgo Rey Juan Carlos unibertsitateko irakaslea, Fernando Valladares (Mar del Plata, 1965) klima aldaketa eta ingurumen gaietan Espainiako Estatuko ahots kritiko ezagunenetako bat da. Urteak... [+]


Eredu inspiratzaileak martxan jartzera animatu ditu Antzuolako ikasleak Fenando Valladares biologoak

Nola azaldu 10-12 urteko ikasleei bioaniztasunaren galerak eta klima aldaketaren ondorioek duten larritasuna, “ez dago ezer egiterik” ideia alboratu eta planetaren alde elkarrekin zer egin dezakegun gogoetatzeko? Fernando Valladares biologoak hainbat gako eman dizkie... [+]


Nestlé eta Sources Alma eskandalua: supermerkatuko ur natural botilak ez genituen uste bezain naturalak

Ur kontaminatua ur mineral eta ur natural gisa saltzen aritu dira urte luzeetan Nestlé eta Sources Alma multinazional frantsesak. Legez kanpoko filtrazioak, iturburuko ura txorrotakoarekin nahasi izana... kontsumitzaileen osagarria bigarren mailan jarri eta bere interes... [+]


Eguneraketa berriak daude