“Herriko zazpi lagun fusilatu zituztela jakin behar da”

  • Iñaki Resa eta Ekain De Olano Hipolito Ajamil Langraiz Okako okinaren senideak dira. Iruña Okako udalbatzan egon ziren, joan den astean, frankistek hil zuten senidearen memoria aldarrikatzeko. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko maiatzaren 22an - 08:56

Suminduta atera ziren bertatik, fusilatutako langraiztarren senideekiko PPk eta PSOEk erakutsi zuten jarrera "lotsagarria" ikusirik. Argi dute biek, Udalarekin edo gabe, omenaldia egingo dietela hildako zazpi lagunei, "zauriak ixteko".

1936ko kolpe frankistan fusilatu zuten Hipolito Ajamil.

Ekain De Olano: 1936ko irailean etxetik atera zuten, eta Gasteizko espetxera eraman zuten. Hortik hilabete batera errekete edo falangista talde batek Ameyugora (Burgos, Espainia) eraman zuen, eta bertan fusilatu. 

Iñaki Resa: Hipolitok okindegia zuen Langraizen, eta dena galdu zuten. Nire ama da Hipolitoren alaba, Langraiz Okan jaio zen, baina txikitan joan behar izan zuten Gasteizera amonarekin. Lau seme-alaba ziren eta oso trantze gogorrak bizi izan zituzten. Agirietan ere ez zuten jaso senarra hilda zegoenik, desagertuta zegoela baizik. 

Ba al dakizue zehazki non hilobiratu zuten?

E.d.O.: Amak kontatu dit 2000. urtean Eusko Jaurlaritza hasi zela frankismoan fusilatutako lagunen datuak biltzen. Eta eskutitz bat bidali zuen bere aitonari buruz zerbait jakiteko. Horren ondorioz, gizon bat agertu zen esanez berak bazekiela Ameyugoko leize batean fusilatu batzuk zeudela, eta uste dugu Ameyugon dagoela.

I. R.: Badirudi leize batean hil zituztela, baina egun autobidea pasatzen da hortik. Obrak egin zituztenean agian zerbait topatuko zuten, baina ezkutatu egin zuten. Hobi komun hori hor dago, eta orain arte ez dute lortu ezer aurkitzea. Dena dela, amak DNAren lagina utzi du, etorkizunean zerbait aurkitzen badute konparatu ahal izateko.

Beste sei pertsona hil zituzten.

E.d.O.: Hainbat historiagilek jaso dituzte zazpi lagunen izenak. Aipatzen dute, gainera, Espainiako gerra baino lehen Langraiz Okan Errepublikaren etxe bat zegoela, eta pentsatzen dugu herrian aktiboenak izango zirela fusilatu zituztenak. Ez dakigu historia berdina izango zuten denek; soilik Pilar Ruiz de Austri ezagutzen dugu, aita eta anaia hil zioten. 

Hildakoen memoria aitortzeko eskatu diozue Udalari. 

I. R.: Gerra hasi zenean Langraiz Oka herri txikia zen, oso jende gutxi bizi zen. Orain jende asko bizi da, ez dira hemengoak, eta ez dute ezagutzen hemen gertatu zena. IruÒa Okako webgunea begiratzen baduzu ez da ezer jasotzen, aipatzen da kontzentrazio eremu bat egon zela, baina herriko jendea fusilatu zutela ez dute esaten, eta uste dut derrigorrezkoa dela zauri luze hau ixtea. Guk ez dugu eskatzen salaketarik, ezta epaitegietara joatea ere, baina herrian jendeak ezagutu behar du gertatu zena, eta izenak jakin behar ditu.

Zergatik orain mozioa?

E.d.O.: Pilar Ruiz de Austrik duela bi urte hitz egin zuen alkatearekin, eta zerbait egiteko eskatu zion. Alkateak baietz erantzun zion, zerbait egingo zutela. Zergatik ez da ezer egin, beraz?

I. R.: EH Bildu prest agertu zen gure eskaera ekartzeko, eta horregatik aurkeztu zen mozioa.

Zer gertatu zen udalbatzan?

I.R.: Kataluniari buruz, pentsioei buruz, hainbat gauzari buruz hitz egin zuten, baina gure proposamena iritsi zenean ez zuten eztabaidatu nahi izan, forma arazoak aipatu zituzten, eta atzera bota zuten mozioa. Lotsatuta atera ginen bertatik.

E.d.O.: Zinegotzi batzuen erantzunak oso mingarriak izan ziren, gaizki tratatu gintuzten.

I.R.: Argazkia nahi genuela leporatu ziguten!! Guk nahi duguna da zauri luze hau ixtea. Nire ama eta Ekainen amona zaharrak dira, eta kontu hau luzatzen bada, hilko dira, eta lekukorik gabe geratuko gara, ezin dugu onartu. Aitortu behar da mina eta sufritu dutena ere. Tristea da, ematen du historiaren zati bat ezkutatzen ari direla, eta ezin da onartu. Ez dira lagun bat edo bi, zazpi dira, herri txiki batean... ez da normala.

Zer egiteko asmoa duzue orain?

I.R.: Aitortza eta omenaldia egin behar diegu senideei, alkatearekin, zinegotziekin edo guk bakarrik. Omenaldia egiten badugu herriko jendea etorriko da, ziur. Jendeak jakin nahi du herrian gertatu dena. Niri esan didate Langraizko ikasleek: "IÒaki, ez genekien ezer honen inguruan, eskerrik asko; orain badakigu zer gertatu zen gure herrian orain dela 82 urte".

E.d.O.: Udazken honetan Udalak ezer egiten ez badu, guk zerbait egingo dugu. Aitortza instituzionala izan behar da, baina zinegotzi hauen jarrera ikusita, oso susmo txarra dugu.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frankismoa
Erorien Monumentua eraistearen aldeko plataformak EH Bilduren, PSNren eta Geroa Bairen jarrera salatu du

Plataformak ostegunerako Iruñeko udaletxe plazan elkarretaratzea deitu du 18:30erako, hiru alderdiek eraikinarekin izandako jarrera salatu eta eraistearen aldeko hautuan berresteko.


Jaurlaritzaren Parisko egoitzaren historia: Gestaporen atzaparretatik berriz EAJren eskuetara

Hamarkada askotako eskaeraren ostean, Parisko Marceau etorbidearen 11. zenbakian dagoen jauregi historikoa EAJren esku geratu da azkenean. Jeltzaleentzat, balio monetariotik harago, balio sinboliko itzela du eraikin horrek, erbestearekin eta faxismoaren kontrako borrokarekin... [+]


2025-01-22 | Julene Flamarique
Gorriz margotu dute Iruñeko Erorien Monumentua, ‘Caídos eraitsi’ eta ‘Faxismoaren aurka lehen lerrora’ aldarripean

Astearte gauean egin dituzte pintaketak, bizilagunek azaldu dutenez. Fatxada nagusia, bertako ateak eta alboetako paretak margotu dituzte. Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilaren 25rako deitutako mobilizazioarekin bat egiten du aldarriak.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Iruñeko Erorien Monumentua eraistea eskatu dute

Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


2024-12-31 | ARGIA
Gontzal Fontaneda euskaltzale gasteiztarra hil da

Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]


Iruñeko atxilotze-aldi luzea

Iruñea, 1939. Urte hasieran, hiriko zezen-plaza kontzentrazio-esparru modura erabili zuten frankistek. 3.000 gerra presorentzako edukiera izan zuen ofizialki; Nafarroan une horretan fronterik ez zegoenez, gerra presotzat baino errepresaliatu politikotzat jo behar dira han... [+]


Urduñako espetxe frankistako biktima gehiago deshobiratzeko lanak abiatu dituzte berriro

Astelehenean abiatu zituzten lanak eta frankismo garaiko 20 biktima berriren gorpuak topatu dituzte honezkero. Asteburura arte luzatuko dute gorpuzkiak lurpetik ateratzeko hirugarren kanpaina.


Iruñeko Erorien Monumentua Maravillas Lamberto interpretazio zentroa izatea adostu dute

Iruñeko Erorien monumentua faxismoaren salaketarako eta memoria demokratikorako Maravillas Lamberto interpretazio zentroa bilakatzea adostu dute EH Bildu, PSN eta Geroa Baik. Eraikinaren parte bat eraitsiko dute, eta adiera frankistako elementuak kendu edo estaliko... [+]


2024-11-18 | Hala Bedi
Frankismoaren errepresaliatuak omendu zituen Lagrango Udalak larunbatean [Argazki galeria]

"88 urteko isiltasuna nahikoa da; gure herritarrek behingoz aitortza ekitaldi bat merezi dute"


Memorian eta bihotzean gordeta, Saturrarango historia zabaltzen jarraituko dute

Saturraran Elkarteak antolatuta, Oroimen Eguneko ekitaldian batu dira larunbatean 1939tik 1944 bitartean Saturrarango Emakumeen Kartzela egon zen inguruan, bertan preso egondako emakume eta umeak oroitu eta omentzeko.


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Astrabuduak Josu Murueta eta Anton Fernandez gogoratuko ditu, haien hilketaren 55. urteurrenean

Ekitaldian 1969ko gertaera tragikoak gogoratzeaz gain, memoria historikoaren defendatzaileak ere omenduko dituzte.


Eguneraketa berriak daude