Herritarren konfinamendu bete-betean, Espainiako Auzitegi Nazionalak Herriko taberna eta elkarteen epaia exekutatzen hasi dela salatu du Sortuk. Zehazki, taberna eta elkarteen kontu korronteak enbargatzeko agindua eman du auzitegiak.
2015ean Espainiako Auzitegi Gorenak 35/02 auziko epaia ezarri zuen, ezker abertzalearekin lotura duten 107 taberna eta kultur elkarte itxi eta konfiskatzeko Auzitegi Nazionalak emandako agindua berretsiz. Ordutik ez da mugimendu askorik izan, baina, Sortuk informatu duenez, azken egunotan taberna eta elkarte horietako batzuek jakinarazpenak jaso dituzte epaia betetzera doazela aditzera ematen dutenak.
Epaiaren exekuzioa, beraz, kontu korronteak enbargatzen hasi dute eta Sortuko kide batek adierazi digunez, "herri batzuetan epaiarekin zerikusirik ez zuten kontu korronteak ere ikutu dituzte, nahastuta edo".
Sortuk salatu duenez "1936ko gerraz geroztik, lapurreta ekonomiko eta politikorik handiena" izango da. Koronabirusa dela-eta Espainiako Gobernuak gerra hotsak erabiltzen ari dela dio alderdi independentistak, "Guardia Zibil eta militarrak osasun krisiaren aurkako propagandaren lehen lerroan jarrita, baina iraganekoa behar lukeen epai honek gogora dakarkigu Espainiako Erreinuaren autoritarismoa ez dela berria zoritxarrez".
"Dena da ETA"ri lotutako enegarren epaia
785 orriko epaian, Herriko tabernak eta elkarteak konfiskatzeko agintzearekin batera, epaileak aurrez eskatutako hiru urteko kartzela zigorra murriztu zieten epaiketa hamarkada bat baino gehiago luzatu zelako, eta urte bat eta 10 hilabetera zigortu dute ezker abertzaleko Joseba Permach, Rufi Etxeberria, Karmelo Landa eta Juan Kruz Aldasororekin batera. Floren Aoiz, Antton Morcillo eta Jon Gorrotxategiri urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zieten. Azkenik, beste hamabi lagun urtebete eta hiru hilabetera zigortu zituzten Herriko tabernen zatiagatik. Ez zuen inork kartzelara joan beharrik izan.
ARGIAn gaiari buruzko erreportaje zabala argitaratu genuen 2015eko uztailean: Desobedientzia herriz herri
Zenbait herritar paseoan atera ziren ostiralean arratsaldeko zortzietan, Xirimiriren aldeko aldarriekin. Hogei lagun baino gehiago elkartu zirenez, manifestaziotzat hartu zuen ekimen hori Ertzaintzak, eta bost lagun identifikatu zituen: hiru, "antolatzaileak"... [+]
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak (GEEA) bederatzi aldiz kondenatu du Espainia torturak ez ikertzeagatik eta horietako seitan Grande Marlaska zen epaile instruktorea.
Inoiz joan bazara Donostiako Alde Zaharreko Rekalde tabernara, seguru barraren atzean ikusiko zenuela Agus Rodriguez, irribarrez, batekin edo bestearekin hizketan. Nor da, ordea? Bere hitzetan: “45 urteko gazte bat, euskaldun berri zaharra, donostiarra, semea, aita, anaia,... [+]
Errepresioaren ikuspegi ezberdinei buruzko mahai-ingurua antolatu du Andoaingo Irunberri kultur elkarteak larunbatean 18:30ean hasita. Andoaingo herriko tabernaren abokatu Oscar Padurak hitz egingo du, Axier lopez kazetaria eta Valentziako rap taldearekin batera.
107 gastronomic clubs and bars belonging to the Independentist Left movement in the Basque Country are to be closed down by a sentence of the Spanish High Court. No one knows when and how such a police operation will commence but meanwhile resistance strategies are been worked... [+]
Manifestazioa deitu dute abuztuaren 8rako Donostian Herriko taberna eta elkarteen itxiera salatzeko. "Politikari eta kulturari aterik ez itxi, herrikoak libre" lelopean, 17:30ean aterako da Gipuzkoa Plazatik. "Ez da ohiko manifestazioa izango", jakinarazi... [+]
Ezker abertzalearekin lotura duten 107 Herriko Taberna eta kultur elkarte ixteko agindua berretsi du Espainiako Auzitegi Gorenak. Inork ez daki noiz eta nola egingo duten halako polizia-operazioa, baina bitartean, erresistentzia estrategiak lantzen ari dira herriz herri... [+]
Asteburuan elkartasun ekimen ugari antolatu dituzte Herriko Tabernen sostengurako. Elkartasuna, konpromisoa eta desobedientzia aldarri, Espainiako Justiziaren azken zigorraren aurkako mobilizazio egunak deitu dituzte Eleak eta Libre mugimenduek. Ostiraleko eta larunbateko... [+]
Ekainaren 27an eta 28an herriko taberna eta elkarteen aldeko mobilizazio egunak deitu dituzte. Ekitaldi ugari eginen dituzte konfiskatuak izateko arriskuan dauden 101 elkarteen herrietan.
Ostegun eguerdian jakinarazi du Espainiako Auzitegi Gorenak 107 'Herriko Tabernak' konfiskatzeko agindua, Auzitegi Nazionalak eskatzen zuen bezala. Horrez gain, hiru urtetik urtebete eta 10 hilabeteko kartzela zigorrera jaitsi diete Joseba Alvarez, Joseba Permach, Rufi... [+]