Datorren urteko festetan Zizur Nagusiak bigantxak berreskuratuko ditu. Aurtengo jaietan ez zen horrelakorik egon, martxoan egindako herri galdeketak festetako egitarautik kentzea erabaki baitzuen. Orduan %18ko parte hartzearekin 50 botoko aldea egon zen ezezkoa eta baiezkoaren aldean. Iraileko festetan txozna berriak eta kontzertuak programatu ziren bigantxen ibilbidea zegoen tokian. Emaitzarekin ados ez eta sinadura bilketa egin zuten galdeketa berri bat eskatzeko. Udal batzarrak baiezkoa eman zion eskariari.
Atzo, azaroaren 25ean, herri kontsultaren errepikapena egin zen Zizur Nagusian. Zenbait eragilek abstentzioa deitu bazuten ere, 2851 herritarrek parte hartu zuten, martxoan baino 632 gehiago. Horietatik 1774k baiezkoa eman zioten festetan bigantxak izateari, €62a alegia. 1037k ezezko bozka eman zioten.