Ezker Abertzaleko militantzia batzeko asmoa dute, herrigintzaren inguruan gogoeta egin eta aurrez ezarritako sei eremu estrategikoen helburuak finkatzeko.
Sortuk Plaza Hutsa ekimena antolatu du hirugarrenez, hiru urteko etenaren ondoren, Burlatan (Nafarroa). Alderdiak sei eremu estrategiko ditu aurrez finkatuak: feminismoa, euskara, lan eta bizi baldintzak, hezkuntza, ekologismoa eta migrazioa. Esparru horietan lanean diharduten militanteak elkartu nahi ditu egitasmoak. Hitzaldi batekin hasiko dute eguna 9:00etan Burlatako kultur etxean, eta ondoren sei tailer izango dira aldi berean, arlo bakoitzari lotutako bana.
Herrigintzaren aro berri baten beharraz hitz egin du Lur Albizu Nafarroako Sortuko koordinatzaileak Berriak eginiko elkarrizketan. "Herrigintza asko egin da Euskal Herrian, eta egiten da. Erronka da nola lotu nazio proiektua oraingo borrokekin". Gaur egun "ahultze komunitario" bat identifikatzen dute. Honen aurrean, herrigintzak eremu batzuetan bultzada handia behar duela dio, "joera hori aldatzeko eta anbizio politikoa igotzeko". Albizuk azaldu du Sortuk bere bidean estrategia independentista eta herrigintza lotzen dituela,
Bagira
Bide beretik, mugimendu abertzalearen 60 urteko ibilbidearen inguruan hitz egingo dute larunbatean Itsasun. Bagira prozesua abenduaren 14an aurkeztu zuten, Euskal Herriko mugimendu abertzalea "eguneratzeko" helburuarekin. Transmisio historikoaren etaparekin hasiko dute prozesua otsailaren 4an, eta zenbait garairen inguruko lekukotasunak emango dituzte 24 pertsona erreferentek. Apirilaren 8 eta 9ra arte luzatuko dute historiaren kontakizunaren etapa.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]
Azora funts putrearena da bata, eta luxuzko etxebizitza turistikoa bestea; asteburuko erreserba amaitu eta bertan geratu dira, instituzioei eskatzeko etxebizitza eskubidea bermatzea. Exijitu diete, besteak beste, alokairuaren prezioa eta etxebizitza turistikoak mugatzeko, eta... [+]
Ehunka kide bildu dira Sorturen VI. Nazio Konferentzian, larunbatean. Iragan ikasturtea "emankorra" izan dela azpimarratu dute, eta datozen urteetarako erronkak berretsi dituzte.
Militante batzuk zentral nuklearrera sartu dira, eta bi pankarta zintzilikatu dituzte: greenwashig-aren aurkakoa eta energiaren “trantsizio ekologiko justua”ren aldekoa. Sortuk neoliberalismoari egotzi dizkio egungo krisiak, eta premiazkotzat jo du “180 graduko... [+]
Azaldu du dei anonimoak egin dizkiotela Galder Barbadori buruz galdezka, eta bere espazio pribatuetan ibili direla, baita autoa margotu diotela ere. Argi du haien helburua dela “militante politiko oro urduri jartzea”.
Kongresu politikoa amaitu eta militantziak Sortuko idazkari nagusi postuan berretsi ostean bildu gara Arkaitz Rodriguezekin (Altza 1979). Botoen %71rekin onartu duten Herrigaia ponentzia politikoan jaso dituzten ideietatik abiatuta egoera politikoaz mintzatu gara berarekin.
Sortuk Bilbon tortura independentismoaren aurka erabilitako "praktika sistematikoa" izan dela salatzeko manifestazioaren amaieran Indautxuko Espainiako Poliziaren komisaldegiaren fatxadan Xabier Kalparsororen aurpegia proiektatuz amaitu dute. Torturapean eginiko... [+]
"Konponbiderako ireki den aukera-leihoa" itxi nahi dutela salatu du Sortuk. 2017tik argitaratzen zuen Sortuk Kalera Info aldizkaria, hiru hilean behin, euskal presoak informatzeko asmoz, besteak beste haien eskubideen aldeko mobilizazioei buruz.
‘Independentziarako Indarra’ lelopean, igandean amaitu du Sortuk hirugarren kongresua Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Arkaitz Rodriguez buru duen zuzendaritza berriak %89ko babesa jaso du eta Euskal Estatuaren aldeko apustua berritu dute. Kongresuan zehar Herrigaia... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionalak deituta, Mikel Albisuk deklaratu du astearte honetan. Preso ohiari babesa adierazteko elkarretaratzea egin du Sortuk. “Gaurko gertaera hau ez da kasu isolatu bat, honen atzean salbuespenezko legedian oinarritzen den Espainiako Audientzia... [+]
Txosten ofiziala babestu dute botoa eman dutenen %71k, eta Lurrari Lotuz osoko zuzenketa %22ak. Parte hartzea %52koa izan da.