Elkarteak ekainaren 27, 28 eta 29an Arberatzen (Nafarroa Beherea) izango den jaialdian izateko aurresalmenta abiatu du ostegunean. Hiru eguneko sarrerak 43 euro balioko ditu eta Ipar Euskal Herriko "lau ertzetatik" festibalera hurbiltzeko autobusak antolatuko dituztela jakinarazi dute.
EHZak azken egunetan publiko egin bezala, ostegunean ekin dio aurresalmentari eta horrekin batera, lehenengo taldeen konfirmazioak publiko egin ditu: "Auhen, Marte Lasarte, W!zard, Radio byzance eta Maskak. Horrez gain, eguneko programazioari doakionez, Cie Choari eta Queer Falafel" artistak izango dira Arberatzen.
"Produktu kultural merkantilizatuen erritmo frenetikotik kanpo" antolatutako festa izango dela adierazi dute eta sold-out bezalako fenomenoak alde batera utzi nahi dituztela esan dute eta denentzako lekua egongo dela esan dute."Kulturgintzaren kapitalizazioa eta pribatizazioa" ere gogor kritikatu dute, horrelako egoera baten aurrean "(EHZ) landatzen den herrian tokiko erritmora" egokituko direla esan dute.
Horrenbestez, makrofestibletatik haratago, hemengo "(h)erritmotik eraikitzen" dela diote, "elkar trukea, auzolana eta autogestioa" oinarri izan duen jaialdia delako, "belaunaldiz belaunaldi milaka laguntzailek landatu" dutena.
"Ohiko erritmoa" izango duela jakinarazi du EHZak: egunean zehar "orotariko animazioak" izango dira: zirku, kontzertu, haurren txoko, mintzaldiak, tailerrak eta mahai inguruak besteren artean. Gainera,
Hiru eguneko sarrerak 43 eurotara eskuratu ahal izango da ostegunetik aurrera apirilaren 1 arte ehz.eus webgunean. Hau lehenengo aurresalmenta bada ere, bigarren eta hirugarrenetan konfirmazio eta xehetasun gehiago argitaratuko dituztela jakinarazi dute.
Azken urteetan bezala, belaunaldi eta gustu guztiei zuzendutako kalitatezko eskaintza oparoa proposatzeko xedea adierazi du EHZko antolakuntzak.
ARGIA festibalaren babesle eta laguntzaile da eta han izango gara: BTN bideopodcastaren atal berezia grabatuko dugu larunbat goizean,... [+]
Nola ezar euskara, gal-bidean, ahal-bidean eta zabal-bidean? Galdera horri ihardukitzen entseatuko da Mattin Irigoien Zabalik elkarteko kidea, ostegun honetan eskainiko duen mintzaldian.
Hitzaldi eta mahai inguruen aurrerapena ere egin dute: Palestinaren egoera, Europako paktua eta immigrazio legea, laborarien mobilizazioa edota festibal eta musikagintza ereduaren eztabaida, besteren artean. Ekainaren 28an, 29an eta 30ean izanen da festibala, lehen aldiz... [+]
Auhen, Janus Lester eta Old School Funky Family taldeak ere izango dira festibalean. Ekainaren 28an, 29an eta 30ean egingo dute jaialdia, Arberatzen. Hiru egunetarako bonu berriak jarri dituzte salgai.
Lehen aldiz festibala Amikuzeko Arberatze herrian ospatuko da. Ekainaren 28, 29 eta 30an izango da.
12.000 pertsona bildu ditu festibalak Irisarriko plazan eta belardian. Publikoaz gain, 500 laguntzaileen lana azpimarratu dute antolatzaileek.
27. edizioa ostiraletik igandera iraganen da Irisarrin. 2019az geroztik ziren bertan, baina garaia etorri zaie mugitzeko: "Ez dakigu oraino zein izanen den gure hurrengo geltokia. Baina segur gira EHZak segituko duela".