Elkarteak ekainaren 27, 28 eta 29an Arberatzen (Nafarroa Beherea) izango den jaialdian izateko aurresalmenta abiatu du ostegunean. Hiru eguneko sarrerak 43 euro balioko ditu eta Ipar Euskal Herriko "lau ertzetatik" festibalera hurbiltzeko autobusak antolatuko dituztela jakinarazi dute.
EHZak azken egunetan publiko egin bezala, ostegunean ekin dio aurresalmentari eta horrekin batera, lehenengo taldeen konfirmazioak publiko egin ditu: "Auhen, Marte Lasarte, W!zard, Radio byzance eta Maskak. Horrez gain, eguneko programazioari doakionez, Cie Choari eta Queer Falafel" artistak izango dira Arbelatzen.
"Produktu kultural merkantilizatuen erritmo frenetikotik kanpo" antolatutako festa izango dela adierazi dute eta sold-out bezalako fenomenoak alde batera utzi nahi dituztela esan dute eta denentzako lekua egongo dela esan dute."Kulturgintzaren kapitalizazioa eta pribatizazioa" ere gogor kritikatu dute, horrelako egoera baten aurrean "(EHZ) landatzen den herrian tokiko erritmora" egokituko direla esan dute.
Horrenbestez, makrofestibletatik haratago, hemengo "(h)erritmotik eraikitzen" dela diote, "elkar trukea, auzolana eta autogestioa" oinarri izan duen jaialdia delako, "belaunaldiz belaunaldi milaka laguntzailek landatu" dutena.
"Ohiko erritmoa" izango duela jakinarazi du EHZak: egunean zehar "orotariko animazioak" izango dira: zirko, kontzertu, haurren txoko, mintzaldiak, tailerrak eta mahai inguruak besteren artean. Gainera,
Hiru eguneko sarrerak 43 eurotara eskuratu ahal izango da ostegunetik aurrera apirilaren 1 arte ehz.eus webgunean. Hau lehenengo aurresalmenta bada ere, bigarren eta hirugarrenetan konfirmazio eta xehetasun gehiago argitaratuko dituztela jakinarazi dute.
Susa argitaletxeak eta EHAZE, antzerkizaleen elkarteak, Ganbila proiektua sortu zuten 2019an. Dimentsio berria izango du hiru atal berriei esker.