Martxoaren 22ko Madrilgo Duintasunaren Martxak egitearen ideia Andaluziako Langileen Sindikatuarena (SAT) izan zen. Sindikatuko gazte plataformako bi kidek, Curro Morenok eta Javier García Fernándezek, hitzaldia eman dute Donostian, Andaluziako gazteen eta egindako mobilizazioen inguruan.
"Zure ekintza ekarpen bat da gizarte justuago bat lortzeko" zikloaren baitan eskaini dute hitzaldia, eta kronika egin dute Eldiario.es-en. Espainiako Gobernuaren murrizketei kontra egiteko jaio zen SAT, 2007an, eta orduz geroztik ekintza ugari antolatu dituzte, baina Andaluziako Gobernuaren erasoak jasan izana kritikatu dute kideek: 800.000 euroko isunak jarri dizkiete dagoeneko.
Hainbat ekintza eta manifestazio arrakastatsuren ostean, Madrilgo Duintasunaren Martxak egitea otu zitzaien, honako aldarrikapenekin: guztientzako etxebizitza eskubidea, zorrak ez ordaintzea, lanpostu duina eskubideekin eta oinarrizko errenta. "Mezu nagusia da herrialdea geratu egin behar dela, puntu eta bereiz egin, eta berriz hasi". Martxoaren 22ko mobilizazioek "erregimenaren bihotza astintzeko" balio izan zutela adierazi dute.
%70eko langabezia
Andaluziak egoera iluna bizi du. Krisia hasi aurretik langabezia %20koa zela gogoratu dute hizlariek, gaur egun eskualde batzuetan langabezia %50ekoa dela, eta gazteen artean, %70ekoa.
SATen aurrekaritzat har daiteke SOC, Landaguneko Langileen Sindikatua. Aspalditik dator nekazal borroka Andaluzian, lurren banaketa justuago baten alde. Horren haritik sortu ziren Marinaledaren gisako esperientziak. Juan Manuel Sánchez Gordillo alkate duen herri horretako adibidea oso garrantzitsua dela diote Morenok eta Garcíak, gauzak beste era batera egin daitezkeela frogatzen duelako. Une hauetan, Andaluziako lurren %50 familien %2ren esku dago.
SATeko kideek hitzaldian adierazi dutenez, ekainaren 21erako mobilizazio handia ari dira antolatzen, Andaluziako Gobernua inguratuko duena. "Krisiaren errudunek aurpegia dute eta hatzaz seinalatu behar ditugu".
Oscar Reina Sindicato Andaluz de Trabajadores-eko (SAT) idazkari nagusia atxilotu egin zuen asteazken arratsaldean Guardia Zibilak Gilena herrian, Sevillako 4. Instrukzio epaitegiaren aginduz, “Koroaren kontrako gorroto irainak” egotzita.
Cerro Libertad Jaenen okupatutako lursaila hustea ebatzi du hiriko epaitegiak. BBVArena da 75 hektareako lursaila, eta Andaluziako Langileen Sindikatuak (SAT) okupatu zuen. SATeko kideek salatu dute tokia “abandonatuta” daukala BBVAk, eta Nekazaritza Politika... [+]
“Garapen ekonomiko eta soziala” erraztuko lukeela argudiatuta, Andaluziaren independentzia aldarrikatu du Oscar Reina SAT sindikatuko bozeramaileak, orain Podemosko diputatu den Diego Cañameroren ordezkoak. Euskal Herriko eta Kataluniako prozesu... [+]
Andrés Bódalo SATeko kidearen askatasuna eskatzeko martxa hastear zela eraman dute atxilo.
Andaluziako SAT sindikatuko Diego Cañameroren hitzetan, autodeterminazio eta subiranotasun eskubideek eta eskubide sozialek elkar hartuta joan behar dute. Bartzelonan egin ditu adierazpenok, gizarte eragileek deitutako Duintasunaren aldeko Martxak hizpide.
Andaluziako SAT sindikatuko kideek asteburuan banatu dute aurreko astean Carrefour supermerkatutik ateratako eskola materiala.
Andaluziako Langileen Sindikatuak (SAT) Rajoyren Gobernuaren dimisioa eskatzeko estatu mailako ekimena antolatuko du. “Estatuko txoko guztietatik” abiatutako oinezkoen martxak Madrilen batzea nahi dute; hainbat sindikatu, mugimendu eta eragile ezkertiarrekin... [+]
Juan Manuel Sánchez Gordillo IUko parlamentari eta Marinaledako (Espainiar estatua) alkateak ez du deklaratu Andaluziako Justizia Auzitegi Gorena ikertzen ari den kausan. 2012ko udaran 18 egunez Las Turquillas finka militarra okupatu izana leporatzen... [+]