Nazioarteko 70 erakundetik gora biltzen dituen People Vaccine’s Alliance koalizioak aurkeztutako txostenak dio herrialde pobretuetako herritarren %1,3k jaso duela txertoaren dosi guztiak. Errudun jo ditu farmazeutikak eta herrialde aberastuenak, txertoak pilatzeagatik.
A dose of reality (Errealitate dosia) txostena argitaratu du People Vaccine’s Alliance elkarteak, COVID-19aren aurkako txertoak munduan duen egoera erakusteko. Koalizioa osatzen dute, besteak beste, Oxfam, ActionAid eta Amnistia Internazionala erakundeek. Txostenaren arabera, herrialde aberastuek hitzeman zuten 1.800 milioi dosi bideratuko zituztela herrialde pobretuenetara, baina soilik 261 milioi iritsi dira. Erantzukizuna eskatu diete G20ko ordezkariei, hango hemeretzi herrialdeek biltzen baitute munduko aberastasunaren %85.
Koalizioak salatu du pandemia behar baino gehiago luzatzen ari dela txertoen eskuragarritasuna ez delako parekidea denentzat. Horren errua enpresa farmazeutikoek eta herrialde aberatsek dutela zehaztu dute. Izan ere, hasiera batean hitzeman zutena ezerezean geratu da; dokumentuak argitu du agindutako zazpi dositik bakarra helarazi dietela.
Erresuma Batuak 100 milioi agindu zituen, baina %10 baino gutxiago eman ditu. Kanadak 40 milioi dosi emateko promesa egin zuen, baina %8 besterik ez ditu eman. AEBek helarazi dute txerto gehien (1.100 milioi), baina hitzartutakoaren %16 besterik ez da. Halaber, koalizioak nabarmendu du porrot egin duela Covax-ek, txertoen banaketa parekidearen alde lan egiten duen erakundeak. Lider politikoek esan zuten Covaxi 994 milioi dosi emango zizkiotela baina 120 milioi jaso dituzte momentuz, alegia, %12.
I don't know who needs to hear it, but we can't rely on charity to vaccinate the world.@g20org leaders - here's a dose of reality:https://t.co/zsE1askfFp https://t.co/kCZhS9nuh9 pic.twitter.com/DZGkOKFbA0
— The People's Vaccine (@peoplesvaccine) October 23, 2021
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Janssen farmazia multinazioanalak txertoaren ikerketa bertan behera uzteko erabakia hartu du, batzorde batek ondorioztatu ostean txertoak ez dituela giza immunoeskasiaren birusari aurre egiteko baldintzak betetzen.
Farmazia enpresa alemaniarrak hamar mila milioi euro irabazi ditu Covid-19aren aurkako txertoen patenteei esker. Hainbat ikerketak frogatu dute farmazeutiken lobbyek oztopatu dituztela patenteak askatzeko akordioak. BioNTechek sare sozialetako mezuak zentsuratu nahi izan ditu,... [+]
Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
COVID-19 kasuek gora egin dute Europan eta 60 eta 79 urte artekoei eta gaitza larri pasatzeko arrisku handiagoa dutenei txertoaren laugarren dosia “berehala” jartzea gomendatu dute Sendagaien Europako Agentziak (EMA) eta Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako... [+]
Erresuma Batuko Airfinity datu analizatzaileak aurreikusi du Europar Batasunak eta G7ko estatuek erositako milioika txerto dosi xahutuko direla erabili aurretik; ohartarazi dute banaketa arazoengatik izan litekeela. UNICEFek jakinarazi du herrialde pobretuek uko egin zietela 100... [+]
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren azken txostenaren arabera, COVID-19ak eragindako heriotza kopurua oraingoaren bikoitza izango litzateke, haren kontrako txertoaren kanpaina martxan jarri ez balitz.
Pandemia honetako erabaki askok eztabaida garden, aske eta sakonen beharra daukate. COVID-19aren aurkako umeen txertaketari debatea zor diogu, Lehen Arretako Berrikuntza Mintegiaren (SIAP) eta Lehen Arretako Espainiako Sarearen (REAP) honi buruzko lanek argi utzi duten... [+]
Patenteetatik libre dagoen COVID-19aren aurkako txerto berri bat sortu du Texasko haurrentzako ospitaleko txertoen garapenerako zentroak (AEB). Indiak dagoeneko onartu du txerto hori erabiltzeko emergentziazko baimena eta haren sortzaileek espero dute laster Indonesian,... [+]
COVID-19ari dagokionez, abenduaren 22an hasi dute umeei zuzenduriko "hautuzko txertaketa" Ipar Euskal Herrian. Desadostasunak eta ulertu ezinak areagotzen ditu azken neurri honek.
Ayoade Alakija Afrikako Batasuneko presidentekideak salatu du omikron aldaera txertoen banaketa desorekatuaren ondorioz sortu dela. Bestalde, EMAk bosgarren txertoaren merkaturatzea onetsi du, “eraginkorra, kalitatezkoa eta segurua” dela baieztatuta; oraindik ez... [+]