Herrialde gehienetan koronabirusaren biktimen estatistikak azpitik kalkulatuta daude

  • Koronabirusaren estatistikak findu ahala agertuko da 2020ko martxo apirilean izurri honek eragin dituela hasiera batean estatistika ofizialek ziotena baino askoz biktima gehiago. Frantziak aldatu behar izan du kontabilitatea, Espainiak aitortzen du benetako zifrak lotu ezinean dabilela, Kataluniak ostegunean bi halakotu zituen bereak, Nafarroako Gobernuak argitara atera itzalean geratutako hainbat hildako... Herrialde gehienetan gertatzen ari den kontua da, The Economist aldizkarirako estatistikak egiten dituen James Tozerrek azaldu duenez.


2020ko apirilaren 17an - 11:08
Covid-19ak eragindako hildakoen kopuru ofizialak erabiltzen dira 'kurbak etzanarazten" ari diren ala ez adierazteko, baina azpitik jotako datuetan oinarrituta daude. (Irudia: The Economist)

"Gaurdanik The Economist.ek ikertuko du Covid-19k herrialde askotan eragin duen gehiegizko hilkortasuna. Jadanik argitaratu ditugu beren datuak erakutsi dituzten sei herrialdeetako mapa interaktiboak". Hala aurreratu du James Tozer The Economist aldizkarirako estatistikak lantzen dituen eta Prospect Sporting Insights konpainiaren nagusi denak. Hona 14 txiotan laburtu dituen ideiak.

Herrialde gehienetan Covid-19ak eragindako hildakoen kopuru ofizialak izan daitezke 'kurbak etzanarazten" ari diren ala ez jakiteko nahiko adierazgarri.

Alabaina, herrialdeetako osasun ministerioek zabaltzen dituzten heriotza kopuru ofizialok hein batean azpitik kalkulatzen dituzte birusak hildako jendeen benetako kopuruak. Tartean, heriotzen kausak erabakitzeak egun batzuetako epea eskatu dezakeelako. Are gehiago, heriotza kopuru ofizial gehienek soilik biltzen dituzte testeatuta positibo emandako jendeenak edo ospitaletan hil direnenak. Italian frogatu denez, horiez gain askoz jende gehiago hil duela birusak. Italiako Estatistika Institutuak Lombardiako 10 milioi biztanletatik 6,7 milioiren azterketa eginda, Martxoaren 28a arteko lau asteetan heriotza tasa gehieizkoa 9.000koa izan zen, baina Covid-19ari ofizialki egotziak soilik 4.000.

Espainian, Carlos III.a Institutuaren datuek biltzen dituzte gehiegizko 13.000 heriotza martxoan, aldiz, koronabirusaren datu ofizialek 8.000. Italain bezala, Espainian ere eguneroko totalak oinarritu dira ospitalek emandako datuentan, horietattik kanpo edo testeatu gabe hildakoak alde batera utziz.

Frantzian, Apirilaren 3a arte gehiegizko heriotzak 8.000 ziren baina kopuru ofizialak 5.000 ematen zituen. Apirilaren 1etik Frantziako agintariak hasi dira zahar-etxeetakoak ere zenbatzen, eta horrek kopuruak asko haziarazi ditu. Epe horretan bertan Erresuma Batuak 7.000 heriotza gehiegizko ematen zituen eta agintariek beren zenbatzeko modua aldatuta ere 6.300 esplikatzera iritsi dira. Holandan ere desfasea oso  handia izan da: Apirilaren 5a arte 4.000 heriotza gehiegi egonda, ofizialki 1.700 egozten zitzaizkion koronabirusari eta 12 egun beranduago oraindik Holandak ofizialtzat emandako 3.100ko zifrak benetakoen aldean oso apala dirudi.

AEBetan estatu gehienek oso mantsoak dira eguneratzen beren datuak. Eta, gainea, horietan ere desfaseak oso handia dagoela dirudi. Zehazki New York hiriaren kasuan, Martxoaren 28aren aurreko astean 1.400 gehiegizko heriotza zeuzkan arren, kopuru ofizialek 1.100 lotzen zizkioten koronabirusari. Krisia areagotzearekin handitu behar izan du desfaseak ere, apirilaren 11 aurreko lau asteetan 7.000 heriotza gehiegizko jasan baitzituen. Estatistikak osatuta ez daudela jabetuta, New Yorkeko agintariek geroztik hasi da kontabilizatzen testik egin arren koronabirus sintomak erakutsitako hillak ere balizko biktimatzat hartzen.

Bere analisia amaitzen du Tozerrek: "Aipatu datuetako gehienak duela egun batzuetakoak dira eta, tamalez, heriotza gehiegizkoen gorakada askoz handiagoa izanen da datozen asteetan".

Euskal Herrian ere herritarrek eskertuko dituzte bizi dugun tragediaren benetako tamaina hobeto ulertzen lagundu lezaketen gisa horretako analisi eta laburpen argiak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


COVID iraunkorra duen langile bati ezintasun iraunkor absolutua aitortu dio Bilboko Lan Arloko Epaitegiak

Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.

 


2023-01-26 | ARGIA
Otsailaren 7an amaituko da garraioan musukoa eramateko derrigorra Hego Euskal Herrian

Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.


Txina: Covid-19aren aurkako neurriak murriztearen opakutasuna

Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.


2022-12-20 | ARGIA
COVIDen aurkako 14 milioi txerto iraungi zaizkiola onartu du Espainiako Gobernuak

Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.


2022-11-29 | Leire Artola Arin
Zero COVID politikaren aurkako protestak areagotu dira Txinan

Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]


2022-10-14 | Mikel Aramendi
Zero-covid, zero eskrupulu

Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]


Hondatu da mendia, jausi zaigu bizia

Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]


2022-09-15 | ARGIA
“Pandemiaren bukaera begi bistan dago”, Munduko Osasun Erakundearen arabera

 "Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.


2022-09-01 | Leire Artola Arin
Aldaketekin hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herriko ikasleek

Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]


Koronabirusaren aurkako txertoak hilekoan aldaketak eragiten dituela berretsi du ikerketa batek

Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.


Eguneraketa berriak daude