Herri Sanferminak plataformak salatu du Iruñeko Udalak ezarritako trabek jai herrikoiak modu prekarioan ospatzera behartzen dituztela, baina mezu bat helarazi diote udalari: “Hemen gaude, ez goaz bazterretara”.
“Erresistentzian bizirik jarraitzen dugu, jai eredu kapitalistaren eta UPNk indartutako bazterketa politikoaren aurrean Sanfermin herrikoiak eraikiz”, esan du Irati Lizarbek, Herri Sanferminetako plataformako kideak Laban egin duten agerraldian. Jai herrikoiak bizirik mantentzeko egun osoko egitaraua antolatu dute uztailaren 10ean O-ko Andramari plazan.
Bertan bazkari “erraldoi” bat egin, eta Hofe, Alarma Morea eta The Titanians musika taldeek joko dute. Bazkarirako menua guztiz begetala izanen dela iragarri dute, zapalkuntzarik gabeko jaiak sortu nahi dituztelako: “Gizakiz besteko animaliek ere aske eta duintasunez bizitzea merezi dute”.
2015. urterik, txosnak O-ko Andre Maria plazan eta Errekoleten plazan —Baratxurien Plaza esaten diotenean— izan dira Iruñean. Iaz, Iruñeko Udalak esan zien Errotazarrera itzuli beharko zutela; hau da, Arrotxapea auzora. Aurten, Iruñeko eragileei Errotazarren hamar barra jartzeko aukera eskaini die udalak, baina Paula Garciak, plataformako kideak, azaldu du ez dutela zentzuzkoa ikusten: “Lekuaz gain, fidantza bat eskatzen digute eta musika jartzeko muga handiak jarri dituzte”.
"Iaz, UPNk bidean jarritako harri guztien artetik loratzen ari ginela esan genuen. Aurten, harri horiek jaso eta guztion Iruñea eraikitzen ari garela diogu"
Horregatik, iaz bezala alde zaharrean egotea lehenetsi dute: “Ez dugu atzerapausorik eman nahi, erdigunean mantendu nahi dugu, beti ere bizilagunei suposatzen ahal dizkiegun oztopoak eta enbarazua kontuan hartuz”. Horregatik, bizilagunen deskantsua bermatzeko gaueko hamarretan amaituko dira kontzertuak.
“Iaz UPNk bidean jarritako harri guztien artetik loratzen ari ginela esan genuen. Aurten, harri horiek jaso eta guztion Iruñea eraikitzen ari garela diogu”, azaldu du Lizarbek. Horregatik, oztopoak oztopo Sanfermin herrikoien baloreak zabaltzen jarraitu nahi dute: “Iruindar guztiok kabituko garen etxe anitz, koloretsu eta aske bat eraikitzen jarraituko dugu”. Zazpi ardatz nagusi dituen besta eredua aldarrikatzen du Herri Sanferminak: herrikoiak, parte-hartzaileak, feministak, ekologistak, euskaldunak, antikapitalistak eta pluralak.
Iruñeko Udalaren traben ondorioz, bestak egoera prekarioan ospatzera behartuta daudela salatu dute: “Dinamika hau ezin dugu normalizatu”. Horregatik parte hartzera animatu dituzte herritarrak, eta mezu bat helarazi diote udalari: “Hemen gaude, ez goaz bazterretara”.
Amaitzeko, gogorarazi dute elkar zaintzea eta errespetatzea beharrezkoa dela eta ez dela eraso sexista, arrazista edota LGTB+foborik onartuko. “Egun bateko egitaraura izan arren egun guztietan zabalduko dugu Sanfermin herrikoien aldarria denon artean”, esan du Garciak.
Iruñeko alkateak balorazio positiboa egin badu ere, nabarmendu du 24 eraso erregistratu eta 23 pertsona atxilotu dituztela. Baionan ere, bestetan hamaika eraso salatu dituzte.
Iruñerriko mugimendu feministak elkarretaratzea egin du uztailaren 7an, bezperan izandako lau eraso salatzeko. Berriozarren eta Tuteran bi gizon atxilotu dituzte sexu abusuengatik.
Iruñean, Sanferminetarako, udal estrategia bat sortu da eraso sexisten aurkako protokolo saretua aurrera eramateko. Protokoloak, sentsibilizazio eta prebentzio neurrietan, eta ekintza plan batean oinarrituta dago, zeina, interbentzioa, laguntza eta erantzun protokoloa... [+]
2022ko uztailaren 14an jazotakoaren harira Peñako bazkide guztien datuak exijitu dizkio Sanduzelaiko zuzendaritzari, gertakarietan parte hartu zuen peñakidea dagoeneko identifikatuta zuten arren. Milioi euroko isuna jartzeko mehatxua jaso zuten Sanduzelai... [+]
Lesakako ezpata-dantzariak San Fermin egunerako ezpata-dantzako entseguetan dabiltza azken hilabetean. Hamabost atera ohi dira dantzara, eta besteak titularren batek hurrengo urteetarako lekua utzi zain daude.
Aurten ere, uztailaren 8an, astelehenean gogoratuko dute German Rodrigez haren omenezko oroitarriaren alboan. 13:00etan izanen da: aurreskua lehenbizi, Mikel Lasarteren bertsoak gero eta La Furia eta Fermin Balentziaren emanaldiak bukatzeko. Iluntzean, Peñak, isilik eta... [+]
Zezenketarik gabeko besten inguruan mintzatu dira zenbait eragile, Zaunk! Iruñerria antiespezista eragileak Iruñeko Laban antolaturiko 'Zezenketen bidegurutzeak' solasaldian. Alternatibak indartzearen garrantziaz, peñen erantzukizunaz eta legeak... [+]
Uztailaren 13rako antolatu du manifestazio bat Palestinarekin Elkartasunak. 18:30ean aterako da San Frantzisko Plazatik.
Iruñeko alkate Joseba Asironek prentsaurrekoan iragarri duenez, Duguna dantza taldeak jaurtiko du 2024ko Sanferminetako txupinazoa. Duguna izan da Iruñeko herritarren boto gehien jaso duen hautagaitza. Hain zuzen dantza taldearen sorreraren 75. urteurrena ospatzen... [+]
"Zezenketarik gabeko sanferminetarako trantsizioa errazteko" eskatu die Iruñea Antitaurina kolektiboak Peñen Federazioari. "Festa giroan zezenen presentzia egon behar den edo ez aztertzeko" garaia iritsi dela uste du kolektibo horrek eta ... [+]
Angel Blanco da kartelaren egilea eta bigarrenez irabazi du saria, 2009an ere jaiak iragarri zituen. 635 kartelen artean 10 hautatu ditu epaimahaiak eta 10.018 boto jaso dira irabazlea erabakitzeko.
Nagore Laffagen hilketaren harira, Diego Yllanesek ahaztua izateko eskubidea aldarrikatu du. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskaerari uko egin, eta erabaki du informazio eta adierazpen askatasuna gailentzen zaizkiola.
Uztailaren 6tik 10era bitarte 11.261 dei erantzun dituzte SOS Nafarroaren 112 zenbakian. Besteak beste, entzierroaren osasun azpiegitura koordinatzen da zerbitzuaren egoitzatik.