Ipar Euskal Herriko herri bozen ostean, analisirako tartea heldu da. Hainbat autoreren lanak topatuko ditu irakurleak ondoren, hedabide eta kolektibo ugaritan beren iritziak plazaratuta.
Eneko Bidegain, Enbatan
Eneko Bidegain kazetari ohiak eta MU-ko irakasleak Enbatan argitaratu du Hauteskundeetatik harago begiratzeko tenorea artikulua. Bertan dio, besteak beste, heldutasun aro batean sartu dela mugimendu abertzalea Ipar Euskal Herrian. Emaitzak onak direla azpimarratzne du, eta lortutakoa 50 urtetako lanaren fruitua dela.
“Aro berri honek ate berriak irekitzen dizkio, eta mugimendu politikoari ardura handiz jokatzea egokituko zaio, etorkizunerako urrats taktikoak eta estrategiak finkatzerako orduan. Herriko Etxeetako lana izanen da, politikoki prestatzeko aukeraz gain, herria ongi kudeatzeko parada, herritarrei erakusteko parada abertzaleen proiektua serioa dela eta politikari arduratsuak dituela, eta euskararen eta Euskal Herriaren alde funtsezko lana egiteko aukera paregabea. Halaber, Hego Euskal Herriarekin zubi sendoak eraikitzeko ere baliatu beharko da, besteak beste Udalbiltzaren bidez”.
Halere, BABen lortutako emaitzek gogoeta ekarri behar dutela dio Bidegainek, batez ere, abertzaletasunak hiriguneetan duen babes txikiaren kausak bilatze aldera.
Aitor Rementeria, Berrian
Berriako kazetariak Ereduen higadura analisia argitaratu du. Lapurdiko hiriguneetan abertzale eta sozialisten arteko elkar ulertze ezak eragin dituen emaitzak aztertu ditu. Baionan 28 botogatik ez du irabazi Alderdi Sozialistak, ezker abertzale eta ezkerreko frontearekin akordiora heldu ez zenak.
“Lapurdi hegoaldeko hirietan abertzale eta sozialisten arteko akordioa posible izan da. Baiona eta Angelun, ez. Horren arrazoia Ipar Euskal Herriarentzako instituzioarekiko ezadostasuna da nagusiki, euskararekiko jarrera (…) Zerrendaburuak ikusi ez duena zerrendako bigarren den Colette Capdeviellek ikusi du. Porrota jaso eta biharamunean, hego Lapurdiko eredua aztertzera deitu ditu sozialistak. Egindako hautu estrategikoa okerra zela adierazteko bidea”.
Horrez gain, Rementeriak gogoratzen du, Lapurdi hegoaldeko lau herritan akordioa zutela sozialista eta abertzaleek, eta horietatik hirutan porrota izan dutela, eta Hendaian garaipena. Hala ere, Uztaritzen orain sei urte gutxigatik ez zuten irabazi, eta “orduan falta izan zuten sinesgarritasuna, eskuratu dute”.
Analisi gehiago aztertzen ari gara.
Baigorri, 1958. Bi urte auzapeza dela, Aintzina Baigorri hautagaitzaren izenean. Ez dago ezein alderdi politikori atxikia. Sukaldaritza Eskolako irakaslea da Donibane Garazin. Baigorri –herria eta eskualdea– ezaguna da, eta aurten are gehiago ezagutzera eman da:
Abertzaleek zirt edo zart egin behar zutela adierazi genuen bigarren itzuliari begira, baita egin ere. Abstentzioaren gorakada azpimarratu genuen eta %40koa izan da berriz ere. Argazki hau utzi digute Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeek.
Abertzaleek zirt edo zart egin behar zutela adierazi genuen bigarren itzuliari begira, baita egin ere. Abstentzioaren gorakada azpimarratu genuen eta %40koa izan da berriz ere. Argazki hau utzi digute Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeek.
Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako herriko bozen bigarren txanda izan da igandean. Herriko Etxe handienetan auzapeza estreinatuko dute.
Ipar Euskal Herriko herriko etxeetako bozen bigarren itzuliko emaitzak zuzenean jarraitzen ari dira Kanaldude, Berria, Ipar Euskal Herriko Hitza, Euskal Irratiak, Herria eta Kazeta.info.
Baiona 2014 zerrenda abertzaleak eta Front de Gauchek astearte goizean emango dute udal bozen bigarren itzulirako lortu duten akordioaren berri.
Abstentzioa azpimarragarria izan da udal hauteskundeotan. Ipar Euskal Herrian eta Estatuan hamar herritarretik seik eman dute boza, zortzik ematen ohi baitute. Ipar Euskal Herriko hiri handiko auzapezak izendatu gabe anartean. Hautagaitza abertzaleen emaitza onek bigarren... [+]
Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako herriko etxeetako bozak egin dituzte igandean. Baionan, Angelun eta Miarritzen bigarren itzulian erabakiko da auzapeza.
Martxoaren 23an eta 30ean izango diren udal hauteskundeei begira, Batera plataformak Lurralde Elkargoaren eta euskararen inguruan Ipar Euskal Herriko hautagaiek duten iritziak bildu ditu. Bi aldarrikapenen alde agertu da gehiengo zabala.