Orain dela bizpahiru hile Monterron parkean aurkitutako xiringek alarma gorria piztu zuten. Azken hilabeteetan ere, alde zaharrean "heroina saltzen dela" salatu dute bertako hainbat bizilagunek. 30 urteren bueltan, heroina gure kaleetara itzuli da eta Mondraberri.eus atariak drogek egun eta iraganean Arrasaten edukitako inpaktua bildu du.
Astelehena da, arrasatear askorentzat lanera itzultzeko eguna. Alde Zaharreko kaleak erdi hutsik daude eta asteburuko ajearen ondorioak nabari daitezke oraindik. Ekaitzaren ostean dator barea eta Ferrerias kalean lasaitasuna da nagusi; edari-banatzaile batzuen lanek baino ez dute apurtzen astelehen goizeko giro lasaia eta aldi berean tristea. Kale erdian "punk" estetika daraman gazte batek negar egitera ekiten dio bat-batean, errutina eta lasaitasuna apurtuz. Laguntza eske gerturatzen zait.
25 urte baino gehiago ez dituen gaztea diru eske etorri da. Goseak jota, "sabela betetzeko edozer gauza" behar duela dio, malkoen artean. "Ez daukat dirurik, asteburua parrandan eman dut eta neukan diru guztia gastatu dut. Ez daukat nora joan, nire familiak ez du nirekin ezer jakin nahi... lagundu iezaidazu mesedez".
Gazteari laguntza ematen saiatu naiz, baina bere nahiak ezin ditudanez asetu, berakin solasteari ekin diot. Bat-batean aitorpen ziraragarri bat egiten dit: "zaldia kontsumitzen dut eta 'mierda' hontatik ezin nire burua atera". Denboran 30 urte atzera egin dugularen sentsazio garratza piztu zait. "Heroina, nola demontre da posible?".
Hilabete baino ez da pasatu udaletxeko langile batzuek Monterron parkean bi xiringa aurkitu zituztenetik eta hori da egun, gaztearen historiarekin batera, heroina Arrasatera itzuli delaren erakusle garbiena.
Gaia bolo-bolo dabil kalean. Estigmatizazioa edota beldurra medio, gutxi batzuek baino ez dira ausartu askok dakitena salatzera: hots, Alde Zaharreko hainbat etxebizitzetan heroina saltzen dela. "Mugimendu arraroak ikusten dira atari horretan. Jendea gora eta behera ikusten dugu uneoro", esan digu Alde Zaharreko bizilagun anonimo batek. "Denok dakigu bertan heroina saltzen dela, baina...". Guztion ahoan dagoen arren, trafikanteen aurkako neurriak zergatik ez diren hartzen galdetzen diote bere buruari hainbatek.
"Eraginkortasun txikikoa ematen badu ere, bi urte pasatu behar dira trafikanteen aurkako operazio bat burutu ahal izateko", azaldu digu drogaren aurkako borrokan buru-belarri murgilduta dagoen iturri ofizial batek. Hori da hain zuzen, prozedura ofizialak behar duen denbora eta askoren galderari entzunik ematen ez badio ere, hau izango litzateke ildo logiko batetik planteatuta, 'modus operandi'-a ulertzeko gakoa: 'Trapitxero' txikiak azkar atxilotzeak narkotrafikante potoloen aurkako operazioei ateak itxiko liokelako.
Profil ezberdinetako droga saltzaile eta kontsumitzaileak
Errealitateari so eginez, drogen kontsumoak gorakada bat pairatu izan du azken urteotan Arrasaten. Drogen kontsumoan aditua den iturri anonimoak horrela definitzen du egungo egoera: "Orain dela 10-15 urte drogen kontsumoak behera egin zuen nabarmen eta azken urteetan berriz, gorakada bat izan da". Herriko gune ugaritan aurkitu daitezke –bere esanetan– kontsumitzaileak, "San Andres edo Otalorako kaleeko taberna batzuetan" besteak beste. Kasu gehienetan "droga biguinen" kontsumoa da gehien hedatuta dagoen kontsumoa, esaterako hatxisa edo marihuana. Baita 'speed'-a edo kokaina. Azken hau da duda barik, azken urteotan gorakada handiena izan duena Arrasaten, klase ertainek –posizio ekonomiko onekoak gehien kontsumitzen duten droga bilakatu delarik. Izan ere, Arrasatek -egoera sozio-ekonomiko 'pribilegiatua' duen herri bat dela ezin da ahazti eta horrek testuinguru aproposa kokainaren kontsumorako. Arrasatek osagai egokienak biltzen ditu kokainaren hedapenerako.
Heroinaren kasuan berriz, historikoki klase baxuen artean kontsumitu izan ohi den droga izan da eta egun 'txiroenen' artean kontsumitzen den droga izaten jarraitzen du. Kontsumoari dagokionez, zainetik sartuta aurkitu daitezken kasu gutxi batzuk baino ez daude, eta gehienak erreta kontsumitzen dute droga hau. Gainera -dio adituak- "oso erraza da edozein taberna baten kanpokaldean heroinazko zigarrillo bat erretzea, inork ez du jakingo hatxisa, kokaina edo heroina den".
Droga saltzaileen profilari dagokionez, klase sozialen arabera sailkatu daitekela esan genezake; Alde batetik, trafikante txikiak edo 'trapitxeroak' egongo lirateke, 'jatorri sozial apaleko' jendearen artean gehien ematen den tendentzia delarik. Bereziki latinoen artean, Kolonbia edota Errepublika Dominikanatik etorritakoen artean. Bizi baldintza gogorren aurrean 'bizirautera' kondenatuta dauden gazteen artean hain zuzen ere. Bestalde, trafikante handiak egongo litzateke. Hauek estatus handiagoko jendearen artean aurkitu ditzazkegu, gehienak arrasatearrak edo euskaldunak direlarik.
Azkenik, zorionezko beste talde bat bereiztu daiteke kontsumitzaile-saltzaileen arteko eskema honetan: "drogaz paso egiten dutenak" alegia. Gure iturriaren arabera, azken talde hau gero eta nabarmenagoa da eta "politikarekin zerikusia ere ez dutela" azpimarratu behar da. "Normalean nahiago dute emakumeen edo futbolaren inguruan hitzegitea, droga edo politikaren munduan murgilduta egotea baino".
Arrasateko belaunaldi oso bat txikitu zuen droga
80. hamarkadara itzuli ote garen gure buruari galdetu beharrean gaude. 80. hamarkadan bizi izandako heroina kontsumoa kontestu zehatz batean eman baitzen: Desindustrializazioa, gatazka politiko-armatua, ezgonkortasun ekonomikoa etabar. Soberan frogatuta dago drogen kontsumoaren atzean, estatuaren itzala zegoela, disidentzia politikoa gelditzeko saiakera garbia zegoela. Gaur egun gauzak zeharo aldatu direla esan daiteke.
Orain dela 30 urte baino gehiago hasi zen heroina kontsumitzen Euskal Herrian eta Arrasate ez zen salbuespena izan. Orduan, kooperatibaren"ezgonkortasunak" (sozioen semeen inguruko politikarik ez zen existitzen adibidez) egoera sozio-ekonomiko latza utzi zuen Arrasaten. Bestalde, gatazka armatuak Arrasaten izandako 'atxikimendua' ere faktore garrantzitsuan bilakatu zen. Elementu hauek heroinaren kontsumorako baldintza egokiak sortu zituzten eta fenomenoaren gorakada ulertaraztera laguntzen dute.
Heroinaren fenomenoak bete-betean jo zuen orduan Arrasate eta berarekin batera, herriko belaunaldi oso baten zorigaitza ekarri zuen. Horien artean, Eduardo Macebo 'Portu' RIP taldeko baxujolea izan zen, duda barik,esanguratsuenetarikoa, Arrasateko 80. hamarkadako "punk" eszenan erreferentzialtasun handiko pertsona izan zen Eduardo Mancebo 'Portu' eta bere historia ezagutu nahi izan dugu, Karlos Mancebo anaiaren eskutik.
Orduan, heroinaren kontsumoa guztiz hedatuta eta normalizatuta" zegoen, "Egoera sozio-ekonomiko latza paraitzen zuen orduan Arrasatek eta heroina zeozer berria zenez" kontsumoa azkar hedatu zen. Debekatuta dagoen zerbaiten aurka egiteko tendentzia naturalak ere 'lagundu' zuela uste du Karlosek eta horri esker, heroinaren kontsumoak gorakada nabarmena izan zuen herrian.
Drogen kontsumoak eragindako ondorio latzak gogoan ditu Karlosek, bera mundu hortatik aldendu zen arren, lehen pertsonan bizi izandako zorigaitza izan zen. Bere lagunengan izandako ondorioak ondo gogoratzen ditu: "Lagun asko galdu nituen bidean, batzuk mundu hortatik irtetzea lortu zuten eta beste batzuk ordea...ez". Pena handiarekin gogoratzen ditu urte hoiek eta bere anaiak bizi izandakoaz ere hitzegin nahi izan du. "Infernu bat izan zen". 18 urtez bere familiak pairatu beharreko infernua. "Pertsona bat heroinara engantxatuta dagoenean, droga erosi ahal izateko dirua lapurtu beharrean dago eta noski, horrek arazo handiak sortzen ditu familia bakoitzean, gurea ere ez zen salbuespena izan". Lehen eskutik bizi izan zuen Karlosek bere anaiaren esperientzia, 'Portu' bera baino urte t'erdi nagusiagoa baitzen. Drogen munduan sartu baino lehen 'Portu' pertsona alaia eta dibertigarria zen, "Kirola egiteko gaitasun handiko pertsona" Karlosen esanetan. "Txirringan, futbolean...kirola egiten ondo moldatzen zen pertsona bat zen". Bere pasioen artean musika zegoen ere, RIP taldearen eskutik 'punk' olatua Arrasatera ekarri zutenen artean aintzindari izan zen 'Portu'.
Eszenatokian ondo moldatzen zen, Sid Vicious eredu zuen 'punk' arrasatearra. "Zuzeneko emanaldietan asko mugitzen zen, pertsona bizia zen, baino denbora aurrera egin ahala, gero eta estatikoa bilakatu zen eszenatoki gainean". Drogaren eraginez, bere izaera pizkanaka aldatzen joan zen 'Portu' eta gazte alai bat izatetik drogarekiko erabateko depedentziara izatera pasatu zen. "Mundu horretan murgilduta zeunden gehienak heroinaren inguruko 'bizitza estilo' bat eraiki zuten, heroinarekiko erabateko dependentzia zuten". Halere, beste askok bezala, 'Portu-k' ere mundu hortatik ateratzeko ahalegin ugari egin zituen. "Behin eta berriz saiatu zen arren, azkenik ezin izan zen mundu hortatik bizirik irten. Egia da gurasoek ez zutela inoiz itxaropena guztiz galdu, baino saiakera bakoitzaren ondoren etsipena zen nagusi". Eduardo Mancebo 'Portu' 1997an hil zen.
'Isilpeko' hildakoak
Eguerdiko kafearen orduan gaude eta azukrea nahasteari ekiten dio, pentsakor eta burumakur, gure iturri 'anonimoak'. Arrasaten drogek izandako ondorioak soberan ezagutzen ditu eta bere ezagupenak gurekin konpartitu nahi izan ditu gaurkoan.
Heroinaren agerpena seinale txarra da baino aurrera begira egin beharrekoak zehazteko ordua heldu zaigu. "Orain dela 30 urte, gazte asko heroina kontsumitzaileak bilakatzen ziren, formazio eza zela eta. Orain berriz,badago egoera honi buelta emateko gaitasuna eta baliabideak. Formakuntza behar da, eskoletan ikasgai berezi bat behar da agian eta etxean kontrol apur bat ere. Formakuntzaren bideari ekin behar zaio" esan digu konbentzimendu osoz adituak. "Jakin badakigu, eta bagenekien orduan, HIESaren ondorioz hildakoen kasu gehienak heroinarekin zerikusi zuzena zutela eta ez sexu harremanekin. Askok bestaldera begiratu zuten. Gure isiltasunak jende asko hil du".
Albiste hau Mondraberrik argitaratu du eta egile eta komunikabideen baimenari esker ekarri dugu ARGIAra
Espetxeetako osasun zerbitzuaren gabeziez mintzatu da Libertad Francés Lecumberri, Salhaketa Nafarroa elkarteko koordinatzailea: “Osasun arloko langileak espetxeko logikekin eta irizpideekin kutsatzen direnean, zenbait eskubideren bermatzaile izan beharrean,... [+]
Kabaretak, parrandak, emakume biluziak dantzan, kokaina, heroina eta morfina salgai farmazietan... Pelikula bateko eszena dirudi, baina Donostiaz ari gara. Orain 100 urte baino gehiago, aristokratentzat eta burgesentzat festa latzak izaten ziren hiriko kabaretetan. 1917an,... [+]
Ertzaintzaren fokua drogen kontsumora, ekoizpenera eta salmentara bideratu da 2023an eta zenbait operazio ikusgarri egikaritu dituzte Aiaraldean.
Mónica García ministroak ziurtatu du araudi zehatzak egongo direla lurrungailuen erabilera kontrolatzeko, eta zehatz-mehatz aztertuko direla hainbat egoera, “kerik gabeko espazioak zabaltzeko”.
Ezingo da erre hondartza, parke, baso, espazio publiko eta eskola inguruetan. 2024tik aurrera, tabako paketearen prezioa progresiboki igoko da 11 eurotik 13 eurora.
Jostailu edo panpina itxurako eta goxoki zaporeko bapeatzaile edo zigarro elektronikoak ugaritu dira. Ohartarazi dute tabako industriak gaztetxoenak dituela jomuga, eta neurriak hartzen hasiak dira hainbat herrialdetan. Erabilera bakarreko bapeatzaileak debekatzeko asmoa agertu... [+]
Asteazkenean onartu dute neurria ministro kontseiluan, eta prozesu parlamentarioa 2023an amaitzea espero dute. “Merkatu beltza gelditzeko” saiakera dela azaldu dute legea sustatu dutenek. Kalamua 25 gramoraino legez kanpokoa ez izatea eta pertsona bakoitzak... [+]
Zer da droga eta zer ez? Zer-nolako eragina dauka drogak inguruan? Horren bueltan mintzatu dira Oihana Arana (Eskoriatza, Gipuzkoa, 2001), Maialen Alvarez (Ermua, Bizkaia, 1994) eta Ander Sagardoi (Iruñea, 1994). Drogarik kontsumitu ez arren, drogak inguratzen ditu; batez... [+]
Preso dauden pertsonen artean portaera suizida areagotu egiten da, faktore psikologiko eta soziodemografikoengatik. Hego Euskal Herrian, 2023an, bi presok egin zuten beren buruaz beste astebetean. Orain gutxi, Eusko Jaurlaritzak “laguntzarako presoen” irudia... [+]
Kanadako Columbia Britaniar probintziak programa pilotu berri bat hasi du, kokaina eta heroina bezalako droga gogorren jabetza despenalizatzen duena kopuru txikitan. Kanadako gobernu federalak mendebaldeko kostaldeko probintziaren eskaera onartu ostean, hiru urte iraungo duen... [+]
Jose Luis Etxebarria Porru 1982tik 2012ra izan zen Arrasateko udaltzainburu, eta frogatu zuen droga Donostiako Intxaurrondoko eta Bilboko La Salveko kuarteletatik eramaten zutela herrira. Azaroaren 20an hil da, 65 urte zituela.
2019tik 2020ra bitartean %30 igo ziren alkoholaren gehiegizko kontsumoak eragindako heriotzak, azken bi hamarkadetako goranzko joera zorroztuz. Hiru aldiz gehiago dira alkohola tarteko hil diren estatubatuarrak, kausa nagusia ez izan arren.
Ertzain bat atxilotu dute ostegunean, ustez droga-trafikoan aritzeagatik. Bere etxean 54 kilo kokaina atzeman dituzte. Ez da lehen aldia EAEko poliziako kideak narkotrafikoarekin nahasita harrapatu dituztenak.
Sylvia Kay ikertzaile da, eta nekazaritza eta ingurumen justiziarekin, elikadura sistemarekin eta lur eta natur baliabideen politikarekin lotutako gaiak jorratzen ditu. The Ecologist hedabidean uztailean argitaratu eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugun artikuluan... [+]