Maiatza aldera iritsiko dira kamioiak kanpamentuetaraino. Gipuzkoan 70 tona inguru bildu dira eta Euskadin 220, guztira sei trailer eta furgoneta.
Gipuzkoako familia, dendari, ikastetxe, farmazia eta erakundeen ahaleginari esker, lortu da, berriz ere, kamioi batzuk elikagaiez betetzea Saharako Errefuxiatu Kanpamentuetara bidaltzeko. Hernanin, 6.528 kilo jaki jaso dira, Iaz baino 278 kilo gehiago. Aurten ere hiru paleta arropa bidali ditugu eta sei kaxa medizina eta eguzkitako kremekin.
Guztira Euskadin 220 tona bildu dira eta Gipuzkoan 70 tona inguru. Sei trailer eta furgoneta batek osatu dute aurtengo karabana. Martxoaren erdialdean beste hiru autobus eta kamioi bat bidaliko dira.
Bolondresek garraiatuko dituzte kamioiak Alacanteraino eta handik itsasontziz eramango dituzte Oranera. Bertan, sahararrek hartuko dute kanpamentuetaraino garraiatzeko ardura. Maiatza aldera ailegatuko dira kamioiak Saharara.
Euskal Karabanako kideek "hernaniar guztiei gure eskerrik beroena adierazi nahi diegu, beste behin Saharako herritarrekiko euren elkartasuna modu batera edo bestera agertu dutelako eta erakutsi duten eskuzabaltasunagatik".
Bereziki janari bilketa honetan aktiboki parte hartu dutenei eman nahi dizkiete eskerrak. "Horien artean dira herriko ikastetxeak, supermerkatuak, farmaziak eta Hernaniko kultur etxea. Bihotz bihotzez eskerrik asko!".
Informazio hau Hernaniko Kronikak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Historikotzat nekez har daitekeen argazkiaren erdian agertzen den neskatoa idazten ari da, zer eta izenorde zerrenda bat: ni, zu, hura, gu, zuek, haiek. Beherantz begira egonik, neskatoaren begirada nolakoa den antzeman ezinik gelditu naiz ni.
Argazkilariaren lanari soraio,... [+]
Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren batzordeak Munduko Medikuak erakundearen eskaera onetsi du, PSNk aurka bozkatu duen arren. Irailean zehar 40 bat lagunek Mendebaldeko Saharatik Madrilera bidaiatu zuten nazioarteko babes eske eta dagoeneko haietatik hamasei... [+]
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Marokoko Mohamed VI erregeari gutuna bidali dio babesa adierazteko.
Ostiral arratsaldean deportatu behar zuten, baina hegaldiaren komandanteak ez zuen sahararraren bidaia ahalbidetu, hegaldia segurua ez zela izango argudiatu zuelako, EFEk jaso duenez. Bilboko Guardia Epaitegiak larunbat goizaldean gaztearen “askatasun-gabezia... [+]
Ostiral arratsaldeko 15:00etan deportatuko dute Bilbotik Tangerrera doan hegaldi batean, EITBk informatu duenez. Espainiako Auzitegi Nazionalaren arabera, “gaur egun ez dago demandatzailearen bizitzarako edo osotasun fisikorako berehalako arrisku edo arrisku... [+]
Gizona Marokotik zetorren hegaldi batetik iritsi zen eta asiloa eskatu zuen, jazarritako ekintzaile politikoa zelako. Ukatu egin zioten eta gaur deportatu behar zuten, baina atzeratu egin dute. Abokatuek Auzitegi Nazionalaren aurrean aurkezturiko “erreguzko... [+]
Arnas luzeko kazetaritza maite du Kristina Berasainek. Kazetaritza pausatua. Haimaz haima ibili da sahararrekin hizketan, kontakizunak eta testigantzak bilduz, gero horiek guztiak liburu eder batean harilkatzeko. Pasioz eta pazientziaz, ia 50 urte erresistentzian daraman saharar... [+]
Sahara, herri bat erresistentzian liburua argitaratu du Kristina Berasainek. Urte luzez jarraitu du Mendebaldeko Saharako gatazka, 2005ean BERRIA egunkariko kazetari gisa lurralde okupatuetara lehen aldiz bidaia egin zuenetik.
Mendebaldeko Sahararen alde egingo dute kontzertua hilaren 22an, Kursaalean. Bertan izango dira Oreka TX, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, edo Minatu Embarek, Nayat Hosseinek eta Hayuh Ramsik artista sahararrak, besteak beste. Sahararrak gerran daudela ez dela ahaztu... [+]
Mendebaldeko Saharako Smara hirian urriaren 29an jaurtigaiekin izandako eraso ezezagun batek gorenean jarri du Fronte Polisarioaren eta Marokoko armadaren arteko gerra. Gaza bezala, harresi luze batez inguratuta dago herrialde osoa, eta Israelek palestinarrekin egin bezala,... [+]
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak gutun bat bidali dio Marokoko Mohamed VI.a erregeari, "harremanak sendotzeko" pausoa emateko. Astelehenean baieztatu du asmoa dutela okupatutako Mendebaldeko Saharako Dakhla hirian kontsulatua irekitzeko.
Espainiako Kanpo Arazoetarako ministroak ukatu egin du Espainia Mendebaldeko Sahararen potentzia administratzailea dela. Baina bada.
Urteetan, Espainiak Sahararen gaian neutrala zela zioen, nahiz eta gezurra izan: partziala zen, oso. Marokoren alde. Palestinako Aginte... [+]
Marokok 2020an ia hiru hamarkadatako su etena hautsi zuenetik, gerra berrabiarazi dute Rabatek eta Mendebaldeko Saharako askapen mugimendu nazionalak. Polisarioa XVI. Kongresua egiten ari da egunotan, eta estrategia berria eztabaidatzen ari dira. Buruzagitzan Brahim Galik... [+]