"Aldundiak konpost planta txikia egiteko baimena ukatuta, hondakin oragonikoak, hernaniarron esku" egotea eskatu du.
Hernaniko udaletxean Plenoa egongo da gaur, 19:00etan. Gai zerrendan hamabi puntu daude eta hamaikagarrenean Hernanin Zero Zaborrek aurkeztutako mozioa eztabaidatuko da.
"Hernanin hondakin organikoak, hernaniarron esku!" egotea eskatuko du HZZ-ek mozioan, besteak beste, ondorengoa argudiatuz: "Jakin dugunez, Gipuzkoako Foru Aldundiak Hernaniko Udalari ukatu egin dio bere hondakin organikoak kudeatzeako konpost planta propioa eraikitzeko baimena. Europa osotik etortzen dira gure bilketa sistema ezagutzera, tartean organikoa nola biltzen dugun oso txukun. Bai ekonomia zirkularraren logikak eta bai diru publikoak ondo erabiltzeko logika ekonomikoak diote txukun bildutako organikoa inguruan bertan konpostatzea dela onena, zikinago bildutako organikoarekin nahastu gabe, garraioak murriztuz, hurbileko egitura neurriko eta malguetan. Hondakinak sortzen ditugunon erantzukizuna dira, horregatik eutsi behar dio Hernanik. Erabat logikoa da Hernaniko udalak eraikitzea urtean 2.000 tona organiko konpostatuko lukeen planta. Hori gutxi balitz, Espainiako Gobernuak berak diru-laguntza onartuta dauka Hernaniko proiektu honentzako. Horren aurrean, Hernaniko Udalari eskatzen diogu irmo eutsi diezaiola bere asmoari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen diogu bere erabakia alda dezala" adierazten da mozioan.
Plenoko beste gai-zerrendan nabarmentzekoa da Hernaniko Udalaren eta trafiko zuzendaritza nagusiko Gipuzkoako trafiko buruzagitzaren arteko lankidetza sinatzeko proposamena, gidabaimenen eta zirkulazio-baimenen helbide aldaketa Hernaniko udalean egin ahal izateko. Amaieran erregu eta galderak egin daitezke.
Albiste hau Kronikak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Paper Eskolako ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota eskoletan kiloka pilatzen den... [+]
Europan kutsadura maila aztertzen aritzen den Toxicowatch erakundeak egindako ikerketaren emaitzak dira. Erraustegia martxan jarri aurretik egin zituzten lehen azterketak, eta ondoren 2024ra arteko laginak aztertu dituzte. Iazko laginen emaitzak dira honakoak.
Bi langileak oroitzeaz gain erantzukizunak eskatu dituzte, Zaldibar Argituk igandean Eitzagan eginiko ekitaldian. Justiziaren mantsotasuna salatu dute, sumarioa oraindik instrukzio fasean dagoelako.
Bost urte bete dira Zaldibarren 800.000 tona zabor maldan behera amildu eta Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze langileak aurretik eraman zituenetik. Ikerketa judiziala amaitu gabe dago oraindik, Verter Recycling enpresak ez du ezer ordaindu zigilatze lanengatik,... [+]
Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]
Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.
Legearen arabera, erabiltzen ez diren zabortegi guztiek itxita eta zigilatuta egon beharko lukete 2008tik. Ekologistak Martxan taldea Eusko Legebiltzarrean izan da legea bete dadila eskatzeko: azaroaren 12an Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren batzordean... [+]
Atez atekoa oinarri, Arabako Errioxako Kuadrillan Kripan eta Eltziego herriek Araba osoko daturik onenak dituzte hondakinen gaikako bilketan eta horien birziklapenean, eta Europak ezarritako gutxienekoetara heltzen diren bakarrak dira. Laster, kuadrillako herri gehiagotara... [+]
Adimen artifizialak bost milioi tona hondakin elektroniko sortu ditzake 2030a baino lehen, Nature Computational Science aldizkariak argitaratu duen txosten baten arabera. Ikertzaileek ekonomia zirkularreko estrategia bat ezartzearen beharra nabarmendu dute.
Hondakinak tratatzeko Artaxoako plantara Zubietako erraustegitik milaka tona lixibiatu modu ilegalean eraman izanaz galdetu dio EH Bilduko parlamentari Mikel Oterok, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburu Mikel Jauregiri. Iragan... [+]
Donostiako Udalak iragan osteguneko udalbatzarrean iragarri zuen moduan, zaborren tasa % 26,5 igoko du, 2025eko urtarriletik aurrera, Hondakinen 7/2022 Legeak horretara behartzen duela argudiatuta. Eguzkik, ordea, salatu du legea kostuei begira aplikatzen duela soilik, eta... [+]
Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.
Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.