Hernani bihurtu da Zero Zabor Hiri eta Herrien ziurtagiria lortu du Euskal Herriko lehen udalerria. Zero Waste Europe-k sortu eta Gobernuz Kanpoko Erakunde horren filiala den Mission Zero Academy (MiZA) erakundeak zuzendua, Zero Waste Cities and Towns ziurtagiriaren helburua da Europako hiri eta herrien artean sustatzea Zero Zabor eredurako trantsizioa eta ekonomia zirkularraren ezarpena. Mission Zero Academyk agiria eskuratzen duen udalerri bakoitza baloratzen du batetik bost izar arteko notarekin eta Hernaniri 3 izarreko akreditazioa eman dio.
Hernaniko herriak (21.000 biztanle) bide luzea egin du hondakinen kudeaketaren arloan 2010ean Atez Ateko bilketa ezarri zuenetik. Eta orain Zero Waste Europe Gobernuz Kanpoko Erakundeak aitormen publikoa egin dio Zero Waste Cities and Towns ziurtagiria emanda.
Hernanik 10 urte baino gehiago daramatza zero zabor helburu duten ekimen eta ekintzak sustatzen eta ziurtagiria lortu ahal izateko auditoria egin dion Lurraren Lagunak nazioarteko elkarteak azpimarratu duenez, Hernanin jaso duen informazio aipagarrienetakoa da biztanleko sortzen duen errefus kopuru txikia, 62,99 kg/biztanle/urteko 2020an. Euskal Autonomia Elkartean batez beste 251,81 kg biltzen dira biztanle eta urteko.
Funtsean Atez Ateko bilketaren emaitza den hori osatzeko, Hernaniko udalak hainbat neurri jarri ditu abian urteotan, ziurtagiriak kontutan hartu dituenak: arrain eta harategietan plastikoen erabilera murrizteko herritarren artean banatutako ‘tupper-ware’ ontziak, auto- eta auzo-konpostean egin diren urrats handiak, ikastetxeetako otorduen soberakinak aprobetxatzeko janari ontziratuak banatzeko sistema, eta abar luzea. Urrats horietako bat nabarmentzekotan, kopuru hau aipatu behar: Hernaniko familien laurdenak beren hondakin organiko guztiak birziklatzen dituzte banaka edo taldeka funtzionatzen duten konpost-ontzietan.
Hernaniko alkate Xabier Lertxundi Asteasuinzarrak nabarmendu duenez, "ziurtagiri-sistema berri honek baloratzen du Udalbatzaren, tokiko enpresen eta enpresen eta herritarren ahalegina, hainbeste urtetan hondakinen sorrera minimizatzeko konpromisoa hartu ostean. Europako iparraldeko udalerrien liga berean jokatu ahal izatea pozgarria da benetan”.
Euskal Herriari dagokionez, Herniko udalak bere zertifikazioaren albistea zabaldu eta gero jakin da Usurbil eta Astigarragako udalak ere sartu direla zertifikazio sisteman. Lertxundi alkateak aipatu dituen Zero Zabor zertifikatutako udalerrien artean mitikoa da Italiako Capannori, Atez Atekoan funtzionatzen duten Italiako zientoka herri eta hirien artean erreferentziazkoa dena. Eslovenian zertifikatuta daude Bled, Gorje, Vrhnika, Logdragome eta Borvnica. Espainian, El Boalo-Cerceda-Mataelpino (Madril) eta Torrelles de Llobregat (Katalunia).
Joan Marc Simon, Zero Waste Europe GKEaren zuzendari eta sortzaileak esan du: “Zorionak ematen dizkiot Hernaniko udalari Euskadin hori lortzen lehena izan delako. Espero dugu gauzak ondo egiteko interesa handituko dela, honek onurak baizik ez baitizkie ekartzen administrazioei, herritarrei baita zero zabor ereduan aurrera eginez karbono aztarna murriztu nahi duten enpresei ere".
Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.
Legearen arabera, erabiltzen ez diren zabortegi guztiek itxita eta zigilatuta egon beharko lukete 2008tik. Ekologistak Martxan taldea Eusko Legebiltzarrean izan da legea bete dadila eskatzeko: azaroaren 12an Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren batzordean... [+]
Atez atekoa oinarri, Arabako Errioxako Kuadrillan Kripan eta Eltziego herriek Araba osoko daturik onenak dituzte hondakinen gaikako bilketan eta horien birziklapenean, eta Europak ezarritako gutxienekoetara heltzen diren bakarrak dira. Laster, kuadrillako herri gehiagotara... [+]
Adimen artifizialak bost milioi tona hondakin elektroniko sortu ditzake 2030a baino lehen, Nature Computational Science aldizkariak argitaratu duen txosten baten arabera. Ikertzaileek ekonomia zirkularreko estrategia bat ezartzearen beharra nabarmendu dute.
Hondakinak tratatzeko Artaxoako plantara Zubietako erraustegitik milaka tona lixibiatu modu ilegalean eraman izanaz galdetu dio EH Bilduko parlamentari Mikel Oterok, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburu Mikel Jauregiri. Iragan... [+]
Donostiako Udalak iragan osteguneko udalbatzarrean iragarri zuen moduan, zaborren tasa % 26,5 igoko du, 2025eko urtarriletik aurrera, Hondakinen 7/2022 Legeak horretara behartzen duela argudiatuta. Eguzkik, ordea, salatu du legea kostuei begira aplikatzen duela soilik, eta... [+]
Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.
Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.
Berrerarabili, zaharberritu, konpondu, eraldatu… Behar duguna baina gehiagorekin bizi garelako agian…
Nafarroako Ecofert Sansoain enpresa itxita dago 20.000 tona hondakin toxiko legez kanpo jasotzeagatik Zubietako (Gipuzkoa) erraustegitik eta Tuterako (Nafarroa) Oleofat enpresatik.
Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]
Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.