Ezohiko irudia ikusi zen Madrileko Moncloako jauregian martxoaren 18an: estatuko industria militarraren buru nagusiak Pedro Sánchez presidentearekin eta Margarita Robles Defentsa ministroarekin bilduta. Bertan ziren ere Hego Euskal Herriko enpresa militarretako buru nagusiak, Realeko presidente Jokin Aperribay tartean. Gutxitan eman dituzte gobernuek horrelako bilkuren berri. Bizi ditugun eta sakondu nahi dituzten gerra eta militarismo garaien isla ote?
“Espainiak Ukrainari emandako babesa berretsi du Sanchezek, eta defentsaren sektoreari dei egin dio Europako Defentsa Estrategia Industrialean giltzarri izatera”, zioen Espainiako Gobernuaren webguneak bere lerroburuan. Albistearen arabera, Sánchezek esker oneko hitzak helarazi zizkien armagintzaren ordezkariei, eta beren garrantzia aitortu zien: “Gobernuburuak eskerrak eman dizkie defentsa industriako enpresetako zuzendariei, testuinguru geopolitiko oso konplexu batean hartutako konpromisoagatik; izan ere, Espainia lanean ari da segurtasun-mehatxuen aurrean prestatzeko eta autonomia estrategikoaren maila handitzeko”.
Etorkizun hurbileko asmoez eta erronkez hitz egin zuten politikari eta enpresariek. Negozioa biderkatu nahi dute: “Espainiak sektorea funtsezko eragile bihurtu nahi du duela egun gutxi aurkeztutako Europako Defentsa Estrategia Industrialean”. Horretarako, besteak beste, Europako programa militarretan “lidergoa” handitzea, I+G bultzatzea edo enpleguak areagotzea aurreikusi zituzten. Gobernuak albistean emandako informazioaren arabera, Espainiako Estatua Europako laugarren esportatzailea da armagintzaren sektorean, munduko zortzigarrena, eta 36.000 langile ditu lanean.
"Moncloako bilkuran izan ziren Hego Euskal Herriko industria militarreko buru nagusiak: Juan Ignacio López Gandasegui (Aernnova); Jokin Aperribay (SAPA); Carlos Azola (ITP Aero); eta Andrés Sendagorta (SENER)"
Goi bilkuran 23 enpresatako 24 pertsona egon ziren, denak gizonak Aciturri enpresako María Eugenia Clemente salbu. Moncloak bilkuraren lau argazki zabaldu zituen, guztiak talde argazkiak bat salbu, eta horretan Clemente agertzen da lehen planoan Sánchezi eskua ematen.
Heriotzaren eusko label merkatariak ere Moncloan
Moncloako bilkuran izan ziren Hego Euskal Herriko industria militarreko buru nagusiak: Aernnovako presidente Juan Ignacio López Gandasegui; SAPAko presidente Jokin Aperribay; ITP Aeroko Carlos Azola; eta Andrés Sendagorta, SENEReko presidentea. ARGIAk Gasteizkoak talde antimilitaristari eskatu dio iritzia bilkuraren dimentsio publikoaren esanahiaz –publikoa baina mugatua, apenas eman baitzuen bilkuraren berri inongo hedabiderik–. Martxoaren 18ko irudia ez dela ohikoa berretsi du Gasteizkoakek, “heriotzaren merkatariak jada ez dira ezkutatzen, euskaldunak ere ez”, agertu du harridura, eta ondorengo hipotesia luzatu:
“Moncloako ekimen bat balitz, hauteskunde-etekinen bila, enpresa horietako buru nagusiak ez ziratekeen bilerara joango eta argazkia atera. Eta Moncloak, irudien jabeak, egin duena baino askoz gehiago zabalduko lituzke. Logikoagoa da pentsatzea heriotzaren merkatari horiek inposatu dituztela irudiak, hain zuzen ere eszenaren instituzionaltasunak, tokiagatik eta pertsonaiagatik, gerrekin negozioa egiten dutenen irudia garbitzen lagun dezan”.
Gasteizkoak taldetik, horrez gain, azpimarratu dute irudiek erakusten duten euskal ordezkarien arteko “laguntasun eta konfiantza” giroa. “Adiskidetasun horrek salatzen du haien guztien arteko harremanak askoz ohikoagoak direla publikoki erakusten dutena baino”. Bilkurarekin armagintzaren enpresariei emandako babes politikoaz, oroitarazi dute ohikoa dela baita Euskal Herrian ere: “Lehendakari ezberdinek ‘posatu’ dute pertsonaia horiekin”. Babes politiko horrek “bultzatzen” du “gero eta larriagoa” den errealitatea: “Azken hamar urteetan industria militarrean parte hartzen duten Hego Euskal Herriko enpresen kopurua oso modu kezkagarrian biderkatu da, dagoeneko 200 baino gehiago dira”.
"Azken hamar urteetan industria militarrean parte hartzen duten Hego Euskal Herriko enpresen kopurua oso modu kezkagarrian biderkatu da, dagoeneko 200 baino gehiago dira"
Gerran eta militarismoan sakontzen
Moncloako argazkia, bestalde, Mendebaldeko agintarien mezu militaristen ugaltze betean etorri da. NATOko buruek edo Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak hainbat aldiz eman dute segurutzat, esaterako, Errusia eta Europar Batasunaren arteko gerra zuzena epe ertainean, eta horren aurrean militarismoa eta gastu militarra indartzera dei egin dute. Derrigorrezko zerbitzu militarra berrezartzeko aukeraz hitz egin dute Frantziako eta Alemaniako gobernuek. “Gerra mehatxua erabatekoa da, eta gizartea ez da guztiz ohartzen”, adierazi zuen Margarita Robles Espainiako Defentsa ministroak, Moncloan industria militarraren buruekin bildu aurreko egunean.
Onargarri bihurtzen ari dira orain gutxi arte onargarriak ez liratekeen mezu eta politikak, eta horrek egiten du posible Moncloako argazkia. “Gero eta argiago dago: gerrak hemen hasten dira egiten, eta argazkikoak dira beraiekin aberasten direnak”, borobildu dute Gasteizkoak talde antimilitaristatik.
Pilar Kaltzada Zedarriak taldeko kidea da. Urtarrilaren 15ean taldeak armagintza industria bultzatzeko hurrengo urteotan egongo den “aukera bikaina” aprobetxatzera deitu zuen, oihartzun handia izan zuen ekitaldi arranditsuan. Gasteizkoak talde antimilitaristaren... [+]
Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuak armagintza industria goraipatu eta zabaldu diren “aukera” berrien aurrean sektorea “babestuko” duela azaldu du. “Beste kontu bat da gutako bakoitzak izan ditzakegun posizio... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak enpresa foroak bere seigarren txostena aurkeztu zuen Deustuko Unibertsitatean, Bilbon. Zedarriak taldeko zuzendari Guillermo Dorronsorok azaldu zuen hurrengo urteetan “segurtasun eta defentsa industrian” diru asko inbertituko dela... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.
"Ez gaude prest lauzpabost urte barru datorkigunerako. Arriskua ziztu bizian dator guregana. Aurre egin behar diogu: Ukrainan gertatzen ari dena hemen ere gerta liteke” (...) “Errusia, Txina, baina baita Ipar Korea eta Iran ere, gogor ari dira lanean Ipar... [+]
Zerrenda honetan, 2016az geroztik armagintza programaren batean parte hartu duten enpresak sartu ditu Gasteizkoak taldeak, edo militarrentzako produktu espezifikoak garatu dituztenak (ibilgailuak, pinturak, bateriak…). Hego Euskal Herrian sortuak, edo Hego Euskal... [+]
Lehen aldia da Hego Euskal Herriko euskal gehiengo sindikalak armagintza industriaren moldaketaz taldean eta modu publikoan hitz egiten duena. Aurreko hilabeteotan mugimendu antimilitaristak bilera bana egin du lau sindikatuokin, produkzio militarra “sozialki... [+]
Armagintzaren “moldaketa eraldatzailerako” proposamena publiko egin berri du mugimendu antimilitaristak. Conversión de la industria militar en Euskal Herria para no fabricar más guerras (Armagintza industriaren moldaketa Euskal Herrian, gerra gehiago ez... [+]
Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]
Armagintzari loturiko Hego Euskal Herriko “enpresa, zentro edo erakundeak” hirukoiztu egin dira azken hamabost urteetan, Gasteizkoak talde antimilitaristak hurrenez hurren 2008an eta 2024an egindako ikerketen datuek azaleratu dutenez. Aurkeztu berri duten... [+]
José Luis Zapatero Espainiako presidente zela hasi ziren akordioa lantzen 2011n eta 2014an gauzatu zuten Espainiako Mariano Rajoy eta Israelgo Shimon Peres presidenteek. Publico komunikabideak eman du akordio horren berri.
ElDiario.es hedabideak aurreratutako Centre Delas erakundearen txostenaren arabera, enpresa israeldarrekin kontratu berriak egin ditu Espainiako Gobernuak azken hilabeteetan. Armak erosteaz gain, urritik hona Europar Batasunetik Israelera arma gehien bidali dituzten... [+]
Duela ia urte eta erdi, Ahoztar Zelaieta kazetariak Satlantis enpresaren aurpegi ezezagunena ekarri zuen argitara. Azkenaldian berrikuntza teknologikoaren alorrean sortzen ari diren euskal enpresen izar gisa aurkezten zaigu Satlantis; baina El Salto-k argitaratutako La empresa... [+]