Hogeigarren edizioa ekainaren 14an egingo da eta futbol partida, bazkari eta kontzertuz josia egongo da. 20 urtez presoekin elkartasunez lelopean ospatuko dute eguna, eta ekintza "bereziak" iragarri dituzte.
Hendaiako Futbol 7 txapelketak bi hamarkada betetzen dituela ospatzeko, ekimen "bereziak" egingo dituzte ekainaren 14an. Hendaian duela hogei urtetik belaunaldiz belaunaldi euskal preso eta iheslarien aldeko elkartasun eta aldarrikapenak futbolaren bidez adierazteko baliatu izan dute txapelketa.
Antolatzaileek preso eta iheslarien auziaren harira adierazi dute "aurrerapausoak" eman direla, dispertsioa amaitu baita eta preso politiko gutxiago baitaude kartzelan, baina, hala ere, gogorarazi dute dozenaka presok espetxean jarraitzen dutela, "beren senide eta lagunen besarkadetatik urrun"."Bestelako" beharrak ere sortzen direla gehitu dute, "preso-ohien bizitza duintasunez eraikitzeko laguntzari loturik".
Aurtengo edizioa "berezia" izango dela jakinarazi dute: "Urteurrena ospatzen dugulako eta berriro ere elkartasunetik abiatuta euskal preso eta iheslarien aldeko mezua zabaltzeko aukera izango dugulako". Txapelketa Hendaiako Ondarraitz zelaian ospatuko da, eta egun osoko jaialdia izango da. Ohi bezala, futbol partidak oinarri izango dira, baina aurten "ekimen bereziak" antolatu dituztela ezagutarazi dute, "parte-hartzaile eta bisitariek egunaz gozatu dezaten".
08:30ean hasiko dira lehenengo partidak, eta horien artean, ekitaldi politikoa egingo dute; 13:00etan bazkaria hasiko da. "Lehiakortasunetik haratago", musika eta "giro goxoa" izango direla esan dute. Musika jaialdiari hasiera emateko, 17:00etan Zker Elektrotxarangak zelai inguruak alaituko ditu. 20:00ean KODE eta ØDEI musikariek jarraipena emango diote, kontzertu banarekin eta iluntzean DJ Uzkülüz, egunari amaiera emateko.
Gogoratu dute jaialdia ez dela "soilik" ohiko txapelketaz "gozatzeko", baizik hogei urteko "ibilbidea ospatzeko eta aurrera begira konpromisoari eusteko" aukera ere badela. Beraz, ekainaren 14an Hendaian izateko eta izena emateko deia zabaldu dute, "euskal preso, iheslari eta deportatu politikorik gabeko Euskal Herrira bidean".
Elkarteko Andoni Burguetek nabarmendu du espetxean dauden presoek egindako delitu gehienek behar sozioekonomikoekin lotura dutela.
Baldintzapeko askatasunaren alde agertu bada ere Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu du epaia, Georges Ibrahim Abdallahk ez dizkielako kalte-galerak ordaindu AEBei. Baldintzapeko askatasunaren alde agertu zen azaroaren 15ean Frantziako Zigorrak Aplikatzeko Epaitegia,... [+]
49 urte preso pasa ondoren, libre utzi dute Leonard Peltier AEBetako ekintzaile autoktonoa. Otsailaren 18 honetan heldu da bere senide eta lagunen artera 80 urte dituen preso-ohia.
Banku atrakatzailea, presoa, Trantsizio garaian espetxetan borroka historikoa piztu zuen COPEL taldeko sortzailea, euskal talde armatuetako kideen laguna, ostalaria, militantea, libertarioa, ortuzaina. Gauza asko izan da eta da oraindik ere Daniel Pont. Abenduan Girona utzi eta... [+]
Torturaren kontrako eguna baliatuz, Aske antolakundeak prentsaurrekoa egin du Bilboko Justizia Jauregian. Gaur egun ere tortura gauzatzeko baldintzek bere horretan jarraitzen dutela salatu dute.
Nafarroako Salhaketak jakinarazi duenez, laguntza hori ezinbestekoa zen preso egondako pertsonek "gutxieneko oinarri ekonomiko bat" eduki zezaten, "askatasunean bizitzen hastera igarotzean". 480 eurokoa baino ez zen subsidioa.
Urriaren 24an 40 urte egin du preso Georges Ibrahim Abdallah libanoarrak Frantziako Estatuan. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatua da... [+]
Berrogei urte eginen du urriaren 24an Georges Ibrahim Abdallah libanoarra atxilotu eta preso sartu zuela Frantziako Estatuak, eta horrenbestez Europako preso politiko zaharrena da. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea... [+]
Eusko Jaurlaritzak espetxeen transferentzia bere gain hartu zuenetik, duela bi urte eskas, laugarren heriotza izan da euskal kartzeletan, hirugarrena Zaballako espetxean.
"Gizarteari eragindako kaltea konpontzeko", egunean 3.000 preso ingururi ezartzen dizkiete era guztietako lan behartuak, ordaindu gabe. Gero eta lanordu gehiago bete, orduan eta lehenago aterako dituzte espetxetik.
OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak 2023 urteko bilana aurkeztu du. Abenduaren lehenetik atxilotu dituzten 75.000 pertsonetatik, 50.000 inguru %148,5eko okupazio tasa duten presondegietan dira, eta 2.748 lurrean ezarritako matalazetan lo egiten dute.
Peltierrek 47 urte daramatza kartzelan, FBIko bi agente hiltzea egotzita. Presoak beti defendatu du bere errugabetasuna, eta nazioarteko hainbat erakundek eskatu izan dute bera aske uzteko.
2003az geroztik ezin zuten EHUn matrikulatu. Iaz ireki zitzaien aukera, eta hitzarmena sinatzear dago orain.
Maiatzean ekin zioten gose grebari 17 preso politikok. Haien eskubide kultural eta territorialak errespetatzea, lege antiterrorista bertan behera uztea, Lanaren Nazioarteko Erakundearen 169 hitzarmena onartzea eta preso politiko maputxeen askatasuna exijitu dituzte.