Hemen gezurra nagusi

Lokatz Loreak

2025eko otsailaren 07an - 08:38
Azken eguneraketa: 09:45

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza, bertsoa bertsolaritza, ireki didate fitxa. Mikrofonoa(re)n desditxa, hortxe joan zait bizitza. Hortxe joan zait bizitza, bertsoa bertsolaritza.

Hiru bertsolari gaztek sortu eta gorpuztu dute bertsolaritzaren gonazpiak dakarkien dardara eta ardurei buruzko antzezlan hau. Errimak eta doinua, jakintza eta testuingurua. Mikrofonoa eta ahotsa. Lehia. Deia. Konplexuak, begiradak, fokoa, presioa, ospea eta txaloa. Obsesioa. Tragoa. Domina eta trofeoa. Maskarak, ausardia eta zeloa. Bertso munduak, magikoa izateraino, badu bidea.
 
Bizipenak lehen pertsonan kontatzen dituzte, Bizkaiko Bertso Munduko Emakumeen Topaketetako bazkarian sortu baitzuten ideia, euren ezinegonei buruz hitz egiten ari ziren bitartean, Bertsoa.eus-en kontatu dutenez. Konfort zonatik atera eta bi arte diziplina nahastera ausartu dira, bertsoaren hertsitasunak gainditu eta gorputzari emateko bide, hitz egiteko modu asko baitago, baita ikusia eta entzuna izatekoa ere.
 
Mikrofonorik gabeko euskarria eta itzala ematen duen fokoa. Halakoak izan dira erabilitako elementuak. Eszenografia xumea, baina garrantziaz beterikoa. Bertso munduan erabiltzen diren ohiko objektuak eraldatu egin dituzte eta nahieran erabili. Oholtza atzealdea ere erakutsi dute eta mikrofonorainoko bidea zenbaterainokoa den norberaren buru eta gorputzean.
 
Esan bezala, tradizioa eta antzerki garaikidearen dinamikak uztartzen ditu aipaturiko lanak. Gero eta gehiago dira, bertso munduan, egituraren mugak gainditzera animatzen diren sortzaileak: bertso musikatuak, doinu berriak, jolasak… Obra honetan dialogo guztiak kantatu egin dituzte, baina bada bestelako adierazpenik. ere. Hala ere, bertsolaritza eta antzerkia uztartzeak badu zenbait muga. Antzezleen energia eta grina agerikoa izan arren, narratiba mota horrek zatikatu egiten du kontakizuna, bi diziplinen artean eremu komun bat aurkitzeko borrokan ariko balira bezala. Une batzuk hain magikoak ez izatea dakar horrek, publikoa urruntzea, batez ere bertsolaritzara ohituta ez daudenentzat. Onartzen duzunean, gozatu ederra hartzeko aukera ere badago eta hartu-emaileen arteko harremana berriro estutzekoa. Hau esanda, argi dago, hiru sortzaileen punturik fuerteena hitza dela, berezko edertasuna bilatu baitiote esan nahiei.
 
Honekin guztiarekin publikoa hausnartzera gonbidatu nahi dute. Besteak beste, aurpegi publikoa izatearen zamaz, begiratua izateaz, gorputza arbuiatzeaz, lehiaren presioaz, familiarenaz, gaztea eta berria izateaz, doinuak aukeratzeaz, proposatzeaz edo onartzeaz, irabazteaz eta ez irabazteaz, eta izateaz eta ez izateaz. Nola utzi superfiziala dena superfiziala den estruktura batean? Erresilientziaren eta sormenaren testigantza bat da, zalantzarik gabe.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arte eszenikoak
Interview. Urez eta hondarrez
Lurra zapaltzeko moduak

Interview. Urez eta hondarrez
Lurra zapaltzeko moduak

Interview. Urez eta hondarrez
Egileak: Telmo Irureta eta Mireia Gabilondo.
Aktoreak: Telmo Irureta eta Dorleta Urretabizkaia.
Zuzendaria: Mireia Gabilondo.
Konpainia: Tentazioa.
Noiz: apirilaren 2an.
Non: Victoria Eugenia Klub Aretoan,... [+]


2025-04-01 | dantzan.eus
Zuberoa dantzan batuko da berriz ‘Aitzina Biga’ ikusgarrian

Aitzindariak elkartea Aitzina Biga ikuskizuna prestatzen ari da. Ehun parte-hartzailetik gora izango dira dantzan, musikan, antzerkian, kantuan eta bertsotan apirilaren 19an Maulen aurkeztuko den ikuskizunean. Uztaila bitarte, beste lau emanaldi izango dira: Miarritze, Arrasate,... [+]


Nagore Tamayo
“Dantza eszena zuritu edo edukiz hustu dela sentsazio orokorra da”

Azaroan estreinatu zuen bere lehenengo lana Nagore Tamayo dantzariak (Tolosa, 2000): Nondik abiatu inora izena du, eta Natalia Belén dantzariarekin batera gorpuztu du. Bere herrian egin dugu hitzordua, Zumardi Handian.


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


'Errealitatearen harribitxiak'
Arreta galdu barik

ERREALITATEAREN HARRIBITXIAK
Nork: Josu Iriarte, Nerea Lizarralde, Jare Torralba eta Amets Larralde. Mikel Martinezek zuzenduta eta Jokin Oregiren testuetatik abiatuta.
Noiz: otsailaren 21ean.
Non: Bilboko 7katu... [+]


Eguneraketa berriak daude