Teknologia bio-politikoek arautu dute Europa Hegoaldean COVID-19ari emandako erantzuna. Jendartea artatzeko neurriak, nagusiki, diziplinazkoak izan dira, herritar guztiak etxean konfinatzea izan dute helburu. Bizilekua, tele-kontsumoaren eta tele-produkzioaren ekonomiaren erdigunean kokatu dugu, norbanakoen etxea, ziber-zaintzaren espazio gisa konfiguratuz, Googleko mapa batean identifika daitekeen leku bat, edo drone batek zelatatzeko moduko kokagune soila. Agintari gehienen kontsignak, narratiba belikoaren logikari jarraiki plazaratu direla ikusi dugu: “gerran gaude”, “garaituko dugu”, “etxetik ez atera”, “telelanean jarraitu” agindu-kontsignak, jendarte kontrola areagotzeko neurri otzangarriak izan dira. Sakelako eta eramangarrien bitartez, gure etxeetako barrunbea, etorkizuneko espetxe arinduaren aurrekari gisa bistaratu dugu, hiper-konektatutako gotorleku garaikidea.
Segurki, inkontzienteki bada ere, sistema neoliberalaren eredua erreproduzitzen ari gara, oraingoan, osasun krisiak hala behartu gaituenez gero. Gobernu neoliberalaren zeregina, politika merkatuaren kudeaketa baten zerbitzura jartzea baino ez da, zerbitzu eta ongizate publikoen kanporatzea eragin eta gizarte zerbitzuen guztizko pribatizazio baten alde etengabe jokatuz. Finantza sistemak mugiarazten duen erresuma neoliberala da, zeinak merkatuaren legea bizitzarako lege nagusi gisa barneratzea jartzen duen jomugan.
"Krisi bati aurre egiteko modurik onena, krisia bera aukera berria bihurtzean datza, itxialdian eraiki diren komunitate sareak ehundu eta behetik gorako norabidean eraiki"
Bada, orain, inoiz baino premiazkoagoa dugu emantzipazio eta erresistentziarako estrategia berriak sortzea, sistema neoliberalak bultzatzen dituen prozesu antagonistak martxan jartzeko. Zeren horiek ezingo dira etorri eskubide eta askatasun zibilen murrizketatik, ezpada planetako izaki bizidun guztion eskumen berdintasunetik, bioaniztasuna, demokrazia, elkarbizitza eta gizaki ororen zaintza bermatuko duen babes hitzarmenetik baizik. Orain, funtsezkoa izango da tokian tokiko berreskurapen prozesu demokratiko eta sozio-politikoen abaila.
Izan ere, naturari eragindako hondamendiak agerian utzi ditu gure zibilizazioaren mugak, mundu orekatu eta berdinzaleago baten inguruko gogoeta beharrezkoa zaigu, ehun sozial indartsuena bizitzaren alde jokatuz, etxez-etxe, auzoz-auzo, herriz-herri, bertatik bertara komunitatea eraikiz. Zalantzarik gabe, krisi bati aurre egiteko modurik onena, krisia bera aukera berria bihurtzean datza, itxialdian eraiki diren komunitate sareak ehundu eta behetik gorako norabidean eraiki nahi duen komunitate burujabea aitortzeko. Garaia dugu beldurretik (lehenik, kutsatzeko beldurretik) erruduntasunetik (desberdin izateagatiko erruduntasunetik) eta menpekotasunetik (estatu hegemonikoaren subordinaziotik) aldendurik, komunitate erantzukizunera igarotzekoa, ausardiaz jokatzekoa, aurrera egiteko modu behinena, orain, burujabetzaren eraikuntza bidea denez gero. Bizitzaren arriskua, pandemiak ondo erakutsi digunez, geure gain daroagun bizi baldintza baita.
Pandemia ondorengo erantzukizuna, jarrera pertsonaletik harago, jarrera politikoa da nagusiki, erantzukizunez jokatzea ezaugarritzen gaituenaren alde, eta batzen gaituenaz arduratzea, elkarrekin partekatzen dugun munduaren jabetzarako ardura guztia gureganatuz. Hara nola, komunitatea ekoizteko lana, narratiba zein ekintzarako espazio publikoa den heinean, funtsezko galderak erantzuteko narratiba lekua ere bada. Pandemiak sortutako hiritar jabego berri honetatik sor daiteke bidezkoagoa izango den gizateria, boterea eta ondasunak berdintasunez birbanatzeko ahala izango duena, demokrazia sakonduz eta justizia sozialaren bidea irmoki urratuz.
"Subiranotasun berri bat eraikitzeko, modu unibertsalean arautu nahi den zibilizazio globalaren hazkuntza eredu mugagabeari, tokian tokiko komunitatearen borondatea kontrajartzen zaio
Komunitatearen jarrera ekoizleari darion komunitate-nahia, adimen eraldatzaile eta sortzailea birsortzeko gaikuntzan datza. Gaur egun, komunitatea eraikitzea, norberetik eta besteekin batera eraikitzea da, hori funtsezkoa zaigu. Norbere erroan sakonduz, komunitatea eraikitzea, neoliberalismoari aurre egiteko modu nagusia delako, hari galga jartzekotan, komunitate eraikuntzatik egin beharko delako. Komunitatea eraikitzea, gizatasuna sortzeko jarduera iraunkor eta etengabea delako, belaunez belauneko zeregin amaigabea.
Bistan da pandemia honetan ikusitakoaren eta bizi izandakoaren argitan, neoliberalismoaren eta demokraziaren arteko talka zein eraman ezina. Zentzu horretan, subiranotasun berri bat eraikitzeko, modu unibertsalean arautu nahi den zibilizazio globalaren hazkuntza eredu mugagabeari, tokian tokiko komunitatearen borondatea kontrajartzen zaio, bizi dugun mundu harremana bestelako zumitzen gainean eraikitzeko halabeharraz. Esan dugu, merkatuaren legea, bizitzaren lege nagusi bihurtu bidean doala, masa neoliberalaren uniformetasunaren aurrean babesteko, ongizate komuna eta interes publikoak lehentasun osoa behar duela. Oinarri hori dago funtsean herri borondatearen matrize teorikoan, Laclauk azaldu bezala, komunitatea eraikitzeko bere nahia eta borondatea. Auto-jabetzeren bidea urratzeko komunitateari datxekion berdintasun harreman politikoa eraikitzeko abiapuntua da. Komunitatearen eraikuntza kolektiboaren ondorioan dagoen subjektu politiko berria aitortzeko premia gorria dugu orain, hemen ezer aldatuko bada.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]
Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]
Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]
“Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.
Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]
Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.
11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.
Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]
Ez dut beti ulertzen nola aritzen ahal diren lur planeta honetako zati okitu, zuri, gizakoi eta kapitalistako aho zabal mediatikoak, beraiena, hots, gurea, zibilizazioa dela espantuka. Berriak irakurtzen baldin baditugu, alta, aise ohartuko gara, jendetasuna baino, barbaria dela... [+]
Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]
Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]
Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]