Irailaren 11tik 27ra hamaika dantza konpainia arituko dira Irun, Hendaia, Errenteria, Donostia eta Hondarribiko kaleetan. Hamaika konpainia horietatik sei euskal koreografoenak dira eta gainerakoak Galizia, Madril eta Kataluniakoak.
HQPC proiektu kolektiboa, Larrua proiektua, Full Time konpainia eta Fabian Thome, Glovo kolektiboa, Osa + Mujika, Led Silhouette, LaRutan, Lasala, Arnau Perez, Zum Zum teatro konpainien lanek osatuko dute aurtengo Dantza Hirian jaialdiko egitaraua.
Hamabosgarren edizioko egitaraua osatzeko orduan hainbat muga eta zailtasun izan dira Covid-19a dela eta. Aurten ezin izan dira atzerriko dantzariak gonbidatu. Bestalde, ez dira izango aurreko urteetako edizioetan antolatu izan diren ikastetxeetarako saioak, dantza- eta marrazketa-tailerrak eta master class eskolak.
Baina bestalde, Dantza Hirianen ohiko ezaugarria, aire zabalean garatzen den jaialdia izatea, bere aldeko puntu gehigarria bihurtu da aurten, antzoki eta aretoetan dantza oso urrituta baitago garaiotan. Sei egunez, bost hiritako kaleetan dantzaz gozatzeko aukera izango da. Dantza garaikidean gora egiten ari diren artista gazteen azken joeren aldeko apustua egin ohi du jaialdiak eta aurten ere ez dute hutsik egingo.
Irailak 11, ostirala - Irun
Irailak 12, larunbata - Hendaia
Irailak 13, igandea - Errenteria
Irailak 18, ostirala - Donostia
Irailak 19, larunbata - Donostia
Irailak 27, igandea - Hondarribia
HQPC proiektu kolektiboa: “Habrá que ponerse cachas”. Esanahien, txorakerien, xarma handiaren eta graziaren arteko jokoa da.
Larrua proiektua: “Idi-Begi”. Idi-proba tradizionaletan dago oinarrituta lan hau. Horren bidez, animaliaren eta gizakiaren arteko lotura interpretatzen dugu.
Full Time konpainia eta Fabian Thome: “Moi Je”. Eraikuntza mental –edo psikologiko– bat gara, kontzeptu abstraktuez osatua, eta Nia edo Egoa deritzona sortzen duena.
Glovo kolektiboa: “Mapa”. Mugimendua ikertzeko premia baten gisa sortu da pieza, errefuxiatuen eta mugen munduan oinarrituta. Mendez mende, mundu, herrialde eta pertsonen artean jarri ditugun mugako hesiak.
Osa + Mujika: “Expectations will not kill you”. Buruan ditugun helburuak lortzen ez ditugunean sentitzen dugun tristezia sentimendutik abiatzen da; bizitzan itxaropen handiz espero izandako nahiak ez lortzeak eragiten digun ezegonkortasun emozionala islatzen du.
Led Silhouette: “Wild Street”. Globalizazio kulturala deritzon prozesua, nonahi ari da herrialde hegemonikoetako bizimodua eta ohiturak inposatzen, kultura forma anitz suntsituz. Hizkuntza gutituak mehatxatuak dira.
LaRutan: “Out Of The Blue”. Ezerezetik sortzen dena. Abisurik gabe deika hasten dena.
Lasala: “Fight". Gizakiak borrokarekin duen harre mana primitiboa da. Borroka betidanik izan da presente. Lasala-ko kideok borroka orokorrean bizitzako, eta zehazki, dantzako funtsezko elementu gisa ikusten dute.
Arnau Perez: “Young Blood”. Bide berriak garatzeko energia, sormena eta inplikazioa duten gazteen belaunaldia gara, baina gizarte honen jarrerak ezerezean
uzten du.
Julia Godino i Alexa Moya: “Picnic on the moon”. «Tableau vivant» bat da, eguzkipean piknik bat egiten ari diren bi pertsonaiarena, haize leunak beren ilea laztantzen duen bitartean.
Zum Zum teatro: “Hippos”. Animaliak eta pertsonak elkarrekin bizi diren mundu honetan, tangentetik irteten diren hipopotamo batzuetara gerturatzen gara.
Egitarau osoa: Dantza Hirian 2020 (pdf)
Ausartuko gara esaten Otsagabiko (Nafarroa) eta Eltziegoko (Araba) dantzak direla irailak 8 bueltako dantzarik ezagunenak. Ibilbide eta historia luzea dute eta azken hamarkadetan Euskal Herriko dantza talde askoren errepertorioetan jasoak izan dira.
Sei urte ditu. Gustura ari zen da dantzan. Baina gurasoek jakinarazi digute utzi egingo duela dantza. Arrazoia? Eskolan burla egiten diote lagunek dantzan aritzeagatik. Sei urte. Eta dagoeneko genero estereotipoen indarkeria sufritzen. Nahikoa da! Gurasoak, eskolak, irakasleak,... [+]
Lesakako ezpata-dantzariak San Fermin egunerako ezpata-dantzako entseguetan dabiltza azken hilabetean. Hamabost atera ohi dira dantzara, eta besteak titularren batek hurrengo urteetarako lekua utzi zain daude.
Transmisioa eta dantza taldeetako erreleboa aztertu nahi izan dugu Dantzan Ikasi topaketetan, eta gazte belaunaldiek lan egiteko ereduak ezagutu nahi izan ditugu “Gazteen parte-hartzea euskal dantzan” mahai inguruan: Eder Niño Barakaldoko... [+]
Iruñeko alkate Joseba Asironek prentsaurrekoan iragarri duenez, Duguna dantza taldeak jaurtiko du 2024ko Sanferminetako txupinazoa. Duguna izan da Iruñeko herritarren boto gehien jaso duen hautagaitza. Hain zuzen dantza taldearen sorreraren 75. urteurrena ospatzen... [+]
"Guri bizitza joan zaigu espaloitik begira". 80 urteko emakumearen arrangura iltzatuta geratu zitzaion Josune Zubeldiari. Hainbat belaunalditako bost emakumek hartu dute hitza emakumeek dantzetan, herriko taldeetan eta errituetan izan dituzten borroka, aldaketa eta... [+]
Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren:... [+]
Aste hondar honetan euskal dantzen hiriburu bilakatu da Hendaia. Akelarre dantza talde hendaiarraren 50. urtemugaren testuinguruan, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoako hamasei dantza talde elkartu ditu bertan Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak.
Nola deitzen da dantzariek batak besteari ipurdian sua piztearen zirraraz jolasean aritzen diren dantza? Ba plego-dantza izan liteke, edo bizker-dantza, edo tatin-dantza sua ipurdian edo Izetz ixetukoa-Baietz ixetukoa... Ablitasen, Baztanen, Garesen, Bardozen zein... [+]
Iazko azaroko Sansaturnino eguneko ospakizunak gibelean utzita, Iruñeko Duguna dantza taldeak 75. urteurreneko ekitaldiekin aitzina eginen du martxo hondar eta apiril hastapenean. Ondorengo lerroetan taldeak berak azaltzen ditu ospakizunok.