HELEParen aurkako helegitearen egileak gidaritza batzordetik ateratzera gonbidatu ditu Baterak

  • HELEPa eraikitzearen aurkako helegitea jarri dutenek egoera larria sorrarazi dute Bateraren ustez. Ptataformak irailaren 20an, asteartean,elkarretaratzera deitu du Baionan (17:00etan) Departamentu Kontseilu aitzinean. Anartean, HELEPa eratzen ari den gidaritza batzordeko eta hamar herri elkargoetako presidenteei idatzi die Baterak.


2016ko irailaren 15ean - 11:57
Baterakideek egonezina adierazi dute Baionan emandako prentsaurrekoan
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

HELEPa eraikitzearen aurkako helegitea jarri dutenek egoera larria sortu dute Bateraren ustez. Orain, sorrarazitako “egoera konpondu" dezatela eskatu die gutun bidez. Prentsa-aurrean aditzera eman dutenez, “Baterako kideak haserre eta aspertuak gaude Herri Elkargoaren kontrakoak egiten ari diren kanpainarekin".

Aurkariek –gidaritza batzordeko hiru hautetsi: Bidarteko auzapez Emmanuel Alzuri, Biarritzeko hautetsi Guy Lafite  eta Angeluko Jean-Pierre Laflaquière, besteak beste– Frantziako Barne ministro Bernard Cazeneuvek lehen helegitea baztertzea erabaki ondotik, administrazio epaitegira jo zuten eta Pirinio Atlantikoetako prefetaren erabakia auzitara eraman.

Kontua da, paradoxikoa, helegitea jarri duten batzuek Elkargoa sortu behar duen gidaritza batzordean parte hartzen dutela: "Hautetsi batek ados ez izateko eskubidea du, baina demokraziaren printzipioak onartu behar ditu; gehiengo batek hirigune elkargo bakarra sortzearen alde egin du, baina hauek ez dute amore eman nahi", adierazi du irmo Baterako kide Mixel Berhokoirigoinek.

Gidaritza batzordeko kideek eragindako egonezinari "konponbide bat" eman diezaiotela eskatu du Baterak. Kari horretara, Jean-René Etchegaray gidaritza batzordeko presidenteari eta hamar herri elkargoetako presidenteei gutun bana helarazi die.

Baterak datorren 20an, asteartez, 17:00etan, Departamentu Kontseiluaren Baionako ordezkaritza aitzinean elkarretaratzera deitu ditu herritarrak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lurralde Elkargoa
2017ko urtarrilaren 2
Caroline Phillips, Garapen Kontseiluko presidentea
"Ez nau gizartearen desmobilizazioak kezkatzen, hautetsien desmotibazioak baizik"

2016ko uztailaren 20
Ipar Euskal Herrirako instituzioa
Tarnosek Euskal Kosta-Aturrin sartzeko tematuta segitzen du

Eguneraketa berriak daude